134. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

44/2021 FORU DEKRETUA, ekainaren 2koa, zeinaren bidez aldatzen baita apirilaren 30eko 37/2014 Foru Dekretua. Foru dekretu horren bidez arautu zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren unibertsitatez kanpoko irakasle kidegoei dagozkien lanpostuak betetzea.

ZIOEN AZALPENA

Arau hau eman da Nafarroako Foru Komunitateak funtzio publikoaren arloan dituen eskumenez baliaturik (eskumen horiek Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 49.1 artikuluan aurreikusita daude) eta Estatuko oinarrizko araudi aplikagarria garatuz, arau hauek bereziki: azaroaren 8ko 1834/2008 eta azaroaren 4ko 1594/2011 Errege Dekretuak, Maisu-maistren eta Bigarren Hezkuntzako irakasle funtzionarioen kidegoetako espezialitateak ezartzen dituztenak, hurrenez hurren, eta urriaren 29ko 1364/2010 Errege Dekretua, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan ezarritako irakasleen kidegoetako langile funtzionarioen arteko estatu mailako lekualdatze-lehiaketa eta haiek bete beharreko lanpostuak betetzeko beste prozedura batzuk arautzen dituena.

Apirilaren 30eko 37/2014 Foru Dekretuak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren unibertsitateaz kanpoko irakasleen kidegoei dagozkien lanpostuak nola bete arautzen du, baita lanpostu horiek betetzeko erregelamenduzko araubidea jaso ere, zentzu zabalean hartuta; hau da, ez da behin betiko destinoa lortzera mugatzen, baizik eta ikasturte baterako edo zerbitzu-eginkizunetan emandako behin-behineko destinoak diren kasuetara ere iristen da.

Indarrean sartu zenetik gaur arte foru dekretu hori aplikatzean izan den esperientziak erakutsi du apirilaren 30eko 37/2014 Foru Dekretuaren erregulazioko eta garapeneko zenbait elementu berrikusi direla eta haietan komeni dela hobekuntzak egitea.

Proiektuak eta programak gauzatzeko zerbitzu-eginkizunen arloan (2. artikulua), azpimarratu beharrekoa da proiektu eta programa horiek aski heterogeneoak direla eta horrek haien helburuak barreiatu dituela eta, ondorioz, hezkuntza sistemako hobetzeko eraginkortasun gutxikoak gertatu direla. Arrazoi hori dela kausa, aurreikuspen hau sartu da: Hezkuntza Departamentuak, deialdiak egin baino lehenago, ezarri beharko du proiektu eta programa horiekin zer arlo estrategiko sustatu nahi den eta ez ditu deialdira aterako arlo horiekin bat ez datozenak. Horretaz gainera, praktiketako funtzionarioek ere deialdi hauetan parte hartzen ahalko dute. Zerbitzu-eginkizunak emanen zaizkie baldin eta zerbitzu-eginkizun horien ondorioen datan karrerako funtzionario izaera eskuratua badute. Bestalde, gerora sortutako arrazoiengatik zerbitzu-eginkizunak bukatzeko prozedura hobetzen da. Zerbitzu-eginkizun horien iraupenari dagokionez, oro har, orain arte bezala gehienez ere bi ikasturtekoa izanen da. Hala ere, bi urte baino gehiagoko proiektuak edo programak izan daitezkeenez, proiektu edo programa jakin batzuk egin behar direnean gehienez ere hiru ikasturte bitartekoak izan daitezke, salbuespenez eta arrazoituz.

Irakasleentzako laguntza zentroetako eta baliabide zentroetako zerbitzu-eginkizunen arloan (3. artikulua), praktiketan dauden langile funtzionarioendako aurreko paragrafoan egin den aurreikuspen bera bildu da eta argitu dira, orobat, behin betiko destinoa galtzeko baldintzak, zerbitzu-eginkizunak bigarren aldi baterako lortzen direnean, eta, zerbitzu-eginkizunak bukatzen direnean, lekualdatze-lehiaketetan parte hartzeko baldintzak. Bigarren alderdi honi dagokionez, 7.2 artikulua aldatu da eta hartan sartu destinoa galtzeko aukera, herria edo eskualdea aukeratzeko lehentasunezko eskubidea berekin dutenen artean.

“Beste zerbitzu-eginkizun batzuk” izeneko 4. artikulua aldatzen da. Han araututako alderdi batzuk argitu dira, esaterako, toki-korporazioko kidea izateagatikoa, eta ikastetxeak sortzea edo ikasketa berriak ezartzekoa.

Halaber, 6. artikuluan arautzen da nola hartu behar duten parte lekualdatze-lehiaketan behin-behineko destinoarekin eta praktiketan dauden irakasle funtzionarioek. Bigarren kasu honetan bada berritasun bat: haien egoera berdinduko da beren promozioko lankideekin batera praktikak egitea galarazten dien aparteko inguruabar bat dutenean, lehen behin betiko destinoa lortzeko dituzten aukerei dagokienez.

Artikulu horretan berean ezabatu da 2. apartatua, foru dekretua onetsi zenetik hona iragan den denboran eraginkortasuna galtzeagatik. Izan ere, apartatu horretan ezarritakoa aplikagarri zitzaien irakasleek jadanik behin betiko destinoa lortua dute.

Atzerriko hizkuntzaren egiaztagiri iragankorrari dagokionez, zeina arautua baitago apirilaren 30eko 37/2014 Foru Dekretuaren lehen xedapen iragankorrean, egiaztatu da eraginkortasun eskasekoa izan dela foru dekretu horren aplikazio-urteetan zehar. Horregatik, egoki ikusten da egiaztagiri hori kentzea. Xedapen iragankor berean, lanpostuak aldi baterako eta behin-behinekotasunez betetze aldera, aurreikusten zen Hezkuntzako kontseilariaren martxoaren 11ko 32/2013 Foru Aginduan araututako I, F edo ALE eskakizunen baliozkotasuna iragankorra izatea 2020-2021 ikasturtera arte eta subsidiarioa izatea hizkuntzaren goiko mailekin alderatuta. Egiaztagiri iragankorra kentzearen ondorioz, komeni da eskakizun horien baliozkotasuna izaera subsidiarioarekin ere mantentzea , baina orain modu iraunkorrean, lanpostuak aldi baterako eta behin-behinekotasunez betetzeko. Kentze horri dagokionez, bigarren xedapen gehigarrian aurreikusten da eskakizun horiek ofizioz egiaztatzea foru dekretu honek indarra hartutakoan behin-behineko egiaztagiria dagokion hizkuntzan dutenei. Honako aldaketa honek berekin dakar 10. eta 11. artikuluak ere aldatzea, arauari koherentzia emateko.

Aipatutako aldaketez gain, lehen xedapen gehigarri bat sartu da foru dekretu honetan, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.5 artikuluko bigarren paragrafoan xedatutakoaren babesean, Hezkuntza Departamentuaren eskumeneko prozeduren tramitazio elektronikoan gaur egun dauden aurreikuspenak osatzeko xedez.

Azkenik, bi azken xedapen sartu dira artikulu zehatz batzuk aldatzeko. Artikulu horiek, beste arau batzuetan sartuta dauden arren, irakasle lanpostuen hornidura ere arautzen dute. Lehena, hezkuntza orientazioaren antolaketari dagokiona, beharrezkotzat jotzen baita urriaren 29ko 66/2010 Foru Dekretua aldatzea (foru dekretu horren bidez arautu zen Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetan hezkuntza- eta lanbide-orientabidea), orientazioaren antolaketa une oro ezarritako ikastetxe sarearen antolamenduarekin koherentea izan dadin.

