128. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZARBEIBARKO MANKOMUNITATEA

Etxeko eta industriako hondakinen kudeaketa arautzen duen ordenantzaren aldaketaren behin betiko onespena

Izarbeibarko Mankomunitateko Batzar Nagusiak, 2021eko apirilaren 28an egin ohiko bilkuran, behin betiko onetsi zuen Mankomunitate honetako Hondakinen kudeaketa arautzen duen ordenantzaren aldaketa.

Hasierako onespenaren erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialaren 48. zenbakian argitaratu zen 2020ko martxoaren 2an; jendaurrean jartzeko epean alegazio bat aurkeztu zen eta Batzar Nagusiak ezetsi egin zuen 2021eko apirilaren 28ko bilkuran.

Nafarroako Administrazio Lokalari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, aldaketa hori behin betiko onetsi da eta Ordenantza osorik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan.

Erabaki honen kontra errekurtso hauetariko bat aurkezten ahal da, hautara:

1. Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik.

2. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Administrazioarekiko Auzien arloan dagokion epaitegiari zuzendua, salbu uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluan aurreikusitako kasuetan (lege horrek arautzen du Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa), halakoetan aurkeztuko baita Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan.

Gares, 2021eko maiatzaren 3a.–Mankomunitateko burua, Sabina García Olmeda.

ORDENANTZA, ETXEKO ETA MERKATARITZAKO HONDAKINEN KUDEAKETA ARAUTZEN DUENA

I. TITULUA

Baldintza orokorrak

1. artikulua. Mankomunitatea.

Izarbeibarko Mankomunitatea (hemendik aitzina, Mankomunitatea) toki entitate bateratu bat da, eta bere xedeen artean etxeko hondakinak biltzeko zerbitzuak egitea dago, gerora tratatzearren, etxeko hondakinak bildu, gorde eta garraiatzeko zerbitzuan une bakoitzean sartzen diren toki entitateen mugapeetan, xedeak izanik ingurumena eta pertsonen osasuna zaintzea, garbitasun eta txukuntasun publikoa egokiak izateko baldintzak lortzea, eta hondakinak behar bezala berreskura daitezen lortzea.

2. artikulua. Kudeaketa.

Mankomunitateak berak eratutako Servicios Arga Valdizarbe/Arga Izarbeibarko Zerbitzuak SL (SAV/AIZ, SL) merkataritzako sozietatearen bitartez kudeatzen ditu aitzineko artikuluak aipatzen dituen zerbitzuak, toki erakundeen zerbitzuak emateari buruz indarra duen araudiari jarraikiz.

3. artikulua. Xedea.

1. Ordenantza honen xedea da aipatu lurralde-eremuan etxeko eta merkataritzako hondakinak bildu eta garraiatzeko zerbitzuak kudeatzen dituen entitatearen eta erabiltzaileen arteko harremanak arautzea, eta bi alderdietako bakoitzak dituen eskubide, betebehar eta egitekoak zehaztea.

2. Zerbitzu horien tributu eta diru-bilketa kontuak arautuko ditu Toki Ogasunei buruz Nafarroan indarra duen araudi berariazkoak eta, batez ere, une bakoitzean indarra duen eta Mankomunitateak onesten duen Ordenantza Fiskalak; ordenantza horretan zehaztuko dira etxeko hondakinak biltzeko eta gerora tratatzeko zerbitzuak emateari dagozkion tasak eta/edo tarifak.

4. artikulua. Aplikazioa.

1. Ordenantza hau, bere eskumeneko eremuan, etxeko eta merkataritzako hondakinak biltzeko zerbitzuetan aplikatuko da oro har, baita delako eremutik at ematen direnetan ere, osoki edo partez.

2. Ordenantza honetako arauak analogiaz aplikatuko zaizkie espresuki arautu gabeko kasuei, izatez haren aplikazio esparruan sartzen badira.

3. Mankomunitateak Ordenantza hau aplikatzean sor litezkeen zalantzak argitzeko ahalmena du.

5. artikulua. Salbuespenak.

1. Ordenantza honen esparrutik at geratzen dira bai edozein motatako hondakinak lurrazpiko egitura naturaletan edo artifizialetan biltegiratzea, bai meategietako onura, ustiapen edo ikerketa jardueretan sortutako hondakinak biltegiratu edo aprobetxatzea.

2. At geratzen dira, halaber, nekazaritza eta abeltzaintza jardueretako zabor eta hondakinak, haien ustiapen fasean, Lurzoruari buruzko Legearen arabera urbanizaezintzat jotako lurzoruan sortu edo uzten direnean.

3. Orobat at geratzen dira Hondakin eta lurzoru kutsatuei buruzko 22/2011 Legearen arabera etxeko eta merkataritzako hondakintzat hartzen ez direnak.

6. artikulua. Printzipioak.

Ordenantza honetako arauak bat datoz 22/2011 Legearen printzipioekin (22/2011 Legea, uztailaren 28koa, Hondakin eta lurzoru kutsatuei buruzkoa, Estatu Aldizkari Publikoaren 181. zenbakian argitaratu zena 2011ko uztailaren 29an) eta aplikatu beharreko gainerako xedapenekin, 14/2018 Foru Legean xedatutakoez gain (14/2018 Foru Legea, ekainaren 18koa, Hondakinei eta haien Fiskalitateari buruzkoa).

