132. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

36E/2021 EBAZPENA, apirilaren 8koa, Nafarroako Berdintasunerako Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, 2021-2022an Nafarroako Berdintasunerako Institutuak Nafarroako Foru Komunitatean emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bultzatu eta sustatzeko proiektuak garatzen dituzten emakume elkarteei eta irabazi asmorik gabeko bestelako elkarte edo entitateei dirulaguntzak emateko deialdia onesten duena. DDBN identifikazioa: 556558.

Nafarroako Berdintasunerako Institutua (NABI) erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituen urriaren 30eko 260/2019 Foru Dekretuak ezartzen du erakunde horrek duela emakumeen eta gizonen arteko berdintasun politikak koordinatzeko eta kudeatzeko eskumena Nafarroako Foru Komunitatearen eremuan. Eskumen horiek garatzeko, NABIren eginkizunak izanen dira, besteak beste, emakumeen elkartegintza eta parte hartze soziala bultzatu eta sostengatzea, planak eta estrategiak proposatzea emakumeen ahalduntzea bultzatzeko, eta elkarteetan emakumeen presentzia eta parte hartzea sustatzea.

Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren bitartez, emakumeen herritartasun osoaren garapena lagundu eta bultzatzeko legezko agindua betetzeko, baliabide ekonomikoak bideratzen ditu gizarte ekintzako proiektuak garatzen dituzten emakumeen elkarteentzat eta irabazi asmorik gabeko bestelako elkarte edo entitateentzat, 2021eko urtarrilaren 1etik 2022ko otsailaren 28ra bitarte genero ikuspegia duten proiektuak gara ditzaten Nafarroako Foru Komunitatean, eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bultzatu eta sustatzera zuzen ditzaten.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 51. artikuluak eta Nafarroako Berdintasunerako Institutua erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituen urriaren 30eko 260/2019 Foru Dekretuaren 12.h) artikuluak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Deialdi bat onestea Nafarroako Berdintasunerako Institutuak 2021-2022an dirulaguntzak emateko Nafarroako Foru Komunitatean emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bultzatu eta sustatzeko proiektuak garatzen dituzten emakume elkarteei eta irabazi asmorik gabeko bestelako elkarte edo entitateei.

2. Dirulaguntzak emateko oinarri arautzaileak onestea. Ebazpen honen eranskinean jaso dira.

3. Deialdi honen konpromisoei aurre egiteko, jarraian adierazten diren aurrekontuko kredituak baimentzen dira, baldin eta aurrekontuko krediturik bada:

AURREKONTUKO PARTIDA

EKITALDIA

ZENBATEKOA

080001 08200 4819 232203 Emakumeen elkarteentzako eta irabazi asmorik gabeko beste entitate batzuentzako dirulaguntzak

2021

210.000

080001 08200 4819 232203 Emakumeen elkarteentzako eta irabazi asmorik gabeko beste entitate batzuentzako dirulaguntzak

2022

100.000

4. Ebazpen honen eta bere oinarri arautzaileen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita.

5. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta Nafarroako Gobernuaren Dirulaguntzen Datu-baseari jakinaraztea.

Iruñean, 2021eko apirilaren 8an.–Nafarroako Berdintasunerako Institutuko zuzendari kudeatzailea, Eva Isturiz Garcia.

I. ERANSKINA

Oinarri arautzaileak

1. oinarria.–Xedea eta helburua.

Deialdi honen xedea da Nafarroako Berdintasunerako Institutuak emakumeen elkarteei eta irabazi asmorik gabeko beste entitate batzuei dirulaguntzak emateko araubidea ezartzea, 2021eko urtarrilaren 1etik 2022ko otsailaren 28ra arteko aldian Nafarroako Foru Komunitatean emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko proiektuak egin ditzaten, oinarriotan ezarritakoarekin bat eta kredituek ezartzen dituzten mugen barruan.

Dirulaguntza hauen helburua da emakumeen parte hartze soziala bultzatzea, asoziazionismoaren bidez ahalduntze banakakoa eta kolektiboa bultzatzea, eta genero berdintasuna sustatzea gizartean eta herritarren artean.

2. oinarria.–Onuradunak.

Deialdi honetan parte hartzen ahalko dute emakumeen elkarteek eta irabazi asmorik gabeko bestelako elkarte eta entitateek, beti ere haien estatutuetan helburu gisa berariaz agertzen badira emakumeen eta gizonen arteko egiazko berdintasuna bultzatzea eta bizitza sozial, ekonomiko, kultural edo politikoaren edozein eremutan emakumeen sustapena eta defentsa bilatzea. Onuradunek Nafarroako Foru Komunitatean emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko proiektuak egin behar dituzte, eta oinarri hauetako baldintzak bete.

Deialdian parte hartzen ahalko dute Nafarroako Foru Komunitateko emakumeen elkarteen zentsuan inskribatzeko baldintzak betetzen dituzten emakumeen elkarteek, Nafarroako Foru Komunitateko Emakume Elkarteen Zentsua arautzen duen uztailaren 27ko 52/2016 Foru Dekretuan xedatutakoarekin bat.

3. oinarria.–Betekizunak.

Dirulaguntzen onuradun izateko, elkarteek eta irabazi asmorik gabeko bestelako entitateek hurrengo baldintzak bete beharko dituzte eskaera aurkezteko unean, eta haiek betetzen jarraitu beharko dute diruz lagundutako jarduera gauzatzen den bitartean eta hura justifikatu arte.

3.1. Legez eratutako pertsona juridikoa izatea, bakoitzaren izaera juridikoaren arabera, eta dagokion erregistroan inskribatua egotea, nahiz eta inskripzio hori publikotasun ondorioetarako soilik eskatu.

3.2. Deialdi honetan diruz lagundutako jarduerak garatzea Nafarroako Foru Komunitatean.

3.3. Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bultzatzea xede izatea estatutuetan, bai eta bizitza sozial, ekonomiko, kultural edo politikoaren edozein eremutan emakumeen sustapena eta defentsa bilatzea ere.

3.4. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan dirulaguntzen onuradun izateko ezarritako debeku egoeraren batean ez egotea.

4. oinarria.–Diruz laguntzeko proiektuak eta ekintzak gauzatzeko epea.

4.1. Diru-laguntzaren xedeko proiektuak gauzatzeko epea 2021eko urtarrilaren 1etik 2022ko otsailaren 28ra arte izanen da.

4.2. Proiektu mota hauek lagunduko dira diruz:

–A mota: emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzeko ekintzak dituzten proiektuak.

–B mota: Nafarroako Foru Komunitateko emakume elkarteen arteko lurraldeko topaketa proiektuak, elkarte sareak sustatzeko, Nafarroako elkarte sarea lurraldeetatik indartzeko sare lana. Topaketa horiek emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzeko jarduerak garatu beharko dituzte, eta Nafarroan egin beharko dira.