Azken xedapenetako bigarrenean, uztailaren 6ko 225/1998 Foru Dekretuaren 19. eta 28. artikuluei eragiten dien aldaketa bat sartu da (dekretu horren bidez arautu ziren Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Batxilergoa, Lanbide Heziketa eta Lanbide Hastapenerako Programak irakasten dituzten ikastetxe publikoetako irakasleen lanaldia eta ordutegia). Aldaketa horren bidez arautzen da, besteak beste eta lanpostuak betetzeko beharrezko jarraipen gisa, ikastetxe bakoitzeko departamentu bakoitzaren barruko taldeen eta gaien banaketa, halako moduz non nahikoa aurrerapenarekin bukatuta egonen baita hurrengo ikasturtearen hasierari begira.

Foru dekretu hori eman zen ikasleen azterketen deialdi berezia irailean egiten zenean, eta bertan adierazten zen, alde batetik, ikasturtea irailaren 1ean hasten zela eta, bestetik, banaketa hori ikasturtearen hasieran egin behar zela. Gaur egun, azterketen deialdi berezia ekainean egiten da, irailean egin beharrean. Horri esker, lanpostuak udako oporrak baino lehen banatu eta bete daitezke, eta irailaren 1erako prest dago ikasturte osorako ordutegia. Kontua da, beraz, araudia egungo egoerara egokitzea.

Horrenbestez, Nafarroako Kontseiluarekin bat eta Nafarroako Gobernuak 2021eko ekainaren 2an egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

Artikulu bakarra.–Apirilaren 30eko 37/2014 Foru Dekretua aldatzea. Foru dekretu horren bidez arautu zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren unibertsitatez kanpoko irakasle kidegoei dagozkien lanpostuak betetzea.

Apirilaren 30eko 37/2014 Foru Dekretua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren unibertsitatez kanpoko irakasle kidegoei dagozkien lanpostuak betetzea arautzen duena, honelaxe aldatzen da:

Bat.–2. artikulua aldatzen da, eta honela idatzita agertuko da:

“2. artikulua. Lanpostuak betetzea berariazko proiektu edo programetan, zerbitzu-eginkizunen araubidean.

1. Oro har, Hezkuntza Departamentuak deialdiak iragarriko ditu ikastetxean hastear diren edo hasi berriak diren berariazko programa edo proiektuak aztertu edo ezartzeko lanpostuak zerbitzu-eginkizunen araubidean betetzeko.

Aldez aurretik, gaian eskumena duten organoek zehaztuko dituzte Hezkuntza Departamentuak sustatu nahi dituen arlo estrategikoak, artikulu honetan aipatzen diren proiektu edo programa berariazkoak ezartzearen bidez, eta ez da deialdirik eginen baldin eta proiektu edo programa horiek ez badatoz bat arlo estrategiko horien sustapenarekin.

2. Proiektu edo programa hauei dagozkien lanpostuak zerbitzu-eginkizunen araubidean hornitzen ahalko dira, ezartzen diren ikastetxean, artikulu honetan ezarritakoarekin bat, eskuarki eta gehienez ere bi ikasturtetan. Deialdian gehienez ere hiru ikasturterako izan daitezkeela ezarriko da, gaian eskumena duen zuzendaritza nagusiak aldez aurretik motibaturik, salbuespenezko izaeraz eta programa edo proiektu zehatzak egiteko baldin badira.

Gehienezko epe hori iraganik, ezinezkoa izanen da ikastetxe berean ezaugarri bereko edo antzeko proiektu edo programa berariazko baten deialdirik egitea.

3. Eskumena duen organoak proposaturik eginen dira deialdiak, proiektu edo programa zein gairekin loturik dagoen, haren arabera. Gutxienez ere ondoko alderdiak bete beharko dituzte:

3.1. Berariazko proiektu edo programaren justifikazioa eta zein ikastetxetan ezarriko den, 1. apartatuan aipatzen diren arlo estrategikoei dagokienez.

3.2. Lanpostuaren berariazko ezaugarriak.

3.3. Proiektu bakoitzerako emanen diren zerbitzu-eginkizunen gehienezko kopurua.

3.4. Deialdian parte hartzeko baldintzak: kidegoa edo kidegoak, espezialitatea edo espezialitateak, eta hala behar bada, hizkuntza eta/edo eskakizuna; Hezkuntza Departamentuaren zerbitzuko funtzionario edo lan-kontratudun finko izatea; eta zerbitzu-eginkizunak hasten diren ikasturteko irailaren batean jardunean izatea.

3.5. Hautapen sistema ondokoa izanen da: eskuratu nahi den lanpostuaren eginkizunei lotutako memoria edo proiektuaren aurkezpena edo defentsa. Baztergarria izanen da hari esleitutako puntuazioaren erdia gainditzen ez dutenentzat.

3.6. Hautapen organoak hiru kidek osatuko dituzte, deialdi berean izendaturikoak edo deialdian adierazten den epe eta prozeduraren bidez izendaturikoak. Horietako bi Hezkuntza Departamentuan gaian eskumena duen zuzendaritza nagusiak proposatuko ditu eta, beste bat, Langile Irakasleen Batzordeak.

4. Artikulu honetan aipatzen diren zerbitzu-eginkizunak gauzatzeko nahitaezkoa izanen da deialdian sartu den ikastetxean dagokion espezialitate eta hizkuntzan eta, hala behar denean, hizkuntza-eskakizunean, lanpostu huts bat egotea, behin aurreikusitako premiak zehaztu direnean, ikasturte bakoitzerako hezkuntza plangintzarekin bat.

Izangaiak kasuan kasuko proiektu edo programarako baldintza gisa sartu diren espezialitateetako baten baino gehiagoren titularrak direnean, esleituko zaien lanpostu hutsa izanen da merezimendu-lehiaketa honetan parte hartzeko eskaera egitean atxikita duten espezialitate, hizkuntza, eta, kasua bada, hizkuntza-eskakizun berekoa. Lanpostu hutsik ez badago espezialitate horretan, administrazioak zehaztuko du zer lanpostu huts esleituko zaien, ikastetxeak proposatuta.

5. Artikulu honen babesean emandako zerbitzu-eginkizunak bukatu eginen dira ondoko kausetakoren bat tarteko:

a) Aldi jakin baterako eman zirelako eta aldi hori bukatu delako.

b) Zentroa kentzeagatik edo aldatzeagatik, kentze edo aldaketa horrek ezinezkoa egiten badu ukitutako zerbitzu-eginkizunei segida ematea.

c) Interesdunak berariaz uko egiteagatik.

d) Gerora sortutako arrazoiak, honako hauen ondorioz: lanpostua betetzeko gaitasun edo egokitasun falta, langilearen errendimendu eskasak agerian uzten duelako ezin dituela emandako eginkizunak eraginkortasunez bete.

Deialdia proposatu duen organoak txosten arrazoitu baten bidez eskatuko dio Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendariari hasiera eman diezaiola zerbitzu-eginkizunak bukatzeko prozedurari.

Prozedurari hasiera emanen zaio Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendariaren ebazpen bidez. Ebazpen hori igorriko zaio deialdia proposatu duen organoari, egokitzat jotako jarduketak egin ditzan, interesdunari entzunaldia ematea barne, ikastetxeko zuzendaritzari eta Langile Irakasleen Batzordeari.

Bidezko jarduketak egin ondotik, deialdia proposatu duen organoak betetako lanpostuari atxikitako langilearen gaitasuna eta egokitzapena baloratzeko txostena eginen du eta Araubide Juridikoaren Zerbitzura igorriko du.

Txosten hori negatiboa bada, zerbitzu-eginkizunei bukaera emanen zaie, Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuaren ebazpen baten bidez.

e) Jarduneko zerbitzua ez den zeinahi beste egoera administratibotara pasatzea.

f) Administrazioan beste lanpostu baterako izendatua izatea.

g) Langileari beste zerbitzu-eginkizun bat eman izatea, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen barnean zein beste edozein administrazio publikotan.

h) Zerbitzu-eginkizunen kontzesioa arrazoitu zuen beharra desagertu izana, ikastetxean behin betiko destinoa duten irakasleek lanpostu hori bete dutelako.

i) Baldintzak gerora ez betetzea.