7. artikulua. Definizioak.

Hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko 22/2011 Legearekin bat, definizio hauek ematen dira:

“Hondakina”: edukitzaileak bota duen gai edo gauza oro, edo botatzeko asmoa duena edo botatzeko obligazioa duena.

“Etxeko hondakinak”: etxeko jardueren ondorioz etxeetan sortzen direnak. Zerbitzuek eta industriek sortzen dituzten gisakoak ere hartuko dira etxeko hondakintzat.

Kategoria honetan sartzen dira honako hauek ere:

–Etxeetan aparatu elektriko eta elektronikoetatik sortzen diren hondakinak, arropa, pilak, metagailuak, altzariak eta etxeko gauzak, eta etxeetan egiten diren eraikuntzako eta konponketako obra txikietatik heldu diren hondakinak eta obra hondakinak.

–Honako hauek ere etxeko hondakintzat hartuko dira: bide publikoak, berdeguneak, josteta eremuak eta hondartzak garbitzetik heldu direnak, etxeko animalia hilak eta ibilgailu abandonatuak.

“Merkataritzako hondakinak”: handizkako nahiz txikizkako merkataritzak berezko duen jardueratik sortuak, baita jatetxe eta ostatuetako zerbitzuetatik, bulego eta merkatuetatik eta zerbitzu sektoreko gainerakoetatik heldu direnak ere.

“Industria hondakinak”: industria jarduerak sortzen dituen hondakinak, fabrikazio, eraldaketa, erabilera, kontsumo, garbiketa edo mantentze prozesuen ondorioz, kanpo utzirik atmosferarako isuriak, azaroaren 15eko 34/2007 Legeak arautzen baititu horiek.

“Hondakin arriskutsuak”: Hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen III. eranskineko zerrendan agertzen diren ezaugarri arriskutsuetarik bat edo gehiago dituzten hondakinak, baita Gobernuak onesten dituenak ere, eta orobat hondakin horiek eduki dituzten ontziak.

“Etxeko eraikuntzako eta konponketako obra txikietatik heldu diren eraikuntzako eta eraispeneko (obra hondakinak) hondakinak”: etxe partikular, saltoki edo bulego batean edo zerbitzuen sektoreko higiezin batean egiten diren eraikuntza edo eraispen obrak dira, teknika errazekoak eta eraikuntza eta ekonomia aldetik garrantzi gutxikoak. Haien ondorioz ez dira aldatzen bolumena, erabilera, denek erabiltzeko instalazioak edo etxebizitza eta lokalen kopurua, eta ez dute tituludun profesionalek sinatutako proiekturik behar.

“Biohondakinak”: lorategi eta parkeetako hondakin biodegradagarriak, eta elikadurako eta sukaldeko hondakinak, heldu direnak etxe, jatetxe, taldeendako jatetxe zerbitzu eta txikizkako salmentan aritzen diren establezimenduetatik, baita elikagaiak prozesatzeko plantetatik heldu diren eta horiekin parekatzen ahal diren hondakinak ere.

“Prebentzioa”: gai, material edo produktu bat asmatu eta diseinatzeko, ekoizteko, banatzeko nahiz kontsumitzeko faseetan honako hauek murrizteko hartzen diren neurriak:

–Hondakin kantitatea, barne direla produktuak berriz erabiltzeko edo produktuen balio-bizitza luzatzeko neurriak.

–Sortutako hondakinek ingurumenaren eta giza osasunaren gainean dituzten inpaktu kaltegarriak, barne direla materialak edo energia erabiltzean aurrezteko neurriak.

–Gai kaltegarrien edukia, material eta produktuetan.

“Kudeaketa”: hondakinen bilketa, garraioa eta tratamendua, lan horien zaintzarekin batera, eta zabortegiak itxi eta geroko mantentze-lana egitea, negoziatzaile edo agente gisa egiten diren jarduketak barne.

“Berrerabilera”: hondakin ez diren produktuak edo produktu-osagaiak berriz erabiltzeko jarduketa oro, zertarako sortu ziren eta horrexetarako.

“Berrerabilerarako prestaketa”: egiaztapena, garbiketa edo konponketa egiteko balorizazio jarduketa, hondakin bilakatu diren produktuak edo produktu-osagaiak prestatzen dituena berriz erabili ahal izateko, aldez aurreko beste inolako eraldaketarik gabe.

“Tratamendua”: balorizazio edo ezabaketa jarduketak, barne dela balorizazioaren edo ezabaketaren aurreko prestaketa.

“Balorizazioa”: nagusiki hondakinek xede baliagarria izatea dakarren jarduketa oro, ordezkatzen dituelako eginkizun jakin bat betetzeko bestela erabiliko liratekeen materialak; edo hondakinak prestatzeko jarduketak, eginkizun hori bete dezaten instalazioan bertan edo ekonomian oro har.

“Birziklatzea”: hondakinen materialak berriz produktu, material edo gai bilakatzeko balorizazio jarduketa, jatorrizko xederako dela nahiz beste edozein xedetarako dela. Haren barnean sartzen da material organikoaren eraldaketa, baina ez balorizazio energetikoa, ez eta erregaitzat edo betelanetarako erabiliko den material bilakatzea ere.

“Ezabaketa”: balorizazioa ez den jarduketa oro, nahiz eta jarduketa horren bigarren mailako ondorioa izan gaien edo energiaren aprobetxamendua.

