138. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUNES

Kontribuzio bereziak arautzen dituen ordenantzako aldaketa. Hasierako onespena

Funesko Udalak, 2021eko maiatzaren 27an egindako osoko bilkura berezian, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Kontribuzio bereziak arautzen dituen udal ordenantzan.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek eta interes legitimoa dutenek espedientea azter dezaten eta aurkez ditzaten bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak, kexak nahiz oharrak. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin (foru lege horrek hizpide du Nafarroako Toki Administrazioa) eta harekin bat datozen xedapen aplikagarriekin.

Jendaurreko epean inork ez badu erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean, indarra har dezan.

Funesen, 2021eko ekainaren 1ean.–Alkatea, Ignacio Felipe Domínguez Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2108925