4.3. Helburu hauek betetzeko jarduera bat edo batzuk izanen dituzte proiektuek:

a) Emakumeen asoziazionismoa eta parte hartze soziala bultzatzea, laguntzea eta dinamizatzea, emakume eta nesken ahalduntze banakakoa eta kolektiboa sustatuz.

b) Nafarroako Foru Komunitatean, erabakiak hartzeko prozesu eta guneetan eta entitate sozial eta politikoen kudeaketan eta zuzendaritzan emakumeen presentzia finkatzea eta haien parte hartzea sustatzea, genero ikuspegiarekin.

c) Belaunaldien arteko hitzarmenak erraztea emakumeen artean, bai eta haien sare lana ere.

d) Hausnarketa piztea eta zainketak eta erantzunkidetasuna balioestea, erantzunkidetasunaren arloko beharrak konpontzea eta zalantzan jartzea sexuen araberako lan banaketa.

e) Genero rolei jarraitzen ez dieten eta generoan oinarritutako estereotipoak desagerrarazteko eredu diren emakumeak ikusgai jartzea.

f) Beste aldagai batzuekin –besteak beste, adinarekin, dibertsitate funtzionalarekin, orientazio sexualarekin edo genero identitatearekin– izandako intersekzionalitatetik sortzen diren hainbat desberdinkeria lantzea.

g) Ikerketa, hedapen eta/edo sentsibilizazio lana egitea emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloan, emakumeen eskubideak sustatu eta defendatzeko arloan eta emakumeen erreferenteak eta genealogiak sortzeko arloan.

h) Honako hauei buruzko prestakuntza ematea: emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna, emakume eta nesken ahalduntzea eta antzeko beste batzuk. Herritar guztiek parte hartzen ahalko dute prestakuntzan, baina bazkideek lehentasuna izan dezakete.

i) Emakumeen eta nesken aurkako indarkeria prebenitzea eta desagerraraztea.

j) Emakumeen eskubideekin eta eskaerekin lotutako garrantzi bereziko datak aldarrikatzea.

k) Emakumeek pairatzen duten “eten digitala” murriztea, teknologien erabilera sustatuz, helburu izanik zuzen erabiltzea agiriak editatzeko oinarrizko tresnak, kalkulu orriak eta posta elektronikoa, bai eta administrazio publikoekiko komunikazio telematikoa ere.

4.4. Mota bereko proiektu bat baino gehiagorako eskaera aurkezten duten entitate edo elkarteak ez dira onartuko; hala ere, organo kudeatzaileak eskatuta proiektu horietako bakar bat aukeratzen badute, onartuko dira.

Irabazi asmorik gabeko elkarte eta entitateek jarduera proiektu bat (A motakoa) eta elkarteen arteko topaketa proiektu bat (B motakoa) aurkezten ahalko dituzte.

4.5. Dirulaguntza jaso dezaketen gastuak.

Diruz laguntzen den jardueraren izaerarekin bat datozen gastuek soilik jaso dezakete dirulaguntza, baldin eta oinarri hauetan ezarritako epean gauzatzen badira. Zehazki, gastu kontzeptu hauek diruz lagunduko dira, betiere merkatuko balioa badute:

4.5.1. Zuzeneko gastuak:

a) Aholkularitza teknikoa (enpresak kontratatzea, profesionalen ordainsariak, txostengileak, joan-etorriak, dietak eta ostatu hartzea), frogatzen badute genero berdintasunaren arloko 120 orduko prestakuntza dutela.

Proiektua gauzatzeko enpresa bat kontratatuz gero, enpresa horrek ziurtatu beharko du badituela genero berdintasunaren arloan gutxienez 120 orduko prestakuntza (erakunde publikoek edo unibertsitate publiko nahiz pribatuek emana) duten langileak, eta horiexek direla proiektua gauzatzeko erantzule zuzenak. Enpresak 17. eranskina (Prestakuntza egiaztatzeko adierazpena) betez egiaztatuko da prestakuntza. Diruz lagundutako jardueraren % 100 arte azpikontrata daiteke.

Gastu diruz lagungarriaren zenbatekoa 12.000 eurotik gorakoa bada, frogatu beharko da hornitzailea eraginkortasun eta ekonomia irizpideei jarraituz hautatu dela, salbu eta, gastu diruz lagungarrien ezaugarrien berezitasuna dela-eta, merkatuan hornidura edo zerbitzu hori emateko behar adina enpresarik ez badago, edo gastua egin bada dirulaguntza eskatu baino lehen. Kontu horiek onuradunaren txosten baten bidez frogatuko dira.

b) Diruz lagundutako jardueren publizitate edo zabalkunde gastuak.

c) Materialak argitaratzeko gastuak. Dena den, soilik programaren xedea lortzeko ezinbestekoa den material inprimatuak jasoko du dirulaguntza, beti ere NABIk baimendu ondoren.

Egutegiak argitaratzeko eta inprimatzeko dirulaguntza eskatzen bada, soilik 2022koek jasoko dute dirulaguntza.

d) Jarduera egiteko erabiltzen diren lokalen edo ekipamenduen alokairu gastua edo material suntsikorrarena.

e) Diruz lagundutako jarduerak egiten diren bitartean beren kabuz balia ezin daitezkeen pertsonei arreta ematearen ondoriozko gastuak (haurtzaindegia, ludoteka, adinekoak zaintzea, eta abar).

f) Elkarteen arteko topaketetarako B motako proiektuen bidaia gastuak edo A motako proiektuenak, baldin eta gastu horiek beharrezkoak badira proposatutako jarduera egiteko. Garraioan egindako gastua soilik onartuko da, eta onuradunari fakturatzen zaion gastua hartuko da kontuan, 700 euroko muga gainditu gabe.

g) Gastu finantzarioak, aholkularitza juridiko edo finantzarioaren gastuak eta antzekoak, baldin eta diruz lagundutako jarduerarekin zuzeneko lotura badute eta ezinbestekoak badira hura ongi prestatu edo egiteko.

4.5.2. Proiektuari lotutako zeharkako gastuak:

Emandako dirulaguntzaren edo, hori baino txikiagoa bada, justifikatutako gastu guztiaren % 10 erabil daiteke objektiboki, gehienez, zeharkako gastu hauetarako: kudeaketa administratiboa, entitatearen lokalaren alokairua, argia, ura eta telefonoa; baldin eta behar bezala justifikatuta badaude eta jarduera gauzatzen den epean egin badira. Zeharkako gastutzat hartuko dira, orobat, proiektuak gauzatzeaz arduratzen den elkarte edo entitatearen langileen gastuak, baldin eta justifikatzen bada langile horiek diruz lagundutako proiektuan parte hartu dutela eta badutela genero berdintasunaren arloan gutxienez 120 orduko prestakuntza (erakunde publikoek edo unibertsitate publiko nahiz pribatuek emana).

4.6. Diruz lagungarriak ez diren proiektuak, jarduerak eta gastuak:

4.6.1. Proiektu eta jarduera hauek deialdiaren esparrutik kanpo geldituko dira:

a) Diseinu, abiarazte eta ebaluazioan genero ikuspegia ez duten proiektuak.

b) Ikasleekin hezkuntza ziklo guztietan egindako jarduerak, 0-3 tartea barne, edozein dela ere haien titulartasuna, baldin eta jarduera horiek ikasgelan egiten badira edo eskola orduetan, bat etorriz Hezkidetza Planarekin, zeina Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentua ari baita gauzatzen.

c) Aisialdiko jarduerak edo ludiko-jostetakoak.

d) Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren programa eta jarduera berekiak.

e) Diruz lagundutako entitatearen edo elkartearen langileen nominak, 4.5.2 apartatuan ezarritakoa salbu.

4.6.2. Gastu hauek ez dira diruz lagungarriak izanen deialdi honetan:

a) Banku kontuetako interes zordunak.

b) Interesak, errekarguak eta zehapen administratiboak eta penalak.

c) Prozedura judizialen gastuak.

d) Aperitibo, bazkari, askari eta antzekoen gastuak.

e) Aurreikusitako jarduerak betetzeaz bestelako helburua duten bidaiak.

f) Diruz lagundutako jardueraren publizitate edo sustapenarekin lotutako gastuak, Nafarroako Gobernuaren logotipoa eta NABIrena ez badira agertzen.

g) Jardueretan parte hartu dutenentzako haborokinak edo opariak, edonolakoak.

h) Inprimagailuak, gailu mugikorrak, telefonoak, USBak eta beste gailu digital batzuk erosteak dakartzan gastuak.

5. oinarria.–Dirulaguntzaren zenbatekoa.

5.1. Emakumeen elkarteentzako eta irabazi asmorik gabeko beste elkarte eta entitateentzako dirulaguntzaren zenbatekoak muga hauek izanen ditu:

–Emakumeen elkarteen kasuan: 10.000 euroko dirulaguntza eman daiteke gehienez, proiektuaren kostua handiagoa bada ere.

–Irabazi asmorik gabeko bestelako elkarte eta entitateak: 5.000 euroko dirulaguntza eman daiteke gehienez, proiektuaren kostua handiagoa bada ere.

5.2. Eskatuko den zenbatekoak ezin izanen ditu gainditu aurreko atalean ezarritako mugak ere.

5.3. Dirulaguntzaren zenbatekoa irizpide hauen arabera kalkulatuko da, beti ere proiektuak gutxienez 50 puntuko balorazioa lortu badu deialdian ezarritako irizpideen arabera:

• 3.500 euro edo gutxiago eskatzen dituzten proiektuei eskatu eta onartutako kopuruaren % 100 emanen zaie.

•3.500 euro baino gehiago eskatzen dituzten proiektuei, portzentaje hauen arabera emanen zaie dirulaguntza:

  • 91-100 puntu lortzen dituzten proiektuetarako, eskatu eta onartutako kopuruaren % 100.
  • 81-90 puntu lortzen dituzten proiektuetarako, eskatu eta onartutako kopuruaren % 90.
  • 71-80 puntu lortzen dituzten proiektuetarako, eskatu eta onartutako kopuruaren % 80.
  • 61-70 puntu lortzen dituzten proiektuetarako, eskatu eta onartutako kopuruaren % 70.
  • 50-60 puntu lortzen dituzten proiektuetarako, eskatu eta onartutako kopuruaren % 60.

5,3. Honela banatuko da aurrekontu kontsignatze osoa:

• 248.000 euro emakumeen elkarteek aurkeztutako proiektuetarako.

• 62.000 euro irabazi asmorik gabeko bestelako elkarte eta entitateek aurkeztutako proiektuetarako.

Onuradun mota bakoitzari (emakumeen elkarteei/irabazi asmorik gabeko bestelako elkarte eta entitateei) erreserbatutako kreditua agortzen ez bada, soberakina beste batentzako kopuruari gehituko zaio.

6. oinarria.–Dokumentazioa.

6.1. Dirulaguntza eskatzen duten elkarteek edo entitateek honako dokumentazio hau aurkeztu beharko dute (deialdi honetan eranskin moduan gehitutako ereduak erabili beharko dira):

–3.eranskina. Eskabidea: helbide elektroniko bat adierazi beharko da, Administrazioarekiko harremanetarako bide gisa.

–4. eranskina. Jardueren proiektua: proiektuaren memoriak labur deskribatuko du proiektuaren testuingurua, eta honako hauek adieraziko ditu: helburuak eta programatutako jarduerak; egiteko egutegia; giza baliabideak eta bitarteko materialak; jardueren araberako aurrekontua; eta proiekturako eskatutako zenbatekoa, 2021eko urtarrilaren 1etik urriaren 31ra eta 2021eko azaroaren 1etik 2022ko otsailaren 28ra arte egindako jarduerak banakatuta. Proiektuaren azalpenean, balorazioaren xede diren atalak zehaztu eta deskribatuko dira, oinarri hauen 2. eranskinean adierazitako irizpideekin bat, bakoitzari dagokion puntuazioa eman ahal izateko.

–5. eranskina. Osaerari buruzko adierazpena: elkartearen edo entitatearen ordezkariak sinatutako adierazpena, ordezkaritza organoa (zuzendaritza batzordea) osatzen dutenen identitatearen eta sexuaren berri ematen duena.

–6. eranskina. Elkartutako pertsonei buruzko adierazpena (emakume elkarteentzat baino ez): elkarteen kasuan, elkartearen ordezkariak sinatutako adierazpena, elkartutako emakumezko kideen kopurua, elkartutako gizonezko kideen kopurua eta 30 urtetik beherako emakumezko kideen kopurua zehazten dituena.

–7. eranskina. Onuradunaren erantzukizunpeko adierazpena: elkartearen edo entitatearen ordezkariak egindako erantzukizunpeko adierazpena, honako hauek baieztatzen eta/edo aitortzen dituena:

  • Elkarteak edo entitateak ez dauka ezarrita dirulaguntzen onuradun izateko Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan adierazitako debekuetako bat bera ere.
  • Entitate eskatzaileak ez du dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galarazten duen zehapen penal edo administratiborik, ez eta horretarako inhabilitazioa ekartzen duen legezko debekurik ere.
  • Entitate eskatzailea beste edozein administrazio publikoren edo entitate pribaturen laguntzak edo dirulaguntzak jasotzen ari den eta/edo eskatu dituen ala ez, xede eta helburu berarekin eman badira, edo ebazteke badaude.
  • Nafarroako Berdintasunerako Institutuari baimena ematen dio egiaztatzeko elkarteak edo irabazi asmorik gabeko entitateak egunean dauzkala zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak.
  • Adierazten du eskatzaileak helburu eta xede bererako eskatu edo jaso duen administrazio publiko edo entitate pribatu baten laguntza.

–8. eranskina. Funtsen aurrerapena (egokituz gero): horrelakoetan, funtsak aurreratzeko eskaera, barruan jasotzen duena diruz lagundutako jarduera gauzatzea aldi batez finantzatzeko behar adina baliabide ez dituela frogatzeko txosten eredua; eta bertan ezarritakoaren aurreko egoera egiaztatzeko dokumentazioa.

–9. eranskina. Gardentasun betebeharrari buruzko adierazpena: 10. oinarrian ezarritakoaren arabera.

–10. eranskina. Sareetan parte hartzeari buruzko adierazpena: egokituz gero, berdintasunerako udal kontseiluetan, emakume elkarteak koordinatzeko plataformetan edo Eginkizunak bateratzeko Tokiko Itunen programan parte hartzea egiaztatzeko dokumentazioa.

–11. eranskina. Sare sozialetan presentzia izateari buruzko adierazpena: sare sozialetan egonez gero, sare sozialen estekak jasotzen dituen dokumentua.

–12. eranskina. Antolatzaileen zerrenda (B motako eskaerak baino ez, Topaketak): topaketa antolatzearekin zerikusia duten elkarteen adierazpena.

–13. eranskina. Elkartea edo entitatea emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bizitzako esparru guztietan benetakoa izatea lortzearekin konprometituta dagoela jasotzen duten estatutuak; eta inskripzioa erregistro egokian.

–14. eranskina. Eranskin honek bi zati ditu. Lehen zatia eskatzaile guztiek bete behar dute eskaera egiten den unean. Horren edukiak deialdi honetarako aplikatzekoak diren banku datu espezifikoei buruzko informazioa izanen du. Bigarren zatia, “Transferentzia bidez ordaintzeko eskabidea”, Nafarroako Gobernuan dagoen banku kontua aldatuz gero baino ez da osatuko, edo Nafarroako Gobernuaren ordainketa bat jasotzen den lehen aldia bada.

6.2. Agiri horiek ez dira eskatuko baldin eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko organoek ziurtatu behar badute baldintzak betetzen direla, edo agiriak Administrazioaren eskuetan badaude, honako hauekin bat: Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13.8 artikulua eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28. artikulua. Azken kasu horretan, adierazi beharko da zer unetan eta zer administrazio organoren aurrean aurkeztu ziren aipatu agiriak.

7. oinarria.–Eskaerak aurkezteko tokia eta epea.

7.1. Eskabideak elektronikoki izapidetuko dira deialdiaren fitxaren bidez, zeina Nafarroako Gobernuaren Atarian baitago (www.navarra.es), tramiteetarako atalean. Fitxa horretan Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Erregistro Orokor Elektronikoan sartzeko esteka bat izanen da, eta ziurtagiri digitala eduki beharko da.

Eskabidea hilabeteko epean aurkeztuko da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

7.2. Aurkeztutako dokumentazioa aski ez bada edo akatsak baditu, elkarteari edo entitateari eskatuko zaio 5 egun balioduneko epean dokumentazioa osatu edo akatsak zuzentzeko; halaber, ohartaraziko zaio, hala egin ezean, eskaerari uko egiten diola ulertuko dela, eta espedientea artxibatzeko ebazpena emanen dela. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/205 Legean ezarri bezala jakinaraziko da zuzentzeko errekerimendua.

Proiektua deskribatzeko dokumentazioa ezin da zuzendu. Edonola ere, NABIk azalpenak eskatzen ahal ditu, aurkeztutako proiektua aldatzeko aukerarik gabe. Erantzuteko epea gehienez bost egun baliodunekoa izanen da.

8. oinarria.–Balorazioa eta dirulaguntza emateko prozedura.

8.1. Nafarroako Berdintasunerako Institutuko Gai Juridikoen eta Kudeaketaren Atalari dagokio dirulaguntza emateko prozeduraren instrukzioa.

Dirulaguntzak emateko prozedura norgehiagokako araubideari jarraikiz tramitatuko da. Aurrekontuko partida agortzen bada dirulaguntzaren xede izateko gutxieneko puntuaziora iristen diren eskaera guztiei erantzun gabe, hainbanatu eginen da zenbateko orokorra, 5. oinarrian adierazitako kopuruen arabera.

Modalitate batean dirulaguntzarik esleitzen ez bada edo aurreikusitako aurrekontua agortzen ez bada, soberakina beste modalitatearen aurrekontuari gehituko zaio.

8.2. Eskaera bakoitzean, proiektuaren balorazio teknikoa eginda ezarriko da “NABI proiektu onartua”-ren zenbatekoa, behin, hala egokituz gero, baztertu ondoren diruz laguntzekoak ez diren jarduerak eta gastuak, bertan bildutako jarduerak gauzatzeko denbora epea gorabehera. Kontzesioaren zenbatekoa “NABI proiektu onartua”-ren zenbatekoari “kontzesioaren ehunekoa” aplikatuta lortuko da.

Gutxienez 50 puntu lortzen ez dituzten proiektuak ezetsi eginen dira.

–“NABI proiektu onartua”: NABIri eskatutako aurrekontuaren zenbatekoa (4. eranskina;“NABI proiektua” izenarekin); gutxituta, hala egokituz gero, deialdi honetan diruz laguntzeko modukoak ez diren proiektuko jardueren zenbatekotik.

–“Kontzesioaren ehunekoa”: deialdiko 5. oinarrian eta 2. eranskinean ezarritako irizpideen arabera aurkeztutako proiektuaren balorazio teknikoaren emaitza.

2021-2022rako urte anitzeko deialdi honetan, kontzesioaren zenbatekoa honela banakatuko da:

–2021eko kontzesioa: aurkeztutako proiektuko jardueren artean, 2021eko urtarrilaren 1etik 2021eko urriaren 31ra arte egindakoei dagokie.

–2022ko kontzesioa: aurkeztutako proiektuko jardueren artean, 2021eko azaroaren 1etik 2022ko otsailaren 28ra arte egindakoei dagokie.

Bi urteetako kontzesio zenbatekoak lortzeko, aurrez ezarritako “kontzesioaren ehunekoa” aplikatuko da “NABI proiektu onartua”-ren zenbatekoaren eta 2021ean eta 2022an dagokionaren gainean.

Instrukzio organoak Nafarroako Berdintasunerako Institutuko edo beste departamentu batzuetako teknikarien laguntza izaten ahalko du, eta bidezkotzat jotzen dituen jarduketak egiten ahalko ditu ebazpen proposamena egiteko erabiltzen diren datuak zehaztu, ezagutu eta egiaztatzeko.

8.4. Gai Juridikoen eta Kudeaketaren Atalak ebazpen proposamena igorriko dio Nafarroako Berdintasunerako Institutuko zuzendari kudeatzaileari. Proposamenari txosten bat gehituko zaio, non adieraziko baita entitate eta elkarte onuradunek dirulaguntzak jasotzeko betekizun guztiak betetzen dituztela.

9. oinarria.–Baliabide elektronikoen bidezko komunikazioak.

Laguntza hauek emateko prozeduraren barruan egiten diren jarduketa guztien komunikazioak telematikoki eginen dira, onuradunek beren eskaeran adierazitako helbide elektroniko gaituaren bidez.

http://notificaciones.060.es helbidean eskuratzen ahal da gaitutako helbide elektronikoa. Horretarako, ziurtagiri digitala eduki behar da. Halaber, Nafarroako Gobernuak gaitutako jakinarazpen prozeduretarako harpidetza egin beharko da. Gaitutako helbide elektronikoa eskuratzen den helbide berean egiten da harpidetza.

10. oinarria.–Ebazpena.

10.1. Dirulaguntzei buruzko ebazpena Nafarroako Berdintasunerako Institutuko zuzendari kudeatzaileak emanen du, eskaerak aurkezteko epea bukatu eta 3 hilabeteko epean, gehienez ere. Ebazpena interesdunei jakinaraziko zaie, eta Nafarroako Gobernuaren atarian argitaratuko da, dirulaguntzaren fitxan. Hiru hilabeteko epe hori bukatuta berariazko ebazpena eman eta jakinarazi gabe, eskaera ezetsi dela ulertuko da, behar den errekurtsoa aurkeztu ahal izateko.

10.2. Dirulaguntzak ematen dituen ebazpenean, 2021 eta 2022rako, honako hauek adieraziko dira: eskatzaileen zerrenda, diruz laguntzen diren proiektuak, “NABI proiektua”-ren zenbatekoa, “NABI proiektu onartua”-ren zenbatekoa, proiektu bakoitzerako emandako dirulaguntzaren zenbatekoa eta, kasua bada, zein eskaerari esan zaion ezetz (arrazoia zehaztuta). Era berean, honako hauek jasoko dira proiektu bakoitzerako: emandako zenbateko osoa, urteka banakatuta; eta “NABI proiektu onartua”-ren zenbatekoarekin bat etorriko den justifikatu beharreko kopurua.

Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 15. artikuluan eta Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 26. artikuluan xedatutakoarekin bat, Nafarroako Berdintasunerako Institutuak ematen dituen dirulaguntzak jendaurrean jarriko ditu Nafarroako Gobernuaren Atarian, honako hauek zehaztuta: deialdia, laguntza zein programari eta aurrekontu kredituri egotzi zaion, onuraduna, emandako diru kopurua eta dirulaguntzaren helburua.

Datu horiek, orobat, Estatuko Administrazioko Kontu-hartzailetza Nagusiak argitaratuko ditu bere webgunean, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 20.8 artikuluan xedatutakoarekin bat.

10.3. Entitate eta pertsona juridiko onuradunek gardentasun betebeharra izanen dute (Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 12.4 artikuluan ezarrita dago), baldin eta 20.000 eurotik gorako laguntzak edo dirulaguntzak jasotzen badituzte urtebetean Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura, edo jasotako laguntzak edo dirulaguntzak haien urteko diru-sarrera guztien % 20 edo gehiago badira, eta gutxienez 5.000 eurora iristen badira.

Dirulaguntzak hartzen dituzten entitate guztiek kontzesio ebazpenaren berri izan eta hilabeteko epean jakinarazi beharko dute aipatu foru legearen 12.4 artikuluan zerrendatutako informazioa, entitatearen ordezkariak sinatuta, laguntzen fitxan dagoen “9. eranskina. Gardentasuna”-ren arabera.

Betebehar hori bete ezean, ez da emandako dirulaguntza ordainduko, ez eta aurrerakinak ere, eta kobratutako zenbatekoak itzuli egin beharko dira, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35.1 c) artikuluan xedatutakoaren arabera.

11. oinarria.–Proiektuak gauzatzean gertatzen diren gorabeherak.

Proiektuak deialdi honetan ezarritako epeetan gauzatu beharko dira, eta eskaeran nahiz dirulaguntza emateko ebazpenean ezarritako moduan.

12. oinarria.–Dirulaguntzen ordainketa eta justifikazioa.

12.1. Deialdi honetan emandako zenbatekoak denbora epe hauetan ordainduko dira:

a) Justifikazioa 12.2.a) puntuaren arabera aurkeztu eta hilabeteko epean, konturako ordainketa bat eginen da, gehienez ere 2021. urteari dagokion emandako dirulaguntzaren kopurukoa izanen dena.

b) Justifikazioa 12.2.b) puntuaren arabera aurkeztu eta gehienez ere 3 hilabeteko epean, azken ordainketa bat eginen da, gehienez ere 2022. urteari dagokion emandako dirulaguntzaren kopurukoa izanen dena.

Hala ere, gizarte ekintzako programak direnez, eta dirulaguntzaren aurrerakina eskatzen duten erakundeentzat, ebazpenean emandako kopuruaren % 100 aurrez ordaintzea erabakiko da, 2021. urteari dagokion kontzesioaren mugarekin, Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 33.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, diruz lagundutako jarduera aldi baterako finantzatzeko baliabide nahikorik ez dutela justifikatzen bada.

Funtsez hornitzeko beharra justifikatzeko, eskatzaileak, dirulaguntza eskaerarekin batera, diruz lagundutako jarduera gauzatzea aldi batez finantzatzeko behar adina baliabide ez dituela egiaztatzen duen txostena aurkeztu beharko du (deialdi honetako 8. eranskina).

Edozein ordainketa egin baino lehen, gardentasun-betebeharrak bete beharko dira.

12.2. Justifikazioa: aurreko 12.1 puntuan ezarritako ordainketarako, eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 33.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, erakunde onuradunek honako dokumentazio hau aurkeztu beharko dute telematikoki eta/edo laguntzen fitxaren bidez, bertan dauden ereduetara egokituta.

a) 2021eko urriaren 31ko muga egunarekin: Onuradunak egunera arte egindako gastua gauzatzearen erantzukizunpeko adierazpena, Nafarroako Berdintasunerako Institutuari aurkeztutako proiektuaz den bezainbatean, 19. eranskinaren arabera. Soil-soilik eta adierazpen horretarako, egindako gastutzat hartzen da onuradunak egin duena proiektua gauzatzeko, nahiz eta oraindik ordaindu ez.

b) 2022ko otsailaren 28ko muga egunarekin: proiektuaren guztizko justifikazioa, dokumentazio teknikoa eta ekonomia aurkeztuta, 2021eko urtarrilaren 1etik 2022ko otsailaren 28ra arte egindako gastua jasoko duena. Horretarako, aplikatzekoa izanen da hurrengo 12.3-12.6 ataletan ezarritakoa.

12.3. “NABI proiektu onartua”-ren justifikazio osorako, honako dokumentazio hau aurkeztuko da, beranduenez ere 2022ko otsailaren 28an:

–15. eranskina. Justifikazio memoria: laguntzen fitxan horretarako diseinatuta dagoen ereduaren araberako memoria.

Memoriarekin batera, egindako ekintzen frogagiriak aurkeztuko dira, bai eta ekintza horien ondoriozko produktuen edo zabalkunde eta publizitaterako prestatutako produktuen frogagiriak ere.

–16. eranskina. Gastuen eredua (Excel orria): gastuen frogagirien eta egindako ordainketen zerrenda.

Justifikazio kontu baten bidez justifikatuko dira izandako gastuak eta ordainketak. Kontuak dirulaguntzaren xede diren jardueren eta haien kostuaren aitorpena bildu beharko du gutxienez ere, jarduerak egiteko gastu guztiak zehazturik. Fakturen eta benetan egindako ordainketaren agirien bidez frogatuko dira. Frogatzeko balio bera duten beste agiri batzuk eta faktura elektronikoak onartuko dira, baldin eta betetzen badituzte zerga arloan onartuak izateko behar diren baldintzak.

–17. eranskina. Enpresa kontratatuaren prestakuntza egiaztatzeko adierazpena, hala egokituz gero: proiektua gauzatzeko enpresa bat kontratatu bada, horren adierazpena, frogatzeko genero berdintasunaren arloan prestakuntza eta eskarmentua duten pertsonak dituela eta horiexek izan direla proiektua gauzatzeko zuzeneko arduradunak.

–18. eranskina. Enpresaren hautaketaren egiaztapena, hala egokituz gero: aholkularitza, laguntza edo bestelako zerbitzuak ematen dituzten enpresen zerbitzuengatik diruz laguntzen ahal den gastua 12.000 eurotik gorakoa bada, entitateak frogatu beharko du enpresa efizientzia eta ekonomia irizpideei jarraikiz hautatu dela, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 28.3 artikuluan ezarritakoarekin bat.

–Froga dokumentala: dokumentu bidezko froga bat, erakusten duena bete dela diruz lagundutako ekintzetan Nafarroako Gobernuaren eta Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren parte hartzea azaltzeko betebeharra; izan ere, proiektuari lotutako publizitate, hedapen eta agiri guztietan Nafarroako Gobernuaren logotipo ofiziala eta testu hau agertu behar dira, edozein dela ere erabilitako bitartekoa: “Nafarroako Berdintasunerako Institutuak diruz laguntzen du”, Nafarroako Gobernuaren sinbolo ofiziala eta haren erabilera arautzen duen urtarrilaren 27ko 4/2016 Foru Dekretuan jasotako ezaugarri teknikoekin bat.

Dirulaguntza eman aurretik proiektuari buruz egin diren agiriei eta publizitate eta hedapen lanei dagokienez, ez da nahitaezkoa izanen logotipoa jartzea jadanik argitaratuta dagoen materialean. Hala ere, zabalkunde telematikoan, web-orrian eta aldaketa egiteko aukera ematen duen edozein baliabidetan, dirulaguntza emateko jakinarazpena egin denean iragarki horiek aldatu beharko dira, eta Nafarroako Gobernuaren logotipoa sartu, aurreko paragrafoan ezarritako baldintzei jarraituz.

Salbuespenez, zenbait jarduketaren ondorioz egiten diren objektuetan, beren izaera dela-eta, zaila denean logoa eta aipatu testua jartzea, ez da nahitaezkoa izanen. Hala ere, jarduketei buruzko agiri, publizitate eta zabaltzeko bitarteko guztietan ezarri beharko dira, bai eta objektu hauetan ere: liburuxkak, afixak, posta elektronikoak, banatzen diren prestakuntza materialak eta abar. Halaber, logoa eta aipatu testua beti jarriko dira telematikoki zabaltzeko bitartekoetan, webguneetan eta jartzeko aukera ematen duten bitarteko guztietan.

12.4. Instrukzio organoak uste badu zuzentzeko moduko akatsak daudela onuradunak aurkeztutako justifikazioan, eskaera egin duen elkarteari edo entitateari errekerimendua eginen dio akatsok zuzentzeko bost egun balioduneko epean.

12.5. Egindako gastutzat joko da, oro har, justifikazio aldia bukatu baino lehen benetan ordaindu dena. Aurrekoa gorabehera, ez da eskatuko 2022ko otsailaren 28a baino lehen ordaindu ezin diren finantza eta zerga gastuak benetan ordaintzeko, arrazoia bada izan likidatzeko borondatezko aldia oraindik irekita ez egotea.

12.6. Diruz lagundutako proiektuaren behin betiko kostu osoa txikiagoa bada dirulaguntza kalkulatzeko kontuan hartutakoa baino, edo gastuaren frogagiri eta ordainketa ziurtagiri bidez justifikatutako eta NABIk onartutako zenbatekoa txikiagoa bada “NABI proiektu onartua”-ren zenbatekoa baino, dirulaguntzaren gutxitze proportzionala eginen da (kontzesioaren ehunekoa NABIk onartutako eta justifikatutako zenbatekoari aplikatuz), beti ere haren gauzapena nabarmen hurbiltzen bazaio betetze osoari, eta egiaztatzen bada batere dudarik gabe jardun dela hartutako konpromisoak bete nahian, eta proiektuaren balorazio bera mantenduko da.

13. oinarria.–Bateragarritasuna.

13.1. Deialdi honetan arautzen diren dirulaguntzen onuradunek zilegi izanen dute beste dirulaguntza, laguntza eta sarrera batzuk jasotzea, Estatuko edo Europar Batasuneko beste edozein administrazio, entitate eta erakunde publikok nahiz pribatuk edo nazioarteko erakundeek emanda helburu edo xede bererako, zenbateko horiek, banan-banan edo batera, inola ere proiektu bakoitzaren kostuaren % 100 gainditu gabe.

13.2. Deialdi honetan arautzen diren dirulaguntzen onuradunek ezin izanen dute eskuratu Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren beste deialdi batzuetako zuzeneko dirulaguntzarik xede eta helburu bererako.

14. oinarria.–Entitate onuradunen betebeharrak.

Deialdi honen babesean dirulaguntza jasotzen duten elkarte eta entitateek honako baldintza hauek bete beharko dituzte, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritako betebeharrez gain:

a) Dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazi eta hilabeteko epean, dirulaguntzen onuradunen gardentasun betebeharrari buruzko adierazpena aurkeztu beharko dute telematikoki edo laguntzen fitxaren bidez, deialdiko 10.3 oinarriaren arabera laguntzen fitxan dagoen 9. eranskinera egokituta.

Informazio betebehar hori urratuz gero, onuradunari ez zaio emandako dirulaguntza ordainduko, eta, zerbait aurreratu bazaio, itzuli egin beharko du.

b) Diruz lagundutako proiektua adierazitako epeetan gauzatzea eta deialdiaren helburua betetzea.

c) Dirulaguntzaren xedeko proiektuari dagokionez izan daitekeen edozein aldaketaren berri ematea Nafarroako Berdintasunerako Institutuari, bai eta baimena idatziz eskatzea ere diruz laguntzen den proiektuaren kudeaketan eta garapenean aldaketak egiteko; izan ere, Nafarroako Berdintasunerako Institutuko zuzendari kudeatzailearen berariazko onespena beharko da proiektuan aldaketak egiteko.

d) Frogatzea betebeharrak eta baldintzak bete direla, diruz lagundutako proiektua egin dela eta dirulaguntza emateko arrazoi izan den helburua bete dela.

e) Eskatu eta emandako dirulaguntzei dagokienez, egiaztatze lana eta kontrol tekniko eta ekonomikoa egiten uztea Nafarroako Berdintasunerako Institutuari, bai eta horretarako eskumena duen beste edozein organori ere; jarduketa horietan eskatzen den informazio eta dokumentazio guztia aurkeztu beharko da.

f) Nafarroako Berdintasunerako Institutuari jakinaraztea diruz lagundutako jarduerak finantzatzeko bestelako laguntzak, dirulaguntzak, diru-sarrerak edo baliabideak lortu direla. Jakin bezain laster emanen da horren berri, eta jasotako funtsak zertan erabili diren justifikatu baino lehen kasu guztietan.

g) Kontabilitate liburuak, erregistro eginbidetuak eta gainerako agiriak behar bezala ikuskatuak izatea, entitate onuradunari aplikatzen zaion araudian eskatzen den bezala, egiaztapen eta kontrol ahalmenak behar bezala betetzen direla bermatzeko.

h) Jasotako funtsen aplikazioari buruzko frogagiriak gordetzea, agiri elektronikoak barne, egiaztapen eta kontrol lanen xede diren bitartean.

i) Nafarroako Gobernuaren parte hartzearen eta Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren dirulaguntzaren berri ematea, dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazi ondoren modu tradizionalean edo digitalean egiten diren idatzizko edo ahozko publizitate eta zabalkundeetan, bai eta diruz lagundutako proiektuari buruzko agiri guztietan ere.

j) Agiri, publizitate, irudi edo material guztiek hizkera inklusiboa erabili behar dute, emakumeenganako bereizkeria islatzen duen irudi oro edo estereotipo sexistak saihestu behar dituzte, eta berdintasunari, presentzia orekatuari, aniztasunari, ardurakidetzari eta rolen eta identitateen pluraltasunari lotutako balioak sustatu behar dituzte.

k) Betetzea xedaturik dagoena irailaren 11ko 59/2013 Foru Dekretuan (haren bidez arautu ziren Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargurako dirulaguntzen onuradunen gardentasunerako betebeharrak) eta maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legean (Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzkoa).

15. oinarria.–Inbertitu gabeko gerakinak.

15.1. Dirulaguntzaren helburuak bete ondoren, inbertitu gabeko gerakinik badago baliabideak efizientziaz erabili direlako (barnean harturik diruz lagundutako jarduerari aplikatu ez zaizkion balizko finantza etekinak), onuradunek baimena eskatzen ahalko diote Nafarroako Berdintasunerako Institutuko zuzendari kudeatzaileari, gerakinak erabiltzeko izaera bereko edo antzeko beste jarduera batzuetan; hain zuzen ere, oinarri arautzaile hauen arabera diruz laguntzeko modukoak izan eta elkarte edo entitate onuraduna gauzatzen ari den jardueretan.

15.2. Inbertitu gabeko gerakinak erabiltzea baimentzeko eskaeran, abiatutako edo, hala bada, bukatutako proiektuaren helburuen zabalpena eta dagokion aurrekontua zehaztuko dira.

15.3. Gai Juridikoen eta Kudeaketaren Atalak proposamena egin ondoren, Nafarroako Berdintasunerako Institutuko zuzendari kudeatzaileak ebazpena emanen du, gerakina aplikatuko zaion dirulaguntza emateko ebazpena aldatzeko, edo deskribatutako gerakinak itzultzea erabakiko du.

16. oinarria.–Dirulaguntzak itzultzea.

16.1. Onuradunak ez baditu betetzen deialdi honen oinarrietan eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritako betebeharrak, dirulaguntza galduko du, eta jasotako dirua itzuli beharko du, bai eta ordainketaren egunetik aurrera sortutako berandutze interesak ere, halakorik bada, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko Foru Legean ezarritakoaren arabera, eta horrek ez ditu deusetan galaraziko aipatutako 11/2005 Foru Legearen II. tituluaren arabera eska daitezkeen erantzukizunak.

16.2. Diruaren itzulketa eskatzeko prozedura Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35.6. artikuluan xedaturikoari jarraituz arautuko da, eta abiarazten denetik 12 hilabeteko epean ebatzi beharko da.

–Ez bada gauzatzen proiektuan aurkezturiko jardueretatik bakar bat ere deialdi honetako 4.2 oinarrian ezarritakoaren arabera, % 100eko ez-betetzea izan dela ondorioztatuko da.

–Ez badira gauzatzen edo betetzen aurkezturiko proiektu orokorreko jarduera bat edo batzuk, osorik itzuli beharko da garatu gabeko jarduera horiei dagokien eta justifikatu gabe dagoen aurrerakina.

17. oinarria.–Arau hausteak eta zehapenak.

Arau hauste eta zehapenei dagokienez, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 42. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoari jarraituko zaio.

18. oinarria.–Errekurtsoak.

Deialdi honen eta bere oinarri arautzaileen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluarekin eta hurrengoekin, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126. artikuluarekin.

19. oinarria.–Arau osagarriak.

Oinarriotan ezartzen ez den guztian, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean eta aplikatzekoa den gainerako araudian xedatutakoari jarraituko zaio.

2. ERANSKINA

Proiektuari lotutako irizpideak (70 puntu gehienez)

IRIZPIDEAK

AZPI-IRIZPIDEA

APLIKAZIOA

Kalitatea

(60 puntu)

Koherentzia

(20 puntu gehienez)

–Helburu orokorra definitzea: 5 puntu.

• Deialdiaren helburuei lotuta: 5 puntu.

• Lotu gabe: 2,5 puntu.

• Ez du helbururik zehazten: 0 puntu.

–Ekintzak deskribatzea helburu espezifikoei eta xedeko hartzaileei lotuta: 5 puntu.

• Deskribapen zehatza: 5 puntu.

• Deskribapen ez-zehatza: 2,5 puntu.

• Deskribapenik ez: 0 puntu.

–Egutegia: 3 puntu.

• Jarduera guztietarako: 3 puntu.

• Jarduera batzuetarako: 1,5 puntu.

• Zehaztu gabe: 0 puntu.

–Jardueraren xede diren hartzaileak: 2 puntu.

• Hartzaileak nor diren adierazten du jarduera guztietan: 2.

• Hartzaileak nor diren adierazten du jarduera batzuetan: 1.

• Zehaztu gabe: 0.

–Ebaluazio adierazle neurgarriak eta sexuaren arabera bereiziak: 3 puntu.

• Bi irizpideak betetzen ditu: 3 puntu.

• Irizpide bat betetzen du: 1,5 puntu.

• Ez du irizpiderik betetzen: 0 puntu.

–Baliabide berekiak erabiltzea: 2 puntu:

• Baditu giza baliabideak: 1 puntu.

• Badu toki fisiko bat (lokal propioa, kultura etxea, liburutegia…): 1 puntu

Genero ikuspuntuaren ezartze maila

(Gehienez ere 15 puntu)

–Hizkera inklusiboa eta ez-sexista erabiltzea –bereziki, gaztelaniaz–, hauen bidez: izen generikoak (“profesorado”, “alumnado”…), bi generoen aipamena (“trabajadoras/ trabajadores”): 5 puntu.

• Osorik: 5 puntu.

• Partzialki: 2,5 puntu.

• Deus ez: 0 puntu.

–Emakumeen ikuspegia eta egoera kontuan hartzea esku hartu nahi den errealitatearen diagnostikoan edo abiapuntuko egoeran: 5 puntu gehienez.

• Zehatz hartzen du kontuan: 5 puntu.

• –Partzialki hartzen du kontuan: 2,5 puntu.

• –Ez du kontuan hartzen: 0 puntu.

–Analisian sexuen arabera bereizitako datuak egotea: 5 puntu gehienez.

• Datu bat baino gehiago dago sexuen arabera bereizita: 5 puntu.

• –Datu bat dago sexuen arabera bereizita: 2,5 puntu.

• –Ez dago sexuen arabera bereizitako daturik: 0 puntu.

Programan aniztasuna eta/edo era askotako diskriminazio egoerak kontuan hartzeko aurreikusitako neurriak

(5 puntu bitarte)

–Programazioan irisgarritasuna jasotzea (entzumen, gorputz, ikusmen eta zentzumen desgaitasuna duten pertsonentzat, besteak beste).

• Kontuan hartzen du: 5 puntu.

• Ez du kontuan hartzen: 0 puntu.

Beste elkarte batzuekiko sare lana

(5 puntu)

• Bi elkarterekin: 5 puntu.

• Elkarte batekin: 3 puntu.

• Bat ere ez: 0 puntu.

Espero den inpaktua/emaitza

(5 puntu gehienez)

• Nafarroa osoa: 5 puntu.

• Zenbait herri: 3 puntu.

• Herri batean: 1 puntu.

Elkartean emakume gazteen (14 urtetik 30era bitarteko emakumeen) parte hartzea sustatzea

(Gehienez ere 5 puntu)

–Emakume gazteentzako berariazko ekintzak egitea (14-30 urte bitartekoak): 2,5 puntu:

• Baten bat egiten du: 2,5 puntu.

• Ez du bat ere egiten: 0 puntu.

–Elkarteko emakume gazteei buruzko adierazpena: 2,5 puntu.

• % 15etik gora: 2,5 puntu.

• % 15etik behera: 1,5 puntu.

• Bat ere ez: 0 puntu.

Emakumeen beste elkarteekin lankidetzan aritzea, proiektua egin eta garatzeko

(Gehienez ere 5 puntu)

• Bi edo gehiagorekin: 5 puntu.

• Birekin: 4 puntu.

• Batekin: 3 puntu.

Berrikuntza

(5 puntu)

Balioak aldatzeko, emakumeak ahalduntzeko eta berrikuntzaren aldetik emaitza ona lortu duten esperientziak transmititzeko

(Gehienez ere 5 puntu)

–Jarduera berritzailea izatea garatzen den tokian.

• Jarduera hori inoiz garatu ez bada: 2 puntu.

• Jarduerak aldagai berriak baditu: 1 puntu.

• Eremuan errepikatzen diren jarduerak badira: 0 puntu.

–Presentzia sare sozialetan: 3 puntu.

• Elkarteak badu bere kontua: 3 puntu.

• Kontu pertsonalak daude, informazioa hedatzeko: 1,5 puntu.

• Ez du presentziarik sareetan: 0 puntu.

Parte hartze sozial eta politikoa

(5 puntu)

Sareetan eta erabakiak hartzeko guneetan parte hartzea

(5 puntu gehienez)

–Elkarteak berdintasunerako udal kontseiluetan parte hartzea: 2 puntu.

–Emakumeen elkarteen plataforma koordinatzaileetan parte hartzea: 2 puntu.

–Familia, lana eta bizitza pertsonala bateragarri egiteko tokiko itunetan parte hartzea. 1 puntu

PROIEKTUA, GUZTIRA: 70 puntu

Elkarte/entitate eskatzaileari dagozkion irizpideak (30 puntu arte)

IRIZPIDEAK

AZPI-IRIZPIDEAK

APLIKAZIOA

Emakumeen elkarteak bakarrik (emakumezko kideak)

(15 puntu)

Bazkideen % 80tik % 85era bitarte, emakumeak

Bazkideen % 85etik gora, emakumeak

12 puntu.

15 puntu.

Biztanle kopurua/Herria

(5 puntu)

Elkartea edo entitatea dagoen herriko biztanleak

0-1.000: 5 puntu.

1.001-3.000: 4 puntu.

3.001-6.000: 3 puntu.

+ 6.000: 1 puntu

Esperientzia

(5 puntu)

Elkarteak berdintasunerako proiektuetan lan egiten emandako urteak

Puntu bat urte bakoitzeko (5 puntu gehienez)

Zuzendaritza/Lehendakaritza

(5 puntu)

Emakume bat izatea irabazi asmorik gabeko entitatea ordezkatzen duen zuzendaritza batzordeko (edo organo baliokideko) burua

5 puntu.

ENTITATEA, GUZTIRA: 30 puntu

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

3. eranskina.–Eskabidea.

4. eranskina.–Proiektuaren memoria.

5. eranskina.–Zuzendaritza Batzordearen osaerari buruzko adierazpena.

6. eranskina.–Elkarteko kideei buruzko adierazpena.

7. eranskina.–Onuradunaren erantzukizunpeko adierazpena.

8. eranskina.–Funtsen aurrerakina.

10. eranskina.–Sareetan parte hartzea.

11. eranskina.–Presentzia sare sozialetan.

12. eranskina.–Antolatzaileen zerrenda.

13. eranskina.–Estatutuen aurkezpena.

14. eranskina.–Transferentzia bidez ordaintzeko eskaera.

15. eranskina.–Justifikazio memoria.

17. eranskina.–Prestakuntzaren egiaztapenari buruzko adierazpena.

18. eranskina.–Enpresaren hautaketaren egiaztapena.

19. eranskina.–Gauzatzeari buruzko erantzukizunpeko adierazpena.

9. eranskina.–Gardentasunari buruzko adierazpena (PDFa).

16. eranskina.–Gastuen eredua. Kalkulu orria Nafarroako Gobernuaren Atariko Tramiteen webgunean dago: www.navarra.es (laguntzen fitxa).

Deskargatu 3. eta 8., 10. eta 17. eta 18. eta 19. arteko eranskinak dituen dokumentua (DOC).

Iragarkiaren kodea: F2105856