“Bilketa”: hondakinak biltzeko jarduketa oro, barne direla hasierako sailkapena eta biltegiratzea, horiek tratamendu instalazio batera garraiatzeko.

“Gaikako bilketa”: hondakin-fluxu baten bilketa bereiz egitea, mota edo izaeraren arabera, berariazko tratamendua errazteko.

“Hondakinen sortzailea”: pertsona fisiko edo juridiko oro, haren jarduerak hondakinak sorrarazten baditu (hondakinen hasierako sortzailea) edo hondakin horien izaeran edo osaeran aldaketa eragiten duten jarduketak egiten baditu, hala nola aldez aurreko tratamendua, nahasketak edo bestelakoak. Mugetako instalazioetan kontrol eta ikuskaritza zerbitzuek kentzen dituzten salgaien kasuan, salgaiaren ordezkaria hartuko da hondakin-sortzailetzat, edo bestela haren inportatzaile edo esportatzailea. (hondakinen sortzailetzat hartuko da salgaiaren ordezkari dena, edo salgai hori inportatu edo esportatzen duena.

“Edukitzailea”: hondakinak ekoizten dituena, edo hondakinak dauzkan pertsona fisiko edo juridikoa.

“Kudeatzailea”: pertsona edo entitatea, publikoa nahiz pribatua, hondakinen kudeaketa osatzen duten jarduketetariko edozein egiten duena, hondakinen ekoizlea izan ala ez.

“Konposta”: medeagarri organikoa, lortzen dena bereizita biltzen diren hondakin biodegradagarrien tratamendu biologiko aerobioaren eta termofiloaren bidez. Ez da konpost gisa hartuko hondakin nahasien tratamendu mekaniko biologikoko instalazioetan lortzen den material organikoa, horri material bioegonkortua esanen baitzaio.

“Frakzioa”: hondakin bakoitza motaren arabera multzokatzeari dagokio. Multzo edo sailkapen bakoitzari frakzioa esanen zaio. Bereiz sailkatzen diren frakzioak edo etxeko hondakinen edo parekoen motak honako hauek dira: organikoa, ontziak, papera eta kartoia, beira eta abar.

8. artikulua. Zerbitzua nahitaez hartzea eta erabiltzea.

a) Mankomunitateari dagokio etxe, saltoki eta zerbitzuetan sortzen diren etxeko hondakinak bildu eta garraiatzeko zerbitzua ematea, Ordenantza honetan xedatzen den moduan eta Hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko 22/2011 Legearen 12.5 artikuluan, Hondakinei eta haien Fiskalitateari buruzko 14/2018 Foru Legean eta ekoizlearen erantzukizun hedatuaren arloko arau sektorialetan xedatutakoaren esparru juridikoan.

b) Hondakin horien edukitzaileek Mankomunitatera eramateko betebeharra izanen dute, Ordenantza honetan zehaztutako baldintzetan ezabatu edo balorizatu daitezen.

c) Era berean, Mankomunitateari dagokio zaintza eta ikuskapenerako ahalmena eta zehapenak jartzekoa baliatzea, bere eskumenen esparruan.

Etxeko eta merkataritzako hondakinen edukitzaileek ez dute erantzukizunik izanen hondakin horiek eragiten ahal dituzten kalteengatik, betiere hondakinak ematean Ordenantza hau eta aplikatu beharreko gainerako arauak bete badira.

II. TITULUA

Etxeko eta merkataritzako hondakinen bilketa

I. KAPITULUA

Baldintza orokorrak eta hondakin kategoriak

9. artikulua. Baldintza orokorrak.

Titulu honek arautuko du Mankomunitateak zer baldintzatan emanen dituen eta erabiltzaileak zer baldintzatan jasoko dituen etxeko eta merkataritzako hondakinak biltzeko zerbitzuak.

10. artikulua. Erabiltzaileak.

Zerbitzu hauek emateari dagokionez, erabiltzaileak dira zerbitzu horien eragina edo onura jasotzen duten pertsona fisiko edo juridiko guztiak, baldin eta etxeko eta merkataritzako hondakinak biltzeko Mankomunitatearen zerbitzuan une bakoitzean sarturik dauden udalerri eta kontzejuetan badute bizilekua.

Araudiarekin bat, zerbitzu hau nahitaez eman eta hartu beharrekoa da.

11. artikulua. Hondakinen kategoriak.

Ordenantza honi dagokionez, etxeko eta merkataritzako pareko hondakinen hainbat kategoria ezartzen dira eta horiek, aldi berean, zerbitzuak emateko baldintzak definitzen dituzte.

12. artikulua. Etxeko hondakinen bilketa.

