154. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

Aldaketa, Uda-neguetako igerilekuak, gune hidrotermala eta instalazio osagarriak osatzen dituzten kirol instalazioak erabiltzeko eta kirol abonamenduko jardueretarako prezio publikoak arautzen dituen ordenantzan. Behin betiko onespena

Antsoaingo Udalak, 2021eko martxoaren 31n egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea aipatu ordenantzaren aldaketa. Erabaki hori 2021eko 95. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 27an, eta jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu; hortaz, behin betiko onetsitzat jotzen da, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin.

Antsoainen, 2021eko ekainaren 9an.–Alkatea, Ander Andoni Oroz Casimiro.

ALDAKETA, UDA-NEGUETAKO IGERILEKUAK, GUNE HIDROTERMALA ETA INSTALAZIO OSAGARRIAK OSATZEN DITUZTEN KIROL INSTALAZIOAK ERABILTZEKO ETA KIROL ABONAMENDUKO JARDUERETARAKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZAN

Kudeaketa arauak

7. artikulua.–Testu hau izanen du:

Urtero Udalak erabakiko du noiz hasi eta noiz bukatuko den igerilekuen denboraldia, baita instalazio bakoitza zein ordutan ireki eta itxi ere.

Igerileku estalia eta gune hidrotermala ezin dira itxita eduki arrazoi teknikoengatik baino, hau da, berariazko mantentze-lanetarako edo matxurak konpontzeko, horretarako beharrezkoa bada instalazioa gelditzea, ezinbestekoa den denboran; horrelakoetan ez zaie kalte-ordainik emanen erabiltzaileei, baldin eta arrazoitutako itxiera ez bada urtean ondoz ondoko 50 egun baino luzeagoa.

Gainera, lan egutegiaren arabera, itxirik egonen dira urtarrilaren 1ean eta abenduaren 24an, 25ean eta 31n.

Honako ordutegi hauek ezarri dira:

–Uda-neguetako igerilekuak.

• Neguko denboraldia:

  • Astelehenetik ostiralera, 9:30etik 14:00etara eta 15:30etik 22:00etara.
  • Larunbatetan, 9:30etik 22:00etara.
  • Igande eta jaiegunetan, 9:30etik 14:30era.

Batean nahiz bestean igeri-ontziak instalazioak itxi baino 30 minutu lehenago itxiko dira.

• Udako denboraldia:

  • Egunero, 10:00etatik 21:30era.

Igeri-ontziak instalazioak itxi baino 30 minutu lehenago itxiko dira.

–Gune hidrotermala.

• Astelehenetik larunbatera, 9:30etik 22:00etara.

• Igande eta jaiegunetan, 9:30etik 14:30era.

Batean nahiz bestean igeri-ontzien esparrua instalazioak itxi baino 30 minutu lehenago itxiko dira.

–Gimnasioa.

• Astelehenetik larunbatera, 7:30etik 22:00etara.

• Igande eta jaiegunetan, 9:00etatik 14:30era.

Aretoa instalazioak itxi baino 30 minutu lehenago itxiko da.

Instalazioak erabiltzeko arauak

10. artikulua.–Testu hau izanen du:

Instalazioetan sartu ahal izateko, abonatuak nahitaez eduki beharko ditu ordainduta tarifen eranskinean zehazten diren kuotak.

Udalak, ofizioz, baja emanen die instalazioen erabilpenean hiru ordainagiri ordaindu ez dituzten erabiltzaileei, baja beraiek eskatu ez badute. Horrek ez du kenduko bajaren eguna arte sortu diren kuotak ordaintzeko beharra.

Zehapenak

17. artikulua.–Testu hau izanen du:

Arau-hausteak honela zehatuko dira:

Arau-hausteak kalifikazioaren arabera zehatuko dira, ekintzen larritasuna kontuan hartuta:

–Pertsonen segurtasuna, errespetua eta osasuna.

–Instalazioetan egindako kaltea.