6. Salbu eta behar bezala justifikaturik dauden kasuetan, zerbitzu-eginkizuna modu aurreratuan bukatzen denean aurreko apartatuko b eta c letretan aurreikusitako kasuen ondorioz, bukaera horrek bat egin beharko du ikasturtearen bukaerarekin.

7. Bete gabeko lanpostuak deialdi bidez bete daitezke, behin bakarrik eta zerbitzu-eginkizunen araubidean, proiektuaren edo programaren xede den gaian eskumena duen organoak egindako proposamen arrazoituaren bidez, baldin eta interesdunak deialdiaren baldintzak betetzen baditu eta iraupena ikasturte batekoa baldin bada”.

Bi.–3. artikulua aldatzen da, eta honela idatzita agertuko da:

“3. artikulua. Lanpostuak betetzea zerbitzu-eginkizunen araubidean Hezkuntza Departamentuaren mendeko Irakasleentzako Laguntza Zentroetan eta Baliabide Zentroetan.

1. Hezkuntza Departamentuak merezimendu-lehiaketen deialdiak eginen ditu, zerbitzu-eginkizunen araubidean betetzeko Irakasleentzako Laguntza Zentroetako (ILZk) aholkulari eta zuzendarien lanpostuak eta Nafarroako Hezkuntza Bereziko Baliabideen Zentroko (NHBBZ), Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroko (EIBZ) eta beste baliabide zentro batzuetako irakasleen lanpostuak.

2. Gaian eskumena duen organoak proposaturik eginen dira deialdiak, ikastetxea zein gairekin loturik dagoen haren arabera. Gutxienez ere ondoko alderdiak bete beharko ditu:

2.1. Eskaintzen diren lanpostuen kopurua eta ezaugarriak.

2.2. Deialdian parte hartzeko baldintzak: horien artean sartuko dira, gutxienez, kidegoa edo kidegoak, espezialitatea edo espezialitateak, eta hala behar bada, hizkuntza eta/edo eskakizuna; Hezkuntza Departamentuaren zerbitzuko funtzionario edo lan-kontratudun finko izatea; eta zerbitzu-eginkizunak hasten diren ikasturteko irailaren batean jardunean izatea.

2.3. Hautapen sistema. Bi zati izanen ditu eta balorazioa %50ean haztatuko da:

a) Lehen atalean eskuratu nahi den lanpostuaren eginkizunei lotutako memoria edo proiektua aurkeztu edo defendatu beharko da. Baztergarria izanen da zati honi esleitutako puntuazioaren erdia gainditzen ez dutenendako.

b) Bigarren atalean deialdian zehazten diren merezimenduak baloratuko dira. Horien artean dago deialdian sartzeko baldintza den irakasleen kidegoko edo kidegoetako karrerako funtzionario gisa izandako antzinatasuna, baremoaren %50eko puntuazioarekin (hau da, puntuazio osoaren %25), eta deialdiaren xederako egokiak diren beste merezimendu batzuk, baremoaren gainerako %50arekin baloratuko direnak (hau da, puntuazio osoaren %25).

2.4. Hautapen organoak hiru kidek osatuko dituzte, deialdi berean izendaturikoak edo deialdian adierazten den epe eta prozeduraren bidez izendaturikoak. Horietako bi Hezkuntza Departamentuan gaian eskumena duen zuzendaritza nagusiak proposatuko ditu eta, beste bat, Langile Irakasleen Batzordeak. Ordezkoak ere izenda daitezke.

3. Zerbitzu-eginkizun hauek hasiera batean bi ikasturte osoko iraupena izanen dute. Behin lehen ikasturtea bukatuta eta, bigarren ikasturteko martxoa baino lehenago, irakasle interesdunek laneko memoria aurkeztu beharko dute, dagozkien deialdiek zehazten dutenarekin bat. Memoriak balorazio ona izateak berekin ekarriko du zerbitzu-eginkizunak beste hiru ikasturtez luzatu ahal izatea.

4. Aurreko apartatuan aipatzen den bost urteko aldia bukatu ondoren, baliabide zentro edo irakasleei laguntzeko zentro berean lanpostuaz bigarren aldiz jabetzeak deialdi bidez, aurrez behin betikotasunez betetzen zuen irakasle lanpostuaren erreserba bukatzea ekarriko du.

5. Lanpostuaren erreserba bukatu ondoren eta irakasleak, zerbitzu-eginkizunen araubidean, lanean segitzen duen bitartean artikulu honetan aipatzen diren ikastetxeetako batean deialdi bidez erdietsitako lanpostuan, Hezkuntza Departamentuak deitutako lekualdatze-lehiaketetan bere borondatez parte hartzen ahalko du. Hala egiten badu lanpostu bat esleituko zaio lekualdatze-lehiaketa horietan eta horrek berekin ekarriko du zerbitzu-eginkizunei automatikoki uko egitea lekualdatze-lehiaketan esleitutako destinoaren jabetza hartzen den egunean.

Artikulu honetan aipatzen diren zentroetan zerbitzu-eginkizunak bukatu ondoren, irakasle horiek nahitaez parte hartu beharko dute deitutako lekualdatze-lehiaketetan eta destinoa lortzeko lehentasunezko eskubidea izanen dute beren azken behin betiko destinoa izan zuten herrian edo eskualdean.

6. Artikulu honen babesean emandako zerbitzu-eginkizunak bukatuko dira, horretaz gainera, 2.5. artikuluan ezarritako arrazoietakoren bat dela kausa, eta 2.6. artikuluan aurreikusitakoa aplikatuko zaie.

7. Merezimendu-lehiaketa bidez bete gabeko lanpostuak behin bakarrik bete daitezke zerbitzu-eginkizunen araubidean, proiektuaren edo programaren xede den gaian eskumena duen organoak egindako proposamen arrazoituaren ondoren, baldin eta interesdunak deialdiaren baldintzak betetzen baditu eta iraupena ikasturte batekoa baldin bada”.

Hiru.–4. artikuluko lehen eta bigarren apartatuak aldatzen dira, eta honela idatzita agertuko dira:

“1. Hezkuntza Departamentuak zerbitzu-eginkizunak esleitu ahal izanen dizkie organikoki eta funtzionalki departamentu horren mendeko diren irakasle funtzionarioei, galarazi gabe Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006ko Lege Organikoan ezarritako irakasleen kidegoetako langile funtzionarioen arteko estatu mailako lekualdatze-lehiaketa eta haiek bete beharreko lanpostuak betetzeko beste prozedura batzuk arautzen dituen urriaren 29ko 1364/2010 Errege Dekretuan aurreikusitako zerbitzu-eginkizunak, ondoko kasuetan, besteak beste:

a) Langile funtzionarioen osasun arrazoiengatik.

b) Toki-korporazio bateko kide izateagatik ikastetxe batean irakasteko, toki-korporazio horretako kide den udalerrian edo inguruko udalerriren batean lanpostu hutsa dagoelako.

c) Ikastetxeetan edo baliabide zentroetan irakaskuntzako zuzendaritza karguetan aritzeko.

d) Berriki sortutako ikastetxeetan edo berriki ezarritako ikasketetan.

e) Atzerriko hizkuntzak ikasteko programak dituzten ikastetxeetan eta Musikako Goi Mailako Kontserbatorioan, betiere ez dagoenean aski irakasle ikastetxean behin betiko destinoarekin, dagozkien ikasketak eman ahal izateko.

f) Seme edo alaba adingabea zaintzeagatik eta salbuespeneko inguruabarrengatik.

g) Gaiaren araberako organo eskudunak txosten bidez behar bezala justifikaturiko bestelako langile premia bereziei erantzuteko.

2. Artikulu honetan aipatzen diren zerbitzu-eginkizunak ikasturte baterako izanen dira, c) apartatuan aurreikusitakoak izan ezik; azken hauek beren berariazko araudian xedatutakoa beteko dute.”

Lau.–6. artikulua aldatzen da, eta honela idatzita agertuko da:

“6. artikulua. Behin-behineko destinoa duten eta praktiketan dauden irakasle funtzionarioek lekualdatze-lehiaketetan parte-hartzea.

1. Kasuan kasuko deialdietan zehaztuko da lehen behin betiko destinoa eskuratu gabe behin-behineko destinoa duten irakasle funtzionarioak nahitaez hartu behar duela parte gainditu zuen hautapen prozedurako espezialitate eta hizkuntza berarekin Hezkuntza Departamentuak lanpostuak betetzeko deitzen dituen prozeduretan.

2. Praktiketan izendatutako langile funtzionarioek, praktikak hurrengo ikasturtera luzatu badituzte, izendatu eta deitzen diren lehen lekualdatze-lehiaketan hartu beharko dute parte eta, hala behar denean, lehiaketa horretan esleitutako destinoan egin beharko dituzte praktikak. Destino hori behin betiko bihurtuko da karrerako funtzionario izendatzen dituztenean”.

Bost.–7. artikulua aldatzen da, eta honela idatzita agertuko da:

“1. Urriaren 29ko 1364/2010 Errege Dekretuaren 16.1 a) artikuluan aurreikusitako ondorioetarako (dekretu horren bidez arautu ziren Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan ezarritako irakasleen kidegoetako langile funtzionarioen arteko estatu mailako lekualdatze-lehiaketa eta haiek bete beharreko lanpostuak betetzeko beste prozedura batzuk), lanpostuak kentzeko ondoko kasuak hartuko dira aintzat:

a) Borondatezkoa, interesdunak hala eskatuta, Hezkuntzako Administrazioak zehazturiko planifikazioarekin bat eta baldin eta lanpostuak kentzea espresuki ebazpen formal baten bidez egiten bada.

b) Nahitaezkoa, hezkuntza plangintzaren ondorioz edo hezkuntza sisteman aldaketak egitearen ondorioz hainbat ikastetxe bakar batean fusionatzen direnean, ikastetxeak banatzen direnean edo ikastetxe bat ezabatzen denean eta behin betiko destinoa duten karrerako funtzionarioei eragiten dienean.

2. Foru dekretu honen 1. eta 2. eranskin gisa onesten dira Nafarroako Foru Komunitateko zonifikazioa, foru dekretu honen 3.5 artikuluan eta urriaren 29ko 1364/2010 Errege Dekretuaren 16. eta 17. artikuluetan aurreikusitako egoeretan (errege dekretu horrek arautzen ditu Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan ezarritako irakasleen kidegoetako langile funtzionarioen arteko estatu mailako lekualdatze-lehiaketa eta haiek bete beharreko lanpostuak betetzeko beste prozedura batzuk) dauden irakasleek lehentasunezko eskubidea erabil dezaten.

Hezkuntza Departamentuak onetsitako lekualdatze-lehiaketek eguneratuko dituzte foru dekretu honetako 1. eta 2. eranskinak, ikastetxeak sortu, aldatu edo kentzeagatik”.

Sei.–10. artikulua aldatzen da, eta honela idatzita geldituko da:

“1. Ikasturte bakoitzaren hasierarako zehaztuko diren lanpostuak betetzeko, beren ikastetxetik desplazatuak izan diren unibertsitatez kanpoko irakasle funtzionarioak, behin betiko destinoa dutenak, eta zerbitzu-eginkizunak eskaini zaizkienak, titular diren espezialitateei dagozkien lanpostuen destinoa hautatuko dute.

Bestalde, behin-behineko destinoa duten langile funtzionarioek, hots, beren lehen behin betiko destinoa lortu ez dutenek, eta praktiketako funtzionarioek beren oposizioko espezialitatean eta hizkuntzan aukeratuko dute destinoa, dela gainditutako kidegoari, espezialitateari eta hizkuntzari dagozkien lanpostuetan edo, besterik bada, kidego bereko edo beste irakasle kidego batzuetako antzeko espezialitateetan, betiere errespetatuz funtzionarioek behar den espezialitatean eta hizkuntzan duten lehentasuna.

2. Aurreko apartatuan ezarritakoa galarazi gabe, ingeles, frantses eta aleman espezialitateetako langile funtzionarioei beren espezialitateko hizkuntzari dagokion hizkuntza eskakizunarekin zehaztuko diren beste espezialitate batzuetako lanpostuak esleitu ahal izanen zaizkie atzerriko hizkuntzen ikastetxeetan, baldin eta dagokion espezialitateko titularrak badira edo espezialitatea eskuratu badute eta dagokion hizkuntzaren egiaztagiria baldin badute.

3. Ikasturte bakoitzerako zehazten diren atzerriko hizkuntzako (frantsesa, ingelesa, alemana) eskakizuna duten irakaskuntzako espezialitateei dagozkien lanpostuak aldi baterako eta behin-behinekotasunez betetzeko, 9. artikuluan espezialitate eta hizkuntza bakoitzerako aurreikusitako egiaztagirien ordez, onartu eginen dira, une bakoitzean, Irakasleek frogatu ditzaketen berariazko eskakizunak zehaztu eta haiek egiaztatzeko prozedura ezartzen duen Hezkuntzako kontseilariaren martxoaren 11ko 32/2013 Foru Aginduaren I. eranskinean jasotako atzerriko hizkuntzaren titulazioak edo egiaztagiriak I, F eta ALE eskakizunetarako”.

Zazpi.–11. artikuluaren izena eta bigarren apartatua aldatzen dira, eta honela idatzita geldituko da:

“11. artikulua. Atzerriko hizkuntzaren eskakizuna duten lanpostuak aukeratzeko hurrenkera.

2. Aurreko multzoetako bakoitzaren barnean, lehentasuna izanen dute 9. artikuluko egiaztagiria dutenek hizkuntza-maila baxuagoa dutenen aldean”.

XEDAPEN GEHIGARRIAK

Lehen xedapen gehigarria.–Hezkuntza Departamentuaren eskumena diren prozeduren tramitazio elektronikoa.

1. Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuari ahalmena ematen zaio irakasleei eta irakasle ez direnei zuzendutako jarduketetan tramitazio elektroniko osoa eskatzeko hautapen prozedura hauetan: sartu eta bertara igotzekoak, espezialitate berriak eskuratzekoak, lanpostuak betetzekoak, hizkuntza-eskakizunak egiaztatzekoak, aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendak eratzekoak, lanpostuak edo destinoak hautatzekoak, edo antzeko ezaugarriak dituzten jarduketak.

2. Halaber, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuari ahalmena ematen zaio interesdunei eskatzeko beren irakasleen eta irakasle ez direnen administrazio- eta lan-kontratuen sinadura elektronikoa.

3. Hezkuntzako kontseilariari baimena ematen zaio tramitazio elektronikoa eskatuko den prozedurak eguneratzeko.

Bigarren xedapen gehigarria.–Hezkuntzako kontseilariaren martxoaren 11ko 32/2013 Foru Aginduko I, F eta/edo ALE eskakizunak ofizioz egiaztatzea (foru agindu horren bidez ezarri zen irakasleek frogatu ditzaketen berariazko profilak zehaztu eta haiek egiaztatzeko prozedura).

Foru dekretu honek indarra hartzen duen egunean apirilaren 30eko 37/2014 Foru Dekretuaren lehen xedapen iragankorrean aipatzen den egiaztagiri iragankorra duten langileen kasuan, ofizioz egiaztatuko zaie Hezkuntzako kontseilariaren martxoaren 11ko 32/2013 Foru Aginduan aurreikusitako I, F eta/edo ALE eskakizuna, egiaztagiri iragankorraren hizkuntzaren arabera.

XEDAPEN INDARGABETZAILE BAKARRA

Apirilaren 30eko 37/2014 Foru Dekretuaren lehen xedapen iragankorra indarrik gabe gelditu da. Foru dekretu horren bidez arautu zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren unibertsitatez kanpoko irakasle kidegoei dagozkien lanpostuak betetzea.

AZKEN XEDAPENAK

Azken xedapenetako lehena.–Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetan hezkuntza-eta lanbide-orientabidea arautzen duen urriaren 29ko 66/2010 Foru Dekretuaren 11.1 artikulua aldatu da, eta honela idatzita geldituko da:

“1. Hezkuntza orientazioa antolatzeko, Bigarren Hezkuntzako institutuen eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako institutuen jarduketa eremua Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetan hezkuntza- eta lanbide-orientazioa arautzen duen arautegian ezarritakoa izanen da.

Azken xedapenetako bigarrena.–Uztailaren 6ko 225/1998 Foru Dekretua aldatu da. Foru dekretu horren bidez erregulatu ziren Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Batxilergoa, Lanbide Heziketa eta Lanbide Hastapenerako Programak irakasten dituzten ikastetxe publikoetako irakasleen lanaldia eta ordutegia.

1. Uztailaren 6ko 225/1998 Foru Dekretuaren 19. artikuluko 1. apartatuaren lehen paragrafoa aldatu da, eta honela idatzita geldituko da:

“1. Ekainean, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasmailetako ikasleen taldeak eratuta daudenean, aipatutako ikastetxeetako zuzendariak talde horietan irakaskuntza emanen duten irakasleak izendatuko ditu klaustroko bilkuran, honako hau kontuan hartuz:

–Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen zikloan sartu diren maisu-maistren kidegoko irakasleek emanen dituzte ziklo horretan sartzeko espezialitatearen arloari dagozkion irakaskuntzak, bai eta gaituta daudeneko espezialitatearen arloari dagozkionak ere.

–Plastika eta Ikus-hezkuntzako eta Teknologiako arloetako irakaskuntzak dagokien irakasleei esleituko zaizkie, indarreko araudiarekin bat.

–Arlo berean behar adina eskola-ordurik ez badago, eta ikasleen hezkuntza beharrei erantzun ahal izateko, jakintza esparru berean curriculumeko bi arlo edo irakasgai (salbuespenez, 3 izaten ahalko dira) dituzten lanpostuak ezarriko dira.

–Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen zikloko erlijio katolikoaren arloko irakaskuntzak emanen dituzten irakasleak, ahal dela, hala eskatzen duten irakasleen kidegoko kideak izanen dira, baldin eta dagokion elizako agintaritzaren oniritzia badute.”

2. Uztailaren 6ko 225/1998 Foru Dekretuaren 28. artikuluko 1. apartatuko lehen paragrafoa aldatzen da, eta honela idatzita geldituko da:

“Ekainean, hurrengo ikasturtea hasi baino lehen eta behin ezaguturik zein diren ordurako baimendutako taldeak, ikastetxeko zuzendariak, klaustroko bilkuran, departamentu didaktikoei adieraziko die esleituta dituzten irakasgaiei, arloei, gaiei edo heziketa zikloetako moduluei dagokien ordu kopurua eta, oro har, curriculum ofizialen arabera departamentu bakoitzari dagozkion irakastorduak, taldeen eta ordutegien banaketa egin ahal izateko. Taldeen banaketa hori adierazitako dataren ondoren egiten ahalko da, zuzendaritzaren irizpidearen arabera.”

Azken xedapenetako hirugarrena.–Erregelamendu bidezko garapena.

Hezkuntzako kontseilariari baimena ematen zaio foru dekretu hau garatzeko behar diren xedapen guztiak eman ditzan.

Azken xedapenetako laugarrena.–Indarrean jartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2021eko ekainaren 2an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Hezkuntzako kontseilaria, Carlos Gimeno Gurpegui.

I. ERANSKINA

ESKUALDEA

HERRIA

HERRIAREN KODEA

IKASTETXEA

IKASTETXEAREN KODEA

310013

ARANTZA

310220001

ARANTZAKO HLHIP eta DBH

31000555

310013

BERA

312500008

RICARDO BAROJA HLHIP

31006053

310013

BERA

312500008

TOKI ONA BHI

31006077

310013

ETXALAR

310820001

LANDAGAIN HLHIP

31001900

310013

IGANTZI

312590006

IGANTZIKO HLHIP

31006223

310013

LESAKA

311530008

IRAIN HLHIP

31003261

310025

ALMANDOZ

310500003

ALMANDOZKO HLHIP

31001006

310025

AMAIUR

310500030

AMAIURKO HLHIP

31001213

310025

ARIZKUN

310500102

ARIZKUNGO HLHIP

31001021

310025

ARRAIOZ

310500201

ARRAIOZKO HLHIP

31001043

310025

AZPILKUETA

310500303

AZPILKUETAKO HLHIP

31001055

310025

ELIZONDO

310500404

ELIZONDO HLHIP

31001109

310025

ERRATZU

310500501

ERRATZUKO HLHIP

31001158

310025

GARTZAIN

310500604

GARTZAINGO HLHIP

31001161

310025

IRURITA

310500027

IRURITAKO HLHIP

31001183

310025

LEKAROZ

310500702

LEKAROZKO HLHIP

31001195

310025

LEKAROZ

310500702

LEKAROZ BHI

31008271

310025

ORONOZ

310500802

ORONOZKO HLHIP

31001250

310025

ZIGA

310500901

ZIGAKO HLHIP

31001080

310025

ZUGARRAMURDI

312640005

URDAZUBI-ZUGARRAMURDI HLHIB eta DBH

31006454

310037

BEINTZA-LABAIEN

311370001

BEINTZA-LABAIENGO HLHIP

31002965

310037

DONEZTEBE

312210001

SAN MIGUEL HLHIP

31005425

310037

DONEZTEBE

312210001

MENDAUR DBHI

31008323

310037

ITUREN

311290002

PULUNPA HLHIP

31002813

310037

LEGASA

310540102

LEGASAKO HLHIP

31007355

310037

NARBARTE

310540201

AROTZENEA HLHIP

31001316

310037

SALDIAS

312130001

SALDIASKO HLHIP

31007379

310037

SUNBILLA

312260001

SUNBILLAKO HLHIP

31005504

310049

ARESO

310310001

NAZABAL HLHIP

31000713

310049

GOIZUETA

311170006

ANDRÉS NARBARTE (XALTO) HLHIP eta DBH

31002588

310049

LEITZA

311490005

ERLETA HLHIP

31003210

310049

LEITZA

311490005

AMAZABAL BHI

31003209

310050

BETELU

310550001

ARAXES HLHIP eta DBH

31001328

310050

IRURTZUN

319040001

ATAKONDOA HLHIP eta DBH

31000622

310050

LEKUNBERRI

319080001

IBARBERRI HLHIP eta DBH

31003121

310062

ARBIZU

310270001

ARBIZUKO HERRI ESKOLA HLHIP

31000671

310062

ETXARRI ARANATZ

310840001

SAN DONATO HLHIP

31001924

310062

LAKUNTZA

311380001

LAKUNTZAKO HERRI ESKOLA HLHIP

31002989

310062

UHARTE ARAKIL

311230002

SAN MIGUEL HLHIP

31002734

310074

ALTSASU

310100001

ZELANDI HLHIP

31000166

310074

ALTSASU

310100001

ALTSASUKO BHI

31008268

310074

ITURMENDI

311300001

ARRANO BELTZA HLHIP

31002837

310074

OLAZTI

311890001

DOMINGO BADOS HLHIP

31003842

310074

URDIAIN

312400001

URDIAINGO HERRI ESKOLA HLHIP

31005899

310086

JAUNTSARATS

310490007

OIHANZABAL HLHIP

31007690

310086

LARRAINTZAR

312360012

LARRAINTZARKO IKASTETXEA HLHIP

31005838

310098

ABARTZUZA

310020001

ZUMADIA HLHIP

31000026

310098

ALLO

310120001

LA CRUZ HLHIP

31000270

310098

ANTZIN

310140001

LOKIZ HLHIP

31000348

310098

ARROITZ

310360001

ARROIZKO HLHIP

31000750

310098

DEIKAZTELU

310800001

VIRGEN DE NIEVAS HLHIP

31001870

310098

LIZARRA

310970001

REMONTIVAL HLHIP

31002187

310098

LIZARRA

310970001

LIZARRALDEA BHI

31008281

310098

MURIETA

311770001

MURIETAKO HLHIP

31007938

310098

OTEITZA

312000001

SAN SALVADOR HLHIP

31004111

310098

VILLATUERTA

312570002

SAN VEREMUNDO HLHIP

31006168

310098

ZUDAIRI

310130008

LAS AMÉSCOAS HLHIP eta DBH

31006764

310104

LOS ARCOS

310290001

SANTA MARÍA HLHIP eta DBH

31000683

310104

VIANA

312510002

RICARDO CAMPANO HLHIP

31006089

310104

VIANA

312510002

DEL CAMINO DBHI

31008463

310116

IRUÑA

312010002

ANDRES MUÑOZ GARDE HBIP

31006983

310116

IRUÑA

312010002

AMAIUR IKASTOLA HLHIP

31007562

310116

IRUÑA

312010002

AZPILAGAÑA HLHIP

31007461

310116

IRUÑA

312010002

BERNART ETXEPARE HLHIP

31013549

310116

IRUÑA

312010002

BUZTINTXURI HLHIP

31013495

310116

IRUÑA

312010002

CARDENAL ILUNDÁIN HLHIP

31004354

310116

IRUÑA

312010002

DOÑA MAYOR DE NAVARRA HLHIP

31013355

310116

IRUÑA

312010002

EL LAGO DE MENDILLORRI HLHIP

31008918

310116

IRUÑA

312010002

ELORRI HLHIP

31008906

310116

IRUÑA

312010002

ERMITAGAÑA HLHIP

31005073

310116

IRUÑA

312010002

GARCIA GALDEANO HLHIP

31006466

310116

IRUÑA

312010002

HEGOALDE IKASTOLA HLHIP

31007586

310116

IRUÑA

312010002

ITURRAMA HLHIP

31004305

310116

IRUÑA

312010002

JOSE MARÍA HUARTE HLHIP

31004241

310116

IRUÑA

312010002

MENDIGOITI HLHIP

31008921

310116

IRUÑA

312010002

MENDILLORRI HLHIP

31008177

310116

IRUÑA

312010002

NICASIO DE LANDA HLHIP

31004287

310116

IRUÑA

312010002

PADERBORN VÍCTOR PRADERA HLHIP

31004718

310116

IRUÑA

312010002

PATXI LARRAINZAR HLHIP

31009081

310116

IRUÑA

312010002

ROCHAPEA HLHIP

31004652

310116

IRUÑA

312010002

SAN FRANCISCO HLHIP

31004172

310116

IRUÑA

312010002

SAN JORGE I HLHIP

31004329

310116

IRUÑA

312010002

SAN JUAN DE LA CADENA HLHIP

31007240

310116

IRUÑA

312010002

SANDUZELAI HLHIP

31007458

310116

IRUÑA

312010002

VÁZQUEZ DE MELLA-BAYONNE HLHIP

31004706

310116

IRUÑA

312010002

BASOKO BHI

31007823

310116

IRUÑA

312010002

BIURDANA BHI

31008256

310116

IRUÑA

312010002

EUNATE BHI

31006090

310116

IRUÑA

312010002

ITURRAMA BHI

31007446

310116

IRUÑA

312010002

JULIO CARO BAROJA BHI

31008529

310116

IRUÑA

312010002

MENDILLORRI BHI

31013343

310116

IRUÑA

312010002

NAVARRO VILLOSLADA BHI

31004536

310116

IRUÑA

312010002

PADRE MORET-IRUBIDE BHI

31004500

310116

IRUÑA

312010002

PLAZA DE LA CRUZ BHI

31008301

310116

IRUÑA

312010002

IÑAKI OCHOA DE OLZA DBHI

31014131

310116

IRUÑA

312010002

IPARRALDE DBHI

31014906

310116

SARRIGUREN

310860016

HERMANAS URIZ PI HLHIP

31014773

310116

SARRIGUREN

310860016

JOAKIN LIZARRAGA HLHIP

31014785

310116

SARRIGUREN

310860016

SARRIGUREN BHI

31014921

310128

ANTSOAIN

310160002

EZKABA HLHIP

31000385

310128

BERRIOZAR

319030001

MENDIALDEA I HLHIP

31013860

310128

BERRIOZAR

319030001

MENDIALDEA II HLHIP

31013872

310128

BERRIOZAR

319030001

BERRIOZARKO DBHI

31008347

310128

BURLATA

310600001

ERMITABERRI HLHIP

31008451

310128

BURLATA

310600001

HILARION ESLAVA HLHIP

31001407

310128

BURLATA

310600001

ASKATASUNA BHI

31008244

310128

BURLATA

310600001

IBAIALDE BHI

31008530

310128

UHARTE

311220001

VIRGEN BLANCA HLHIP

31002709

310128

MUTILOA

310230010

IRULEGI HLHIP

31014980

310128

MUTILOA

310230010

SAN PEDRO HLHIP

31000579

310128

ATARRABIA

312580001

ATARGI HLHIP

31013161

310128

ATARRABIA

312580001

LORENZO GOICOA HLHIP

31006171

310128

ATARRABIA

312580001

PEDRO DE ATARRABIA DBHI

31013616

310130

BARAÑAIN

319010001

ALAITZ HLHIP

31007151

310130

BARAÑAIN

319010001

EULZA HLHIP

31007513

310130

BARAÑAIN

319010001

LOS SAUCES-SAHATS HLHIP

31001705

310130

BARAÑAIN

319010001

ALAITZ BHI

31008220

310130

BARAÑAIN

319010001

BARAÑAINGO BHI

31007525

310130

BERIAIN

319050001

BERIAINGO HLHIP

31002539

310130

ELO

311720001

SANTA BÁRBARA HLHIP

31007926

310130

NOAIN

310880005

SAN MIGUEL HLHIP

31002011

310130

NOAIN

310880005

ELORTZIBAR DBHI

31008426

310130

ORKOIEN

319060001

AUZALAR HLHIP

31013926

310130

ORKOIEN

319060001

SAN MIGUEL HLHIP

31013938

310130

ZIZUR NAGUSIA

319070001

CAMINO DE SANTIAGO HLHIP

31006867

310130

ZIZUR NAGUSIA

319070001

CATALINA DE FOIX HLHIP

31013367

310130

ZIZUR NAGUSIA

319070001

ERRENIEGA HLHIP

31008931

310130

ZIZUR NAGUSIA

319070001

ZIZUR BHI

31008232

310141

AÑORBE

310180001

AÑORBEKO HLHIP

31000488

310141

MENDIGORRIA

311670001

JULIAN MARIA ESPINAL OLCOZ HLHIP

31003544

310141

OBANOS

311830001

OBANOSKO HLHIP

31003775

310141

GARES

312060001

GARESKO HLHIP

31005164

310153

AURITZ

310580001

AURIZKO HLHIP

31001377

310153

AURIZBERRI

310920004

AUZPERRI HLHIP

31002096

310153

ERROIBAR

310920002

SAN ESTEBAN HLHIP

31002084

310153

GARRALDA

311150001

NUESTRA SEÑORA DE ORREAGA HLHIP

31006776

310153

GARRALDA

311150001

GARRALDAKO DBHI

31008487

310153

LUZAIDE

312480005

LUZAIDEKO HLHIP

31006016

310153

ZUBIRI

310980027

GLORIA LARRAINZAR EUGI HLHIP

31002281

310165

AGOITZ

310190001

SAN MIGUEL HLHIP

31006727

310165

AGOITZ

310190001

AGOIZKO DBHI

31008475

310165

URROTZ-HIRIA

312430001

URROTZ-HIRIKO HLHIP

31005954

310177

ERRONKARI

312100003

JULIAN GAYARRE HLHIP

31005243

310189

OTSAGABIA

311850004

OTSAGABIKO HLHIP

31003799

310189

OTSAGABIA

311850004

OTSAGABIKO DBHI

31008505

310190

OIBAR

310090001

GABRIEL VALENTÍN CASAMAYOR HLHIP

31000129

310190

KASEDA

310690001

FRANCISCO JAVIER SÁENZ DE OIZA HLHIP

31001584

310190

IRUNBERRI

311590001

SAN JUAN HLHIP

31003404

310190

ZARE

312120001

SAN NICOLÁS HLHIP

31005267

310190

ZANGOZA

312160003

LUIS GIL HLHIP

31005346

310190

ZANGOZA

312160003

SIERRA DE LEYRE BHI

31008293

310190

ESA

312610004

SAN ESTEBAN HLHIP

31007501

310207

ARTAXOA

310380001

URRACA REINA HLHIP

31000786

310207

BARASOAIN

310450001

MARTÍN AZPILICUETA HLHIP

31000877

310207

BEIRE

310510001

BEIREKO HLHIP

31001274

310207

BERBINTZANA

310530001

RÍO ARGA HLHIP

31001298

310207

LARRAGA

311420001

SAN MIGUEL DE LARRAGA HLHIP

31003027

310207

MIRANDA ARGA

311710001

SAN BENITO HLHIP

31003593

310207

ERRIBERRI

311910001

PRINCIPE DE VIANA HLHIP eta DBH

31003854

310207

PITILLAS

312050001

PITILLASKO HLHIP

31005140

310207

TAFALLA

312270001

MARQUES DE LA REAL DEFENSA HLHIP

31005541

310207

TAFALLA

312270001

SANCHO III EL MAYOR BHI

31008311

310207

UXUE

312350001

UXUEKO HLHIP

31007801

310219

LODOSA

311570003

ÁNGEL MARTÍNEZ BAIGORRI HLHIP

31003350

310219

LODOSA

311570003

PABLO SARASATE BHI

31006791

310219

MENDABIA

311650002

SAN FRANCISCO JAVIER LHIP

31003490

310219

MENDABIA

311650002

JOAQUIN ROMERA DBHI

31008360

310219

SARTAGUDA

312230001

NUESTRA SEÑORA DEL ROSARIO HLHIP

31005474

310219

SESMA

312240001

VIRGEN DE NIEVAS HLHIP

31005486

310220

ANDOSILLA

310150001

VIRGEN DE LA CERCA HLHIP

31000361

310220

AZAGRA

310420001

FRANCISCO ARBELOA HLHIP

31000841

310220

AZAGRA

310420001

REYNO DE NAVARRA DBHI

31008384

310220

CÁRCAR

310660001

VIRGEN DE GRACIA HLHIP

31001535

310220

LERIN

311520001

DOÑA BLANCA DE NAVARRA HLHIP

31003234

310220

SAN ADRIÁN

312150001

ALFONSO X EL SABIO HLHIP

31005309

310220

SAN ADRIÁN

312150001

EGA BHI

31008219

310232

FALTZES

311040001

DOÑA ÁLVARA ÁLVAREZ HLHIP eta DBH

31002370

310232

FUNES

311070001

ELÍAS TERES HLHIP

31002424

310232

MARTZILLA

311630001

SAN BARTOLOME HLHIP

31003453

310232

MARTZILLA

311630001

MARQUÉS DE VILLENA BHI

31003441

310232

AZKOIEN

312020003

JUAN BAUTISTA IRURZUN HLHIP

31005097

310232

AZKOIEN

312020003

RIBERA DEL ARGA BHI

31005115

310232

ALESBES

312540001

EL CASTELLAR HLHIP

31006144

310244

CAPARROSO

310650001

VIRGEN DEL SOTO HLHIP

31001511

310244

ZARRAKAZTELU

310670001

VIRGEN DE LA OLIVA HLHIP

31001547

310244

ZARRAKAZTELU

310670001

VALLE DEL ARAGÓN DBHI

31008372

310244

FIGAROL

310670002

NUESTRA SEÑORA DE UJUÉ HLHIP

31001560

310244

MÉLIDA

311640001

SANTA ANA HLHIP

31003477

310244

MURILLO EL FRUTO

311790001

RAIMUNDO LANAS HLHIP

31003714

310244

ARRADA

311780002

XIMÉNEZ DE RADA HLHIP

31003702

310244

SANTAKARA

312200001

NUESTRA SRA. DE LA ASUNCIÓN HLHIP

31005413

310256

CINTRUÉNIGO

310720001

OTERO DE NAVASCUÉS HLHIP

31001638

310256

CINTRUÉNIGO

310720001

LA PAZ DBHI

31008335

310256

CORELLA

310770001

CIUDAD DE CORELLA HLHIP

31001791

310256

CORELLA

310770001

ALHAMA BHI

31006910

310256

FITERO

311050001

JUAN DE PALAFOX HLHIP

31002394

310268

ARGUEDAS

310320001

SANCHO RAMÍREZ HLHIP

31000725

310268

CADREITA

310640001

TERESA BERTRÁN DE LIS HLHIP

31001501

310268

CASTEJÓN

310700001

DOS DE MAYO HLHIP

31001614

310268

CASTEJÓN

310700001

CASTEJÓN DBHI

31014827

310268

MILAGRO

311690003

NUESTRA SEÑORA DEL PATROCINIO HLHIP

31003581

310268

VALTIERRA

312490001

FELIX ZAPATERO HLHIP

31006031

310270

TUTERA

312320001

TORRE MONREAL HBIP

31005759

310270

TUTERA

312320001

ELVIRA ESPAÑA HLHIP

31005681

310270

TUTERA

312320001

GRISERAS HLHIP

31005747

310270

TUTERA

312320001

HUERTAS MAYORES HLHIP

31013513

310270

TUTERA

312320001

MONTE SAN JULIÁN HLHIP

31006855

310270

TUTERA

312320001

BENJAMIN DE TUDELA BHI

31005735

310270

TUTERA

312320001

VALLE DEL EBRO BHI

31013185

310281

ABLITAS

310060001

SAN BABIL HLHIP

31000099

310281

CASCANTE

310680001

SANTA VICENTA MARIA HLHIP

31001572

310281

MONTEAGUDO

311730001

HONORIO GALILEA HLHIP

31003623

310281

MURCHANTE

311760001

MARDONES Y MAGAÑA HLHIP

31003659

310293

BUÑUEL

310570001

SANTA ANA HLHIP

31001353

310293

CABANILLAS

310620001

SAN JUAN DE JERUSALÉN HLHIP

31001493

310293

CORTES

310780001

CERRO DE LA CRUZ HLHIP

31001845

310293

CORTES

310780001

BARDENAS REALES DBHI

31008396

310293

FONTELLAS

311060002

VIRGEN DEL ROSARIO HLHIP

31002412

310293

FUSTIÑANA

311080001

SANTOS JUSTO Y PASTOR HLHIP

31002436

310293

RIBAFORADA

312080001

SAN BARTOLOME HLHIP

31005206

310293

RIBAFORADA

312080001

EL CIERZO DBHI

31014943

II. ERANSKINA

ESKUALDEA

HERRIA

HERRIAREN KODEA

IKASTETXEA

IKASTETXEAREN KODEA

315901

ARANTZA

310220001

ARANTZAKO HLHIP eta DBH

31000555

315901

BERA

312500008

TOKI ONA BHI

31006077

315901

DONEZTEBE

312210001

MENDAUR DBHI

31008323

315901

ELIZONDO

310500404

ELIZONDO LANBIDE ESKOLA IBP

31014669

315901

LEKAROZ

310500702

LEKAROZ BHI

31008271

315901

ZUGARRAMURDI

312640005

URDAZUBI-ZUGARRAMURDI HLHIB eta DBH

31006454

315902

ALTSASU

310100001

SAKANA LH IBP

31009066

315902

ALTSASU

310100001

ALTSASUKO BHI

31008268

315902

BETELU

310550001

ARAXES HLHIP eta DBH

31001328

315902

GOIZUETA

311170006

ANDRÉS NARBARTE (XALTO) HLHIP eta DBH

31002588

315902

IRURTZUN

319040001

ATAKONDOA HLHIP eta DBH

31000622

315902

LARRAINTZAR

312360012

LARRAINTZARKO IKASTETXEA DBHI

31008499

315902

LEITZA

311490005

AMAZABAL BHI

31003209

315902

LEKUNBERRI

319080001

IBARBERRI HLHIP eta DBH

31003121

315903

AZAGRA

310420001

REYNO DE NAVARRA DBHI

31008384

315903

LIZARRA

310970001

LIZARRAKO IBP

31009042

315903

LIZARRA

310970001

LIZARRALDEA BHI

31008281

315903

LODOSA

311570003

PABLO SARASATE BHI

31006791

315903

LOS ARCOS

310290001

SANTA MARÍA HLHIP eta DBH

31000683

315903

MENDABIA

311650002

JOAQUIN ROMERA DBHI

31008360

315903

SAN ADRIÁN

312150001

EGA BHI

31008219

315903

VIANA

312510002

DEL CAMINO DBHI

31008463

315903

ZUDAIRI

310130008

LAS AMÉSCOAS HLHIP eta DBH

31006764

315904

BARAÑAIN

319010001

ALAITZ BHI

31008220

315904

BARAÑAIN

319010001

BARAÑAINGO BHI

31007525

315904

IMARKOAIN

310880004

ENERGIA BERRIZTAGARRIEN GOI MAILAKO IB

31013203

315904

NOAIN

310880005

ELORTZIBAR DBHI

31008426

315904

IRUÑA 1

312010011

HEZITZAILE ESKOLA IB

31007872

315904

IRUÑA 1

312010011

ESTNA - NAFARROAKO LANBIDE ESKOLA TEKNIKO SANITARIOA IB

31007011

315904

IRUÑA 1

312010011

SAN JUAN-DONIBANE IB

31009054

315904

IRUÑA 1

312010011

DONAPEA IIP

31005051

315904

IRUÑA 1

312010011

ANDRES MUÑOZ GARDE HBIP

31006983

315904

IRUÑA 1

312010011

PABLO SARASATE MUSIKA KONTSERBATORIO PROFESIONALA MKP

31007070

315904

IRUÑA 1

312010011

NHBBZ

31000030

315904

IRUÑA 1

312010011

NAFARROAKO GOI MAILAKO MUSIKA KONTSERBATORIOA

31013148

315904

IRUÑA 1

312010011

NAFARROAKO DANTZA ESKOLA

31007963

315904

IRUÑA 1

312010011

IRUÑEKO HEO

31007884

315904

IRUÑA 1

312010011

IRUÑEKO UHEO

31008611

315904

IRUÑA 1

312010011

ARTE ETA GOI MAILAKO DISEINU ESKOLA

31005085

315904

IRUÑA 1

312010011

BASOKO BHI

31007823

315904

IRUÑA 1

312010011

BIURDANA BHI

31008256

315904

IRUÑA 1

312010011

ITURRAMA BHI

31007446

315904

IRUÑA 1

312010011

JULIO CARO BAROJA BHI

31008529

315904

IRUÑA 1

312010011

NAVARRO VILLOSLADA BHI

31004536

315904

IRUÑA 1

312010011

PLAZA DE LA CRUZ BHI

31008301

315904

IRUÑA 1

312010011

FÉLIX URABAYEN NHBHI

31008839

315904

IRUÑA 1

312010011

IPARRALDE DBHI

31014906

315904

ZIZUR NAGUSIA

319070001

ZIZUR BHI

31008232

315905

AGOITZ

310190001

AGOIZKO DBHI

31008475

315905

BERRIOZAR

319030001

BERRIOZARKO DBHI

31008347

315905

BURLATA

310600001

BURLADA LH IB

31013859

315905

BURLATA

310600001

ASKATASUNA BHI

31008244

315905

BURLATA

310600001

IBAIALDE BHI

31008530

315905

UHARTE

311220001

UHARTEKO BHI

31007008

315905

IRUÑA 2

312010012

NEKAZARITZA ETA BASOGINTZAKO IB

31006922

315905

IRUÑA 2

312010012

MARÍA ANA SANZ ADMINISTRAZIOKO, MERKATARITZAKO ETA INFORMATIKAKO IB

31007380

315905

IRUÑA 2

312010012

VIRGEN DEL CAMINO IBP

31004573

315905

IRUÑA 2

312010012

EUNATE BHI

31006090

315905

IRUÑA 2

312010012

MENDILLORRI BHI

31013343

315905

IRUÑA 2

312010012

PADRE MORET-IRUBIDE BHI

31004500

315905

IRUÑA 2

312010012

IÑAKI OCHOA DE OLZA DBHI

31014131

315905

SARRIGUREN

310860016

SARRIGUREN BHI

31014921

315905

ATARRABIA

312580001

PEDRO DE ATARRABIA DBHI

31013616

315906

GARRALDA

311150001

GARRALDAKO DBHI

31008487

315906

OTSAGABIA

311850004

OTSAGABIKO DBHI

31008505

315906

ERRONKARI

312100003

ERRONKARI DBHI

31008517

315907

ZARRAKAZTELU

310670001

VALLE DEL ARAGÓN DBHI

31008372

315907

FALTZES

311040001

DOÑA ÁLVARA ÁLVAREZ HLHIP eta DBH

31002370

315907

IRUNBERRI

311590001

LUMBIER IBP

31014657

315907

MARTZILLA

311630001

MARQUÉS DE VILLENA BHI

31003441

315907

ERRIBERRI

311910001

PRINCIPE DE VIANA HLHIP eta DBH

31003854

315907

AZKOIEN

312020003

RIBERA DEL ARGA BHI

31005115

315907

ZANGOZA

312160003

SIERRA DE LEYRE BHI

31008293

315907

TAFALLA

312270001

TAFALLAKO IBP

31009078

315907

TAFALLA

312270001

SANCHO III EL MAYOR BHI

31008311

315908

CASTEJÓN

310700001

CASTEJÓN DBHI

31014827

315908

CINTRUÉNIGO

310720001

LA PAZ DBHI

31008335

315908

CORELLA

310770001

ARTE ETA GOI MAILAKO DISEINU ESKOLA

31001821

315908

CORELLA

310770001

ALHAMA BHI

31006910

315908

CORTES

310780001

BARDENAS REALES DBHI

31008396

315908

RIBAFORADA

312080001

EL CIERZO DBHI

31014943

315908

TUTERA

312320001

ETI IBP

31013173

315908

TUTERA

312320001

TORRE MONREAL HBIP

31005759

315908

TUTERA

312320001

TUTERAKO HEO

31007781

315908

TUTERA

312320001

BENJAMIN DE TUDELA BHI

31005735

315908

TUTERA

312320001

VALLE DEL EBRO BHI

31013185

F2109051

Iragarkiaren kodea: F2109051