Etxeetako zaborren bilketa zerbitzua etxeko eta merkataritzako pareko hondakin hauei dagokie:

1. Elikaduraren eta kontsumoaren ondorioz herritarrek beren etxebizitzetan sortzen dituzten hondarrei.

2. Etxe bakoitzeko berokuntzaren errautsei.

3. Espaloiak erraztatzearen ondoriozko hondakinei.

4. Etxeko hondakinen parekoak: Etxekoen pareko hondakintzat hartuko dira honako hauek:

a) Zuhaitzak inaustean eta landarezaintzako lanetan sortutako saskara, xehakatua utziz gero.

b) Saltokietako salgaien bilgarriak, ontziak, bildukiak eta gainerako hondakinak.

c) Zerbitzu, merkataritza eta industria jardueretatik heldu diren hondakinak, etxeko hondakinen antzeko ezaugarriak dituztenak.

d) Jaki prestatuak edo edozein motatako kontsumizioak eskaintzen dituzten ostatu, jatetxe eta gainerako establezimenduetan kontsumitzean sortzen diren hondakinak. Halaber, supermerkatu, autozerbitzu eta gisako establezimenduetan sortutakoak.

e) Egoitza, hotel, ikastetxe eta jendeari begirako bestelako establezimendu publikoek sortzen dituzten kontsumoko hondakinak, oro har.

f) Udal azoken jardueretatik heldu diren hondakinak.

g) Eraikinetako berokuntza zentralaren instalazioetan sorturiko errautsak.

5. Etxeetako obra txikien ondorioz sorturiko obra hondakinak eta lurrak.

6. Altzariak, etxeko tresnak eta traste zaharrak.

7. Aparatu elektriko eta elektronikoen hondakinak (AEEH).

8. Itxura, bolumena, pisua, eguneko igorpen kantitatea, hezetasun maila eta bestelako ezaugarriengatik, Mankomunitateko zerbitzuen iritziz, garbiguneetan onartzen diren etxeetako hondakinak, oro har.

13. artikulua. Hartuko ez diren hondakinak.

Ordenantza honen 5. artikuluan aurreikusten diren salbuespenez gain, ez dira inola ere hartuko:

a) Hondakin arriskutsuak, norberaren etxeko jardueraren ondoriozkoak kenduta.

b) Industriako edo merkataritzako hondakinak, haien izaera, osaera edo itxura dela-eta ez badira etxeko hondakinekin parekatzen ahal.

c) Nekazaritzako eta abeltzaintzako ustiategietatik iristen diren hondakinak, hildako animaliak barne.

d) 296/1993 Foru Dekretuaren arabera III. multzoan sailkatutako hondakin klinikoak.

e) MER eta SANDACH kalifikazioa duten hondakinak, haragi-ustiategietatik, harategietatik, arrandegietatik eta abarretatik heldu direnak, 2009ko urriaren 21eko 1069/2009 EE Erregelamenduaren arabera kalifikatuak.

f) Hondakin likidoak edo likidotzen ahal direnak.

g) Hondakin erradioaktiboak.

h) Izaera, osaera edo ezaugarriak direla-eta etxeko hondakinekin parekatu ezin diren bestelakoak.

i) Lehergaien hondakinak eta pirotekniakoak.

II. KAPITULUA

Etxeetako zabor bilketa

1. ATALA

Ematen diren zerbitzuak

14. artikulua. Egiten diren zerbitzuak.

Etxeetako hondakinen bilketatzat hartuko da 12. artikuluan definitzen diren etxeko hondakinen eta merkataritzako pareko hondakinen bilketa, eta honako eragiketa hauek biltzen ditu:

a) Edukiontziak uzteko tokietatik bilketa ibilgailuetara eramatea.

b) Edukiontziak ibilgailu horietako zama-tokietan hustea.

c) Hustu eta gero edukiontziak beren lehen lekuetara itzultzea.

d) Lan horien ondorioz eremu publikoan botatako hondakinak garbitzea.

e) Hondakinak garraiatu eta horien hustuketa egitea tratamendu zentroetan edo, halakorik bada, horretarako ezarritako transferentzia plantetan.

f) Edukiontziak garbitzea eta mantentze-lanak egitea.

15. artikulua. Programazioa.

1. Mankomunitateak etxeetako hondakinen bilketa eginen du egokientzat jotzen duen maiztasunarekin, betiere etxeko hondakinen eta merkataritzako pareko hondakinen zerbitzua osatzen duten entitateen interesei begira.

2. Mankomunitateak, interes publikoari begira, komenigarritzat jotzen duenean, noiznahi sartzen ahal ditu bilketa zerbitzuen programan iruditzen zaizkion aldaketa guztiak. Horretarako, dela ordutegian, dela moduan edo maiztasunean, zerbitzuan aldaketarik balitz argitara emanen luke.

3. Larrialdi egoeran Mankomunitateko buruak emandako xedapenek ez dute aurretiazko publizitaterik beharko.

2. ATALA

Etxeetako bilketa edukiontzien bidez

16. artikulua. Arau orokorrak.

1. Mankomunitateak edukiontzien bidez biltzen ditu etxeko hondakinak, eta erabiltzaileak behar bezala erabili beharko ditu.

2. Edukiontzi mota, haien ezaugarrik teknikoak eta etxe multzo, industria edo merkataritza gune edo saltoki bakoitzean erabiliko den edukiontzi kopurua eta haien kokapena Mankomunitateko zerbitzuek finkatuko dituzte, eraginpeko udal eta kontzejuen lankidetzarekin; egoera berezia suertatuz gero, zerbitzu horiek kentzen ahalko dituzte.

Mankomunitateak edukiontzien kokalekua halako toki batean finkatuz gero, ez da aldatzen ahalko baldin Mankomunitateko teknikariek espresuki oniritzia ematen ez badute.

Erabiltzaileek ez dituzte edukiontziak haien tokitik mugitzen ahalko, ezta aldi baterako ere.