–Indarrean dagoen araudia betetzea.

–Ekintzaren intentzionalitatea, errepikapena edo berrerortzea, eta arau-haustea astundu edo arindu dezaketen beste inguruabar batzuk.

Faltak, kalifikazioaren arabera, honela zehatuko dira:

–Arinek ekarriko dute ohartarazpena edo kirol-instalazioetara sartu ezina, erabiltzeko eta gozatzeko, egun 1etik 20 egunera bitarte.

–Astunek ekarriko dute ohartarazpena eta kirol-instalazioetara sartu ezina, erabiltzeko eta gozatzeko, 30 egunetik 180 egunera bitarte.

–Oso astunek ekarriko dute abonatu edo erabiltzaile gisa dituen eskubide guztiak etetea, 180 egunetik 2 urtera bitartean, eta, kasu oso larrietan, kirol-instalazioetatik behin betiko kanporatzea.

Abonatua izan gabe edo dagokion sarrera erosi gabe sarbideen kontroletatik instalazioetan sartzeak edo sartzen saiatzeak zehapen ekonomikoa ekarriko du, zehazki, 16 urtetik gorakoen eguneko sarreraren zenbatekoa bider hamar egitearen emaitza.

Ezarritako sarbideak ez diren beste edozein lekutatik instalazioetan sartzeak edo jendaurreko ordutegitik kanpo sartzeak 300,00 euroko zehapen ekonomikoa ekarriko du.

18. artikulua.–Berria:

Zehapenak aplikatzea:

Instalazioetako arduradunek (mantentze-lanetako langileak, sorosleak, sarbideen kontroletako langileak, zaintzaileak eta garbitzaileak) ofizioz jardun dezakete instalazioen funtzionamendu arauak bete daitezen, arau-hausleari hitzez arau-hausteari buruz jakinaraziz, horrek dakartzan ondorio eta zehapenei buruz ohartaraziz eta kautelazko zehapena ezarriz.

Zehapenak larritasun-mailaren arabera aplikatuko dira, honela:

–Falten edo ez-betetze arinen zehapenak kirol-instalazioko langileek aplikatuko dituzte lehenik. Honako hauek egin ahalko dituzte:

• Arau-hauslea kautelaz zehatzea kirol instalazioetara sartzeko eta instalazio horiek erabiltzeko debekua ezarriz, gehienez ere 72 orduz, zehapenaren arrazoien berri emanez eta gertaeren berri emanez Kirol Zerbitzuari, eta hark baloratuko du beharrezkoa den 17. artikuluari heltzea.

• Arau-hauslea adingabea bada, kirol-instalazioen arduradunak baloratuko du aplikatzea zehapen murriztaileak, kirol-instalazioetara sartzeko eta instalazio horiek erabiltzeko debekua ezartzea edo pedagogikoak diren beste neurri batzuk. Kasu horretan, arau-haustea salatu duen instalazioko langilea izanen da arduraduna zehapena betetzen ote den jarraipena egiteko.

–Falten edo ez-betetze astunen zehapenak kirol-instalazioko arduradunak aplikatuko ditu, eta honako hauek ezartzen ahalko ditu:

• Arau-hauslea kautelaz zigortzea kirol-instalazioetara sartzeko eta instalazio horiek erabiltzeko debekuarekin, zehapen-espedientea izapidetzen ari den bitartean (30 egun, gehienez ere), eta arau-hausleari zigorraren arrazoien eta izapideen berri ematea.

• Diziplinazko espedientea irekitzea.

–Falten edo ez-betetze astunen zehapenak Antsoaingo Udalak aplikatuko ditu, eta honako hauek ezartzen ahalko ditu:

• Arau-hauslea kautelaz zigortzea kirol-instalazioetara sartzeko eta instalazio horiek erabiltzeko debekuarekin, zehapen-espedientea izapidetzen ari den bitartean (30 egun, gehienez ere), eta arau-hausleari zigorraren arrazoien eta izapideen berri ematea.

• Diziplinazko espedientea irekitzea.

• Neurri eta prozedura judizialak jartzea.

19. artikulua.–Berria:

Falten azkentzea eta preskripzioa:

1.–Faltek sortzen duten erantzukizuna honakoetan azkentzen da:

a. Zehapena bete delako.

b. Faltak preskribatu direlako.

c. Zehapenek preskribatu dutelako.

d. Titularraren heriotzagatik.

e. Zehapena kentzeagatik, dagokion errekurtsoa jarri ondoren.

2.–Faltek preskribatzea.

Falta arinek bi hilabeteren buruan preskribatuko dute, astunak lau hilabeteren buruan eta oso astunak egin direnetik urtebeteren buruan.

Preskripzioa eten eginen da zehapen-espedientea hastea erabakitzen denetik, eta preskripzio-epea berriro zenbatuko da espedientea bi hilabete baino gehiagoz geldirik baldin badago.

20. artikulua.–Berria:

Prozedura:

–Arau-hauste arin edo astun bat egin dela jakiten denean, kirol-instalazioen arduradunak espedientea ebatziko du, interesdunari edo, adingabea bada, haren legezko tutoreari entzunaldia eman ondoren.

–Egindako arau-haustea falta oso astuntzat jo daitekeenean, Antsoaingo Udalak espedientea hastea erabakiko du, gertakariak argitzeko eta erantzukizunak zuritzeko. Horretarako, instruktorea eta idazkaria izendatuko ditu, eta egotzitako egitateak eta egindako izendapenak interesdunari helaraziko dizkio eta entzunaldia emanen dizkio.

Instrukzioa amaitutakoan, Antsoaingo Udalak dagokion erabakia hartuko du, espedientetik ondorioztatzen denaren arabera. Erabaki hori interesdunari jakinarazi beharko zaio idatziz.

–Ezarritako zehapena betetzen hasiko da zehapena irmo bihurtu eta hurrengo egunetik aurrera.

–Kontuan hartuz egindako faltaren izaera, inguruabarrak eta aurreikus daitekeen kalifikazioa eta zehapena, alkateak diskrezionalitatez xedatzen ahalko du espedientaturiko abonatuari edo erabiltzaileari debekatzea instalazioetan sartzea eta horiek erabili eta gozatzea, edo etetea abonatu gisa dituen eskubide guztiak, espedientea izapidetzen ari den bitartean; nolanahi ere, eta gehienez ere bi hilabetez, denbora hori kontuan hartuko da, ezartzen den zehapena betetzerakoan, hala badagokio.

–Antsoaingo Udalak edo hark eskuordetutako pertsonak ezarritako zehapen guztien aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkezten ahalko zaio Udalari, hamar egun naturaleko epean; falta astun eta oso astunengatik ezarritako zehapenak badira eta aldez aurreko eta nahitaezko berraztertzeko errekurtsoa ezetsi bada, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da Udalaren osoko bilkurari zuzendurik, ohiko zein ezohiko hurrengo bileran, eta gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu beharko da 30 eguneko epean, berraztertzeko errekurtsoaren ezestearen jakinarazpena egiten denetik aurrera kontatzen hasita.

TARIFEN ERANSKINA

Testu hau izanen du:

Kirol instalazioak: uda-neguetako igerilekuak, gune hidrotermala eta instalazio osagarriak

I. epigrafea.–Denbora mugarik gabe inskribatzen diren erabiltzaileen tarifak.

–A eta B apartatu hauetako kuotak ordainduko dituzte:

–A apartatua.

A.1. Banakakoen inskripzio kuotak:

• 5 urtetik 15 urtera bitarte: 53,00 euro.

• 16 urtetik gorakoak: 79,00 euro.

• Erretirodunak eta pentsiodunak, betiere ordenantza honetako tarifen aplikaziorako arauen 9. ataleko baldintzak betez gero: 53,00 euro.

A.2. Inskripzio kuota murriztuak (26 urtetik beherako familiako hirugarren kidetik aurrera):

• 5 urtetik 15 urtera bitarte:

  • 3.kidea: 40,00 euro.
  • 4. kidea: 27,00 euro.
  • 5. kidea eta hurrengoak: 14,00 euro.

• 16 urtetik gorakoak:

  • 3.kidea: 59,00 euro.
  • 4. kidea: 40,00 euro.
  • 5. kidea eta hurrengoak: 21,00 euro.

–B apartatua.

B.1. Hiruhilekoko kuotak igerilekua eta gune hidrotermala erabiltzeko (banakakoak):

• 5 urtetik 15 urtera bitarte: 33,50 euro.

• 16 urtetik gorakoak: 61,50 euro.

• Erretirodunak eta pentsiodunak, betiere ordenantza honetako tarifen aplikaziorako arauen 9. ataleko baldintzak betez gero: 40,00 euro.

B.2. Hiruhilekoko kuotak igerilekua eta gune hidrotermala erabiltzeko (murriztuak) (26 urtetik beherako familiako 3. kidetik aurrera):

• 5 urtetik 15 urtera bitarte:

  • 3.kidea: 25,70 euro.
  • 4. kidea: 18,00 euro.
  • 5. kidea eta hurrengoak: 10 euro.

• 16 urtetik gora:

  • 3.kidea: 47,00 euro.
  • 4. kidea: 32,00 euro.
  • 5. kidea eta hurrengoak: 17,00 euro.

II. epigrafea.–Denboraldiko abonamenduak.

• 5 urtetik 15 urtera bitarte:

  • Udako denboraldia: 95,00 euro.
  • Neguko denboraldia: 214,00 euro.

• 16 urtetik gorakoak:

  • Udako denboraldia: 150,00 euro.
  • Neguko denboraldia: 282,00 euro.

• Erretirodunak eta pentsiodunak, betiere ordenantza honetako tarifen aplikaziorako arauen 9. ataleko baldintzak betez gero:

  • Udako denboraldia: 78,00 euro.
  • Neguko denboraldia: 214,00 euro.

III. epigrafea.–Hileko bonua, hilabete naturala. (ekaina, uztaila eta abuztua kenduta).

• 5 urtetik 15 urtera bitarte: 32,50 euro.

• 16 urtetik gorakoak: 48,70 euro.

IV. epigrafea.–Eguneko sarrerak.

• 5 urtetik 15 urtera bitarte: 9,50 euro.

• 16 urtetik gora: 13,50 euro.

V. epigrafea.–Sarreretarako bonuak.

• 5 urtetik 15 urtera bitarte:

Zenbait saiotarako bonuen zenbatekoa hau da:

–Bost saiotarako bonua, hiru hilabetean agortu beharrekoa: 38,00 euro.

–Hamar saiotarako bonua, sei hilabetean agortu beharrekoa: 50,00 euro.

• 16 urtetik gora:

–Bost saiotarako bonua, hiru hilabetean agortu beharrekoa: 47,25 euro.

–Hamar saiotarako bonua, sei hilabetean agortu beharrekoa: 87,75 euro.

VI. epigrafea.–Bestelako zerbitzuak.

–Gim abonua, (Ura abonua + Gimnasioa) hiruhilekoa:

Ura abonuari dagokiona, kategoriaren arabera, gehi 30 euro hiruhileko.

–Kirol abonamendua, (Ura abonamendua + Kirol abonamendua) hiruhilekoa:

Ura abonamenduari dagokiona, kategoriaren arabera, gehi 58,5 euro hiruhileko.

–Idaki abonamendua, (Ura abonamendua + Gimnasioa + Kirol abonamendua) hiruhilekoa:

Ura abonamenduari dagokiona, kategoriaren arabera, gehi 82,5 euro hiruhileko.

Oharrak:

1. Gimnasioan alta eskatzeko, aldez aurreko baldintza da denbora mugagabeko abonua izatea kirol instalazioetan.

2. Kuota hiruhileko natural bakoitzeko lehen egunean sorraraziko da. Alta hiruhileko naturala hasirik eskatzen bada, hiruhilekoa bukatzeko falta den egunen artean hainbanaturik ordainduko da kuota hori.

3. Orobat, bajak, noiz egiten diren, ondoko hiruhileko naturalean egonen dira indarrean, eta idatziz eskatu beharko dira.

4. Kirol abonamenduaren eta Idaki abonamenduaren programek uztailean ez dituzte izanen Kirol abonamenduaren jarduera bideratuak.

Udalak ordainketaren zenbatekoa itzultzen ahalko du behar bezala dokumentatutako justifikazio berezien aurrean (hala nola mediku txostenak, jarduera ez egitea aholkatzen dutenak, behar bezala justifikatutako eta gerora sortutako egoera ekonomikoak edo etxebizitzaz aldatzea, horrek jarduerara joatea biziki zailtzen badu).

–Txartelak luzatzea edo berriz luzatzea galtzeagatik edo hondatzeagatik: 7,60 euro, salbu eta egin behar diren txartelak 5 urte baino zaharragoak badira, orduan doakoa izanen baita.

–Kirol abonamenduaren prezioak:

• Udalaren kirol instalazioetan abonamendua dutenek: 27 euroko kuota hilean.

• Antsoainen erroldatuak egonik, baina Udalaren kirol instalazioetan abonamendua ez dutenek: 35 euroko kuota hilean.

• Antsoainen erroldatuak ez dauden, eta Udalaren kirol instalazioetan abonamendua ez dutenek. 42 euroko kuota hilean.

Kirol abonamenduari buruzko oharrak:

–Kuota hilabete bakoitzaren hasieran ordaindu beharko da. Hilabetea hasita dagoela eskatzen bada alta, hileko kuota egun kopuruaren arabera hainbanatuko da, alta eman den egunetik zenbatzen hasita.

–Bajak abian den hilabetea amaitu aurretik bideratu behar dira eta hurrengo hilabeteko lehenengo egunean izanen dute eragina.

VII. epigrafea.–Antsoaingo bizilagunek kirol pistak erabiltzea.

VII.1. Pilotalekua:

–Pilotalekua erabiltzea pilota partidetarako:

a) Argi guztiarekin: 13,50 euro orduko.

b) Argi oinarrizkoarekin: 9,75 euro orduko.

c) Argirik gabe: 7,10 euro orduko.

–Pilotalekua bestelako kirol erabileretarako:

a) Argi guztiarekin: 42,10 euro orduko.

b) Argi oinarrizkoarekin: 37,00 euro orduko.

c) Argirik gabe: 26,35 euro orduko.

VII.2. Kiroldegia:

–Kiroldegiaren erabilera:

a) Argiarekin: 37,10 euro orduko.

b) Argirik gabe: 26,35 euro orduko.

VIII.3. Futbol zelaia:

125,00 euro partida bakoitzeko, argirik gabe.

168,00 euro partida bakoitzeko, argiarekin.

ARAUAK TARIFEN APLIKAZIORAKO

1. Erabiltzaile bakoitzak dagozkion kuotak ordainduko ditu, honako arau hauei jarraikiz.

2. Inskripzio kuotak behin bakarrik ordainduko dira, instalazioetan alta ematean, eta lehen ordainagiriarekin batera igorriko dira.

3. Ez dute inskripzio kuotarik ordainduko kirol instalazioetan lehen aldiz abonatzen direnek, ezta data hori baino bi urte lehenago baja emanik berriz ere alta ematen dutenek ere, kirol-instalazioetan inskripzioari dagokionez berritzat hartuko baitira.

4. Mugarik gabeko inskripzioa egiteak behartzen du abonatu gisa egotera lau hiruhileko natural gutxienez, eta lehentasuna emanen du instalazioak erabiltzeko, igerilekuen edukiera betez gero.

5. Kirol instalazioak erabiltzeko kuotak hiruhilekoetan ordainduko dira. Alta hiruhileko naturala hasirik eskatzen bada, hiruhilekoa bukatzeko falta diren egunen artean hainbanaturik ordainduko da kuota hori, alta egiten den hila barne.

Tarifan agertzen den adin tarte bakoitzeko kuotak hainbanaturik ordaintzen hasiko dira hiruhileko naturala bukatzeko falta diren egunen heinean, behar den adina betetzen den hilabetea barne dela.

6. Orobat, bajak, noiz egiten diren, ondoko hiruhileko naturalean egonen dira indarrean, eta idatziz eskatu beharko dira.

7. Betiere nahitaezko betebeharra izanen da banku batean helbideratzea behar diren kuotak kobratzeko.

8. Kuota murriztuak izateko baldintzak:

–Kuota murriztuak 26 urtetik beherakoei aplikatuko zaizkie, bi baldintza hauek betetzen badituzte:

a) Bere familiako 2 kide igerilekuko ohiko abonatu mugagabe izatea, banakako kuotak ordaintzen dituztenak murrizketarik gabe.

b) Familiako kide horiek izatea aita, ama, legezko tutoreak edo 26 urtetik beherakoak, eta bere guraso edo legezko tutoreetako batekin bederen bizitzea.

–26 urtetik gorako anai-arrebek ez dute murrizketarako eskubiderik sortzen, eta ez dute kuota murrizturako eskubiderik.

–Udalak noiznahi egiaztatzen ahal ditu murrizketarako eskubidea ematen duten familia-egoerak, eta, betiere, hiruhilabetero berrikusiko dira.

–Izena emanik edo hiruhileko ordainagiria luzaturik familiaren inguruabarrak aldatzen badira, ez dira hurrengo hiruhilekoa arte kontuan hartuko.

9. Erretiratuek eta pentsiodunek gizarte sektore horretarako ezarritako kuota izan dezaten, lanbide arteko gutxieneko soldata gainditzen ez duen diru-sarrera dutela beharko dute frogatu, familia-unitatearen per capita errenta kontuan hartuz.

10. Etenik geldituko da bai hiruhilekoko kuotaren kobrantza bai kirol instalazioko sarrera, nahitaezko lekualdatze bat gertatzen delarik, gutxienez ere hiruhileko bat irauten duena, lana edo irakaskuntza arautuak direla eta. Egoera horiek egiaztatzeko, behar den lan-kontratua, enpresaren agiria edo ikastetxeko matrikula ofiziala erakutsiko da. Salbuespenez, hiruhileko kuotaren kobrantza eta kirol instalazioetarako sarrera aldi baterako eteten ahalko dira, hiru hilabetetik gora etxebizitzatik kanpo dagoela frogatzen bada.

11. 5 urtetik beherako bat kirol instalazioetan behin betiko abonatu ahal izateko, beharrezkoa izanen da haren ama, aita edo legezko tutorea behin betiko abonatua izatea.

12. Behin betiko bajen prozeduran, Udalak egindako ordainketaren zenbatekoa itzultzen ahalko du, hiruhilekoa edo hiruhilekoaren zati bat amaitzeko falta diren egunen proportzioan hainbanatuta, behar bezala dokumentatutako justifikazio berezien idatzizko eskaera aurkeztu ondoren (adibidez, jarduera aholkatzen ez duten mediku-txostenak, behar bezala justifikatutako gerora sortutako egoera ekonomikoak, eta kausa larriagoko beste batzuk).

Udalak egoki irizten dion dokumentazioa eskatzen ahalko die eskatzaileei, salbuespenezko inguruabar horiek behar bezala justifikatzeko.

Udalak erabakiko du, egoera eta aurkeztutako justifikazioa aztertu ondoren, inguruabar horiek gertatzen diren ala ez, edo inguruabar horiek behar bezala justifikatuta dauden, eskatutako itzulketa egiteko.

Iragarkiaren kodea: L2109449