139. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

3054/2021 EBAZPENA, apirilaren 23koa, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez aldatzen baita 1634/2021 Ebazpena. Ebazpen horren bidez ezarri ziren Eskubide Sozialetako Departamentuaren menpeko Haur Eskoletako tarifak 2021-2022 ikasturterako.

Hezkuntzako kontseilariaren otsailaren 15eko 17/2021 Foru Aginduaren bidez ezarri ziren familiei aplikatu beharreko tarifak Haur Hezkuntzako lehen zikloko udal ikastetxeetan, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuarekin egindako hitzarmenen bitartez finantzatuetan.

Apirilaren 21eko 38/2021 Foru Aginduaren bidez aldatu zen Hezkuntzako kontseilariaren otsailaren 15eko 17/2021 Foru Agindua. Ebazpen horren bitartez ezarri ziren familiei aplikatu beharreko tarifak Haur Hezkuntzako lehen zikloko udal ikastetxeetan, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuarekin egindako hitzarmenen bidez finantzatuetan.

Komenigarritzat jotzen da Eskubide Sozialetako Departamentuaren menpeko Haur Eskoletako tarifak egokitzea Nafarroako gainerako ikastetxe publikoetarako ezarritako tarifetara.

Ikusirik Familiaren Ataleko txostena, zeinak proposatzen baitu 1634/2021 Ebazpena aldatzea (horren bidez ezarri ziren Eskubide Sozialetako Departamentuaren menpeko Haur Eskoletako tarifak 2021-2022 ikasturterako).

Horrenbestez, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren estatutuak onesten dituen azaroaren 6ko 301/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz.

EBAZTEN DUT:

1. 1634/2021 Ebazpenaren 1. puntua aldatzea, jarraian ematen den moduan uzteko. Ebazpen horren bidez ezarri ziren Eskubide Sozialetako Departamentuaren menpeko Haur Eskoletako tarifak 2021-2022 ikasturterako.

“Ezartzea ezen eskolaldi osoaren kasuan, jantokia barne, hileko gehieneko tarifa 278 eurokoa izanen dela Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren menpeko Haur Eskoletarako, 2021-2022 ikasturtean”.

2. 1634/2021 Ebazpenaren 2. puntua aldatzea, jarraian ematen den moduan uzteko. Ebazpen horren bidez ezarri ziren Eskubide Sozialetako Departamentuaren menpeko Haur Eskoletako tarifak 2021-2022 ikasturterako.

“Ezartzea ezen eskolaldi erdiaren kasuan, jantokirik gabe, hileko gehieneko tarifa 127 eurokoa izanen dela Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren menpeko Haur Eskoletarako, 2021-2022 ikasturtean”.

3. 1634/2021 Ebazpenaren 3. puntua aldatzea, jarraian ematen den moduan uzteko. Ebazpen horren bidez ezarri ziren Eskubide Sozialetako Departamentuaren menpeko Haur Eskoletako tarifak 2021-2022 ikasturterako.

“Murriztapenak egiten ahalko dira, honela:

Hileko tarifa orokorra

FAMILIAREN PER CAPITA ERRENTA

ESKOLALDI
OSOA,
2. SEMEA/ALABA

ESKOLALDI ERDIA,
2. SEMEA/ALABA

15.000 eurotik gorakoa

278

127

143,5

63,5

12.400,01 eurotik 15.000 eurora

249

104

129

52

10.700,01 eurotik 12.400 eurora

213

75

111

37,5

9.300,01 eurotik 10.700 eurora

184

52

96,5

26

7.980,01 eurotik 9.300 eurora

151

37

85,5

18,5

6.650,01 eurotik 7.980 eurora

129

19

74,5

9,5

5.500,01 eurotik 6.650 eurora

105

16

71,5

8

4.500,01 eurotik 5.500 eurora

87

11

66,5

5,5

3.350,01 eurotik 4.500 eurora

74

2

61

1

3.350 euro edo hortik beherakoa

57

0

54,5

0

Hileko tarifa guraso bakarreko familientzat
(otsailaren 7ko 5/2019 Foru Legearen arabera)

FAMILIAREN PER CAPITA ERRENTA

ESKOLALDI
OSOA, 2. SEMEA/ALABA

ESKOLALDI ERDIA, 2. SEMEA/ALABA

15.000 eurotik gorakoa

248

92

107

46

12.400,01 eurotik 15.000 eurora

221

76

93,5

38

10.700,01 eurotik 12.400 eurora

189

57

77,5

28,5

9.300,01 eurotik 10.700 eurora

163

41

64,5

20,5

7.980,01 eurotik 9.300 eurora

125

29

54,5

14,5

6.650,01 eurotik 7.980 eurora

105

18

44,5

9

5.500,01 eurotik 6.650 eurora

85

14

41,5

7

4.500,01 eurotik 5.500 eurora

70

9

39

4,5

3.350,01 eurotik 4.500 eurora

48

0

33

0

3.350 euro edo hortik beherakoa

28

0

26,5

0

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Eskubide Sozialetako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

6. Ebazpen hau Familiaren eta Adingabeen Zuzendariordetzara igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2021eko apirilaren 23an.–Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzailea, Inés Francés Román.

Iragarkiaren kodea: F2108199