3. Bilketa instalazioak, egun dagoen parkea handituz edo aldatuz.

Mankomunitatearen eskumen eremuaren barrenean, urbanizazio berriko eremuetan edo egun dauden instalazioak handitzea edo aldatzea eskatzen duten hiriguneetan bilketa puntu berriak instalatzeko, kontuan hartuko da biltzeko modurik ba ote den eta betiere Udalaren hirigintza arauetan ezarritako baldintzei jarraikiko zaie.

Hirigintzako proiektu bat sustatzen duenak bilketa instalaziorik ez dagoen edo behar baino instalazio gutxiago dagoen eremuren batean, instalazioen handitze edo aldatzea bere kontura eta funts galdura ordaintzera behartuta egonen da, zerbitzu eskari berriari erantzuteko beharrezkoa baldin bada. Eginen diren instalazioen ezaugarriak Udalaren hirigintza arauetan ezarritakoak izanen dira edo, bestela, hirigintzako proiektuaren edo obra lizentziaren gainean egin txostenean Mankomunitateak berak adieraziak.

Instalazioa handitzen edo instalazio berria jartzen denean, enpresa zerbitzu emaileak ezarriko ditu baldintza teknikoak eta kontrolatuko du, obrak gauzatzen direnean, baldintzok betetzen ote diren.

Instalazio hori enpresa zerbitzu emaileak nahi bezala bukatu ondoren, berariazko edo esan gabeko obra-harrera egin eta Udalaren ondasun publiko bihurtuko da instalazioa.

4. Edukiontziak jabetza publikoko elementuak direnez gero, Mankomunitateko zerbitzuek berrituko dituzte. Erabilera okerragatik zerbitzurako erabili ezinak suertatu direnetan, erabiltzaileari ordaindu beharra ezartzen ahalko zaio.

5. Mankomunitateko zerbitzuek beren edukiontzien aldizkako garbiketa eginen dute.

6. Mankomunitateak hiri eremuan pasabideak eta erreserba bereziak paratzeko eskatzen ahalko du, zama-lanetarako eta edukiontziak era egokian mantentzeko gainerakoak egiteko.

7. Barneko karriketan bilketako ibilgailuen joan-etorria debeku bada edo ezinezkoa bada, finketako jabeen elkarteek edo egoileek eraman beharko dituzte euren hondakinak bertatik hurbilen dauden bilketako kamioiaren geldilekuetara, betiere Ordenantza hauetan agindutakoari jarraikiz.

Titularrak eskatuta, edukiontziak jabego pribatuen barnean paratzen ahalko dira, betiere bilketa aldaketarik gabe egiten ahal bada, eta bilketako ibilgailua trabarik gabe ailegatzen ahal bada haietara.

Aurrekoa deusetan ukatu gabe, Mankomunitateak udalen lankidetzaren bidez, ezartzen ahal ditu edukiontziak non eta bilketako kamioiak iritsi ezin diren lekuetan, betiere inguruabar bereziengatik hori egitea komenigarria bada. Kasu horietan, dagokion Udalari edo partikularrari konpromiso idatzia eskatutako zaio edukiontzia Mankomunitatearen kamioia iristen ahal den lekuetara hurbil dezan.

17. artikulua. Erabiltzailearen betebeharrak.

Erabiltzaileak, 16. artikuluan ezarritakoez gain, betebehar hauek izanen ditu, oro har:

1. Mankomunitateak hondakinetarako kasu bakoitzean zehazten dituen edukiontziak erabiltzea, indarra duen legezko araudiari jarraikiz. Aipatu edukiontziak Mankomunitatearenak izanen dira, salbu eta zerbitzu teknikoen iritziz eta hondakin produkzio handiarengatik, zentro ekoizleak haiek erostera behartzen badira, halakoetan Mankomunitateak ezarritako edukiontzi motakoak izanen dira eta Mankomunitateak ezarritako arau teknikoak bete beharko dituzte, entitate horrek edukiontzi horiek bildu eta garbitzeko dituen bitartekoekin bat etor daitezen.

2. Hondakinak Mankomunitatearen esku jartzea, Ordenantza honetan zehazten diren frakzioetan behar bezala bereizita.

3. Hondakinak edukiontzien barnean utzi beharko dituzte erabiltzaileek, eta erabili ondoan estalkiak itxi. Debeku da bilketa elementu hauek uzteko dauden eremuen inguruan hondakinik uztea.

4. Debeku da hondakinak parrastaka botatzea edukiontzietara, baita likidoak edo likidotzen ahal diren produktuak botatzea ere. Erabiltzaileak ongi itxitako poltsa hermetikoetan sartu beharko ditu hondakinak, deus zikin ez dezaten.

5. Erabiltzaileek nahiz hondakin-biltzaileek arreta handiz erabiliko dituzte hondakinen edukiontziak, kalterik jasan ez dezaten.

6. Herritarrek ez dituzte edukiontzien zama-lanak, garraioa eta garbiketa-lanak eragotziko.

7. Kasuan kasu, hondakinak tolestea edo zatitzea (kartoizko kutxak, zura, plastikoa eta abar).

8. Kalteak eragiten ahal dituzten hondakinak (beira laua, toska, latorria eta abar) kalterik ez egiteko moduan utzi beharko dira.

9. Errautsak aldez aurretik itzalita, hotzak eta ongi itxitako poltsetan bota behar dira.

Mankomunitatearen zerbitzuek behar bezala eta aurreko zehaztasunen arabera utzi ez diren hondakinak jasotzeari uko egiten ahalko diote.

3. ATALA

Hondakinen gaikako bilketa

18. artikulua. Helburuak.

Nola Hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legean, hala Nafarroako 2017-2027ko Hondakinen Planean eta Hondakinei eta haien Fiskalitateari buruzko 14/2018 Foru Legean, hondakinak berrerabiltzeko, birziklatzeko eta hondakinak balorizatzeko beste modu batzuetarako helburuak ezartzen dira, ingurumena eta pertsonen osasuna babesteko xedeari jarraikiz.

Ondorio horietarako, Mankomunitateak bilketa egiteko sistema bat du eta, horren ondorioz, erabiltzaileek bereiz utzi behar dituzte modu batean edo bestean aprobetxatzen ahal diren hondakinak, edo haien berariazko bilketa egokitzat hartzen denean.

Hondakinak behar bezala kudeatu, berrerabili eta birziklatu daitezen, Mankomunitateak beharrezkoak diren neurriak ezarri ditu Ordenantza honetan, jatorrian gehiago bereizi eta bilketa zerbitzua optimizatze aldera.

19. artikulua. Gaikako bilketa sistema.

1. Aitzineko artikuluan aurreikusitakoaren ondorioetarako, Mankomunitateak gaikako bilketa sistema ezarri du, jatorrian bereizita, eta erabiltzaile guztiak horretara behartzen ditu, salbuespenik gabe:

–Gai organikoendako edukiontzia: Elikagai gordinen eta prestatuen hondakinak, landare-hondar txikiak, sukaldeko papera, kafe-kapsula konpostagarriak, erabilitako ezpain-zapiak eta sudur-zapiak, kortxozko tapoiak, zerrautsa, egur naturalezko ezpal eta txirbilak, eta hondakin organiko edo biohondakin mota oro (ilea, egur-errautsak...),

–Errefusaren edukiontzia: zelulosa hondarrak (konpresak, tanpoiak, pixoihalak, bularretako eta makillajea kentzeko diskoak, hortzetako haria...), etxeko sendaketa-lanetako hondakinak (tiritak, esparatrapua, lotailuak, gasak, kotoia, paper-zapiak...), norberaren garbiketarako produktuak (bizarra egiteko eta depilatzeko aitzurrak, orrazia, hortzetako eskuila, argizaria, depilatzeko zerrendak, makillajea), etxeko garbiketaren hondakinak (erraztean sortzen diren eta xurgagailuaren poltsetako hondarrak), platerak, kopak, kristalezko edo zeramikazko edalontzi puskatuak, ontziak ez diren plastikozko objektuak (pertzak, pertxak, eskularruak, pintzak, kreditu-txartelak, preserbatiboak, erabilitako bolalumak eta errotuladoreak eta abar), zigarrokinak eta tabako-errautsak, eta animalien gorozkiak. Azken batean, gaikako bilketako edukiontzi edo zerbitzu berezietan bota ezin diren hondakinak.

–Ontzietarako edukiontzia: Etxeko ontzi arinak eta bilgarriak: plastikozko ontziak, latak, brikak, poliespanezko erretiluak, plastikozko poltsak, aerosol hutsak eta abar.

–Paper eta kartoiaren edukiontzia: Paperezko eta kartoizko ontziak: ongi tolestutako kaxak, kartoizko poltsak eta abar, baita egunkariak, aldizkariak, kaierak, opariak biltzeko papera eta abar ere.

–Beiraren edukiontzia: Edukiontzi horietan beirazko ontziak botako dira, hala nola botilak, flaskoak edo potoak.

–Pilen edukiontzia: Edukiontzi horretan mota guztietako pilak utziko dira, betiere soltean eta inolako poltsa edo bilgarririk gabe.

–Olioaren edukiontzia: horrelako edukiontzietan sukaldean erabilitako olioak utziko dira, behar bezala itxitako plastikozko ontzietan.

–Arroparen edukiontzia: Edukiontzi mota horretan arropa eta zapatak utziko dira, behar bezala itxitako poltsetan sartuta.

–Kafe-kapsuletarako edukiontzia: Mota horretako edukiontzietan sartuko dira konposta egiteko balio ez duten kafe-kapsulak.

–Lanparen eta luminarien edukiontzia: Horrelako edukiontzietan bonbillak, fluoreszenteak eta horien antzekoak botako dira.

–Tamaina handiko hondakinen etxez etxeko bilketa: Horrelako hondakinak biltzeaz arduratzen den enpresara aldez aurretik deituz gero, etxera joaten dira bota nahi diren tamaina handiko hondakinak jasotzera.

–Garbigune finko edo mugikorrak: Horrelako instalazioetan, etxeko hondakin berezi guztiak utziko dira, hala nola aparatu elektriko eta elektronikoen hondakinak (AEEH), tamaina handikoak, obra txikietako obra-hondakinak (obra txikiaren lizentziarekin), txatarra, egurra, inausketen hondarrak, motorreko olioa, etxeko olioa eta abar.

–Birziklatzeko etxeak: Etxean sortzen diren hondakin berezi edo arriskutsuak uzteko mini-instalazio horietan, dagokien zuloan sartzen diren hondakinak soilik bota behar dira, ez besterik, hala nola termometroak, pizgailuak, pote txikiko pintura hondarrak, motorreko olioa, etxetresna elektriko txikiak eta abar.

2. Debeku da etxeko hondakin arriskutsuak edukiontzi mota guztietara botatzea, salbu eta haietarako ezarri direnetan, baita arautegiaren arabera arriskutsuen artean baldin badira ere; horrek ez du esan nahi Mankomunitateak ezin dienik entitate eskudunei laguntzarik eskaintzen ahal haren kudeaketan, indarrean den araudiari jarraikiz.

Hondakin horiek eta haien ontziak Mankomunitateak horretarako paratzen dituen garbiguneetan eta/edo edukiontzi berezietan utzi beharko dira.

3. “Gai organikoaren” edukiontzietan uzten diren hondakin guztiak ongi itxitako poltsetan sartu beharko dira, eror ez daitezen eta edukiontzia edo eremu publikoa zikin ez daitezen. Hondakinak, gaizki aurkezteagatik, kanpora erortzen badira, hori eragin duen erabiltzailea izanen da sortutako zikinkeriaren erantzulea. Ez da inola ere baimenik emanen hondakinak pakete edo kaxa barnean uzteko.

4. “Ontzietarako” edukiontzietan utzitako hondakinak poltsetan utziko dira, eta aldez aurretik kendu gabeko likidorik eroriko ez dela segurtatu behar da.

5. “Errefusaren” edukiontzietan uzten diren hondakinak ongi itxitako poltsetan sartu beharko dira, isuri ez daitezen eta edukiontzia edo eremu publikoa zikin ez daitezen.

6. Paperezko eta kartoizko hondakinak garbi egonen dira, eta ez dute plastikorik, egurrik metalik eta abarrik izan behar. Tamaina handiko kartoizko ontzien hondakinak tolestu edo puskatu egin behar dira edukiontzian utzi baino lehen.

7. Beirazko ontziak poltsarik, taparik edo tapoirik gabe utziko dira.

8. Mankomunitateak zehapena ezarriko die bere jokabidea dela medio edukiontziak jaso edo bere lekuan paratzeko zerbitzua eragozten dutenei, baita aitzineko artikuluetan ezarritako betebeharretako edozein betetzen ez dutenei ere.

20. artikulua. Atez ateko bilketa.

Mankomunitateak askotariko hondakinen bilketa ere ezartzen ahalko du, hala nola tamaina handikoak, papera eta kartoia, gai organikoak, ontziak eta abar. Behar den antzinatasunez adieraziko ditu ordutegia eta bilketaren ezaugarriak.

III. KAPITULUA

Hondakinetarako instalazio finkoen (bide publikoko edukiontziak, birziklatzeko etxeak, garbigune finkoak eta abar) erabilerari dagokionez

Mankomunitateak Garbigune Finkoak eta Birziklatzeko Etxeak ditu, baita garbigune mugikorrak ere; azken horiek Mankomunitateko herri guztietan barrena ibiltzen dira erabilera publikoko edukiontzietan bota ezin diren hondakinak horietan utzi ahal izateko.

Eranskinean, garbigune finkoak erabiltzeko araudia zehaztu da.

21. artikulua. Debekuak.

Debeku da hondakinak saneamendu edo estolderia sareetara botatzea.

Orobat debeku da hondakin mota oro edukiontzietatik kanpo edo Mankomunitateak horretarako prestatutako instalazioetatik kanpo uztea.

IV. KAPITULUA

Bestelako hondakinen bilketa bereziak

22. artikulua. Erabilera esklusiboko edukiontziak.

Mankomunitateak, pertsona fisiko edo juridikoek berariaz eskatuta eta bi alderdien artean adostutako baldintzen araberako kontratu baten bitartez, norberak erabiltzeko edukiontzi bidezko bilketa zerbitzua ezartzen ahal du.

Zerbitzua mota horren erabiltzaileek edukiontziak zaindu eta mantentzeko ardura izanen dute eta orobat edukiontziek berei edo hirugarrenei egiten dieten kalteen erantzule izanen dira. Edukiontzi horiek ekoizlearen jabegoan gordeko dira normalean. Salbuespen gisa, bide publikoan paratzen ahalko dira, dagokion udalaren edo Mankomunitateko zerbitzu teknikoen berariazko edo isilbidezko baimenarekin. Orobat, ekoizleari dagokio edukiontziak zerbitzuaren eskura jartzea ohiko bilketa egiteko adostutako orduetan eta hortik kentzea hura amaitutakoan.

Bilketa berezi horiek edukiontzi trinkotzaileak, kaxak edo zerbitzu horri egokitutako beste sistema berariazkoak erabiliz egiten ahalko dira, betiere Mankomunitatea ados baldin badago.

Inausketako eta lorezaintzako hondarrak Mankomunitateak horretarako jarritako tokietan utziko dira, betiere elementu arrotzik gabe eta inoiz ez poltsetan. Enborrak ez dira 15 zentimetroko diametrotik goitikoak eta 1,5 metro baino luzeagoak izanen.

Inondik ere ez dira biltzen ahalko araudi orokorrak hondakin arriskutsutzat hartzen dituenak, edo baimendutako enpresa kudeatzaile baten tratamendua behar dutenak, salbu eta Mankomunitateari horretarako gaitasuna ematen bazaio.

23. artikulua. Hondakin arriskutsuen bilketa.

Indarrean den araudiari jarraikiz, etxekoak ez diren hondakin arriskutsuak ekoizten dituztenei edo dauzkatenei hondakin mota hori kudeatzeko baimendutako entitate kudeatzailea zein den jakinaraziko die Mankomunitateak.

24. artikulua. Hondakin klinikoen bilketa.

Ordenantza honen aplikazioaren ondorioetarako, klinika, ospitale, anbulatorio eta abarretako hondakinei dagokienez, kutsatuta ez dauden hondakin klinikoak baino ez dira biltzen ahalko: sukalde, taberna eta antzekoetan sortutakoak (antzekotzat jotzen dira etxekoen parekotzat eta merkataritzako parekotzat hartzen ahal direnak, betiere indarreko araudiaren arabera aldez aurretik tratatuz gero).

25. artikulua. Hondakin erradioaktiboak.

Mankomunitateak ez du bere gain hartuko inolako hondakin erradioaktiboren bilketa, ez baita bere eskumenekoa; horrenbestez, ospitale, klinika, anbulatorio... bakoitzak horiek deuseztatzeko sistema egokiak prestatu beharko ditu.

26. artikulua. Etxeko animalia hilen bilketa:

Debeku da animalia hilak abandonatzea, edozein motatakoak direla ere eta edozein lur motatan dela ere, baita horiek jabetza publikoko lurretan ehorztea ere.

Hondakin mota hori behar bezala nola kudeatu behar den jakinaraziko du Mankomunitateak eta, edonola ere, honako baldintza hauek bete beharko dira:

1. Animalia (lagun egiteko animalia) hilak bota beharrean egokitzen diren pertsonek beren kabuz egin beharko dute. Kasu horietan CE 1064 / 2009 Erregelamenduan eta aplikatzekoa zaion hondakinen araudian ezarritakoa beteko da.

2. Animalia hilen desagerrarazteak ez ditu jabeak salbuesten animaliaren heriotzaren eta horren arrazoien berri emateko betebeharretik, beste Ordenantza edo Erregelamendu batzuek horrela ezartzen badute.

27. artikulua. Etxebizitzetako obra txikietan sorturiko lur eta obra-hondakinen bilketa.

Etxebizitza bateko obra txiki baten ondorioz eta obra horren esparruan sorturiko hondakin guztiak horretarako prestatutako garbiguneetara eraman eta han utzi behar dira nahitaez, dagokien dokumentazioarekin batera (obra txikiaren lizentzia eta/edo erantzukizunpeko adierazpena).

Hondakinak behar bezala bereizita utzi beharko dira; besteak beste, hormigoiak, adreiluak, zeramika hondarrak, aluminioak, material ferrikoak, egurrak eta abar, eta material inpropioetatik bereizita.

III. TITULUA

Arau-hausteak eta zehapenak

28. artikulua. Arau-hausteak.

Arau-hausteak dira ondoko jarduera eta egoerak:

A. Arau-hauste arinak:

1. Zama-lanak eta edukiontzien inguruko mantentze eta garbiketa lanak eragotzi edo trabatzea eta, oro har, zerbitzua emateak dakartzan gainerako jarduerak egitea nolanahi trabatzea.

2. Mankomunitatearen baimenik gabe etxeetan hondakinen aurretratamendurako instalazioak paratzea.

3. Behar bezala utzi diren hondakin solidoak ebastea.

4. Hondakinak ez dagozkion edukiontzira botatzea, jatorrian bereizitako gaikako bilketa egiteko Mankomunitateak ezarri duen sistemari huts eginez.

5. Hondakin organikoetarako edukiontzietan hondakinak “soltean” botatzea, esan nahi baita, poltsa, zaku edo bestelako bilgarri estankoetatik kanpora.

6. Mankomunitatearen baimenik gabe edukiontziak mugitzea edo lekuz aldatzea.

7. Kartoizko kaxen kasuan, ireki gabe, tolestuta eta pilatuta utzi behar dira.

B. Arau-hauste astunak:

1. Hondakinak uztean, Mankomunitateak dela ordenantza honen bitartez, dela berau garatzeko emandako erregelamendu eta ebazpenen bitartez hondakinak biltzeko ezarritako baldintza, leku eta orduei ez lotzea.

2. Jasotzekoak ez diren hondakin klinikoak uztea, edo horiek nahastea onartzen diren hondakinekin.

3. Animalia hilak edozein lur motatan abandonatzea edo jabetza publikoko lurretan lurperatzea.

4. Ordenantza hau betetzeko beharrezkoak diren ikuskapenak eta egiaztapenak eragoztea.

5. Hondakin organikoak lurrekin edo obra-hondakinekin nahastea.

6. Edukiontzietan pintadak, graffitiak eta halakoak egitea, kartelak edo nolanahiko eranskailuak jartzea, edo iragarkiak jartzeko erabiltzea. Egilea edo iragarlea izanen da erantzule zuzen edo subsidiarioa.

7. Orokorrean, Ordenantza honetan eta aplikatzen ahal diren gainerako xedapenetan ezartzen direnei kontra egiten dien edozein egintza edo ez-egite.

C. Arau-hauste oso astunak:

1. Erabiltzaileak berak sortutako hