154. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXALAR

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluak eta ondokoek xedatzen dute alkatea herrian ez dagoenean, eta alkateak horrela izendatuta, alkateordeari dagokiola hura bere eginkizun guztietan ordezkatzea.

Goian zehaztutako araudiak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. 2021eko uztailaren 2tik 10era, bi egunak barne, Etxalartik kanpo nagoen egunetan, Jose María Maya Ariztegui zinegotziaren esku uztea nire eginkizun guztiak.

2. Honen berri ematea Jose María Maya Arizteguiri eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean ager dadin agintzea.

3. Udalbatzaren lehen bilkura arruntean ebazpen honen berri ematea.

Etxalarren, 2021eko ekainaren 22an.–Alkatea, Miguel María Irigoien Sanzberro.

Iragarkiaren kodea: L2110142