13. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

10/2021 EBAZPENA, urtarrilaren 14koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emanda, aldatzen duena Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren urriaren 9ko 926/2020 Ebazpenaren 2. puntua, txertoa hartzeko epea 2021eko urtarrilaren 31ra arte luzatzeko.

Nafarroako Gobernuko Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren urriaren 9ko 926/2020 Ebazpenaren bidez, Nafarroan mihi urdinaren aurka txertatzea nahitaezkoa eta premiazkoa zela ezarri zen. Bigarren puntuan ezartzen zen txertoa hartzeko azken eguna 2021eko urtarrilaren 15a zela.

Txertaketa kanpaina zaildu egin da, klima egoerarengatik eta SARS-COV-2a ez zabaltzeko hartu diren neurriengatik. Hori dela eta, beharrezkoa da epea 2021eko urtarrilaren 31ra arte luzatzea.

Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz, bai eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa onesten duen urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidanak ere.

EBAZTEN DUT:

1. Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren urriaren 9ko 926/2020 Ebazpenaren 2. puntua aldatzea, eta txertoa hartzeko epea 2021eko urtarrilaren 31ra arte luzatzea.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2021eko urtarrilaren 14an.–Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusia, Ignacio Gil Jordán.

Iragarkiaren kodea: F2100688