1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
JENDAURREKO INFORMAZIOA, Ribaforadan goi tentsioko instalazio elektrikoa jartzeko administrazio baimenari, proiektuaren onespenari eta zehazki haren onura publikoa deklaratzeari buruzkoa (SAT1198 espedientea).
Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 54., 55. eta 56. artikuluetan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. eta 144. artikuluetan ezarritako ondorioetarako, jendaurrean jartzen da I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUren eskaera, goi tentsioko honako instalazio elektriko honi administrazio baimena eman, proiektua onetsi eta zehazki haren onura publikoa deklaratzeko:
a) Instalazioaren kokalekua: Ribaforadako udal mugartea.
b) Xedea: Inguruko energia-eskaera asetzea eta zerbitzuaren kalitatea hobetzea.
c) Ezaugarri nagusiak: 66 kV-eko aireko linearen saihesbidea (zirkuitu bikoitza), “Tutera-Magallón 3“, 76. euskarritik 104. euskarrira, eta “Tutera-Magallón 4”, 76. euskarritik 103. euskarrira.
d) Aurrekontua: 126.065,66 euro.
Onura publikoaren deklarazioak berekin du ondasunak okupatu beharra edo ukitutako eskubideak eskuratu beharra, eta presako okupaziora behartuko du, ondorioak izan ditzan Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluak. Enpresa eskatzailea onuradun bihurtuko da desjabetze espedientean, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 2.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
Espedientea jendaurrean jarriko da Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuan (Tomás Caballero parkea 1, 5. solairua, Iruña), edozein interesdunek kontsultatzeko, aldez aurretik hitzordua eskatuta helbide honetan: energia@navarra.es.
Era berean, esteka honetan ere kontsultatzen ahal da:
https://gobiernoabierto.navarra.es/eu/partaidetza/prozesuak/espediente-sat11198
Hori guztia, interesdunek azter dezaten eta, nahi izanez gero, bidezkotzat jotzen dituzten alegazioak, iradokizunak eta oharrak egin ditzaten.
Alegazioak, iradokizunak edo oharrak 30 egun balioduneko epean aurkeztu behar dira, idatziz, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Alegazioak Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez aurkeztu beharko dira, edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako moduetako edozeinetan. Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuko Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko Azpiegitura Energetikoen Atalera zuzendu behar dira, espediente zenbakia zein den esanda.
Iruñean, 2021eko ekainaren 4an.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.
66 kV-EKO AIREKO LINEAREN SAIHESBIDEA (ZIRKUITU BIKOITZA), “TUTERA-MAGALLÓN 3“, 76. EUSKARRITIK 104. EUSKARRIRA, ETA “TUTERA-MAGALLÓN 4”, 76. EUSKARRITIK 103. EUSKARRIRA, RIBAFORADAKO UDAL MUGARTEAN (NAFARROA) Ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda |
TITULARRA/K | JARD. | UKIPENAK | KATASTROKO DATUAK |
Linearen/Kanalizazioaren luzera | Euskarriak/Kutxetak | Transform. zt. | Pol. | Lurz. | Izaera eta mota |
m.l. | zabal. | m² | un. | zenbakia | m² | un. | m² |
RIBAFORADAKO UDAL MUGARTEA |
CASTILLO ENRIQUE MIGUEL | ALE | 27,70 | 5,4 | 226,74 | - | - | - | | | 3 | 176 | Ureztalurretako alorra |
CASTILLO RUÍZ FELICIDAD | ALE | 8,82 | 5,4 | 75,56 | - | - | - | | | 3 | 165 | Ureztalurretako alorra |
DIAGO NUÑO ANDRÉS | ALE | 168,50 | 5,4 | 1.239,07 | 0,5 | 770076 | 16 | | | 3 | 166 | Ureztalurretako alorra |
ULLATE LORENTE GREGORIO | ALE | 200,42 | 5,4 | 1.342,53 | 0,5 | 770076 | 16 | | | 3 | 170 | Ureztalurretako alorra |
I-DE Redes Electricas Inteligentes SAU | ALE | 10,88 | 5,4 | 72,16 | - | - | - | | | 3 | 167 | Elkorra |
CANTÓN SÁNCHEZ MARIANO ANDRÉS | ALE | 67,32 | 4,2 | 1.275,83 | - | - | - | | | 2 | 49 | Ureztalurretako alorra |
NUÑO GASCÓN MARÍA LOURDES | | | | | | | | | | | | |
LORENTE GÓMEZ JUAN | ALE | 33,52 | 4,2 | 605,50 | - | - | - | | | 2 | 48 | Ureztalurretako alorra |
HUGUET CASTILLO MARÍA LUISA | ALE | 31,52 | 4,2 | 451,65 | - | - | - | | | 2 | 47 | Ureztalurretako alorra |
JALLE DIAGO FELISA | ALE | 33,60 | 4,2 | 274,93 | 0,5 | 102 | 1,28 | | | 2 | 46 | Ureztalurretako alorra |
JESÚS ARRIAZU CARCAVILLA | ALE | - | - | - | 0,5 | 102 | 1,28 | | | 2 | 45 | Ureztalurretako alorra |
RODRÍGUEZ PÉREZ MARÍA | ALE | - | - | - | 1 | 103 | 2,25 | | | 2 | 43 | Ureztalurretako alorra |
ARRIAZU MAGDALENA GREGORIO | ALE | 22,80 | 4,2 | 285,00 | - | - | - | | | 3 | 172 | Ureztalurretako alorra |
AGROZARDOYA. S.L. | ALE | 8,53 | 4,2 | 128,49 | - | - | - | | | 3 | 171 | Ureztalurretako alorra |
RUÍZ GALINDO JULIO | ALE | 75,68 | 4,2 | 1.159,53 | - | - | - | | | 2 | 51 | Urezt. olibadia |
URDANIZ RUÍZ DAVID | ALE | - | - | - | 1 | 101 | 2,56 | | | 2 | 52 | Ureztalurretako alorra |
ORTIGOSA SIERRA NATALIA | ALE | | | | | | | | | | | |
FUERTES URZAINQUI EDUARDO | ALE | - | - | - | 1 | 102 | 2,1 | | | 2 | 56 | Ureztalurretako alorra |
Laburdurak: Jard. kodea: Jarduketa kodea; ALE: Aireko linea elektrikoa; LALE: Lur azpiko linea elektrikoa; Transform. zt.: transformazio zentroa; Pol.: Poligonoa; Lurz.: Lurzatia; UN: Unitateak. |
ZORTASUNAREN ONDORIOZKO MUGAK
1) Debekatuta dago behin betiko edo behin-behineko eraikin eta industria-instalazioak eraikitzea lurgain-zortasunean, kanpoko eroaleen bi aldeetan arauzko distantzia gehituta.
2) Debekatuta dago arauzko segurtasun tartea arriskuan jartzeraino haz daitezkeen zuhaitzak landatzea, segurtasun tartetzat jota makurduragatik edo ustekabean gertatutako zein eragindako erorketagatik eroaleak uki ditzakeena.
Iragarkiaren kodea: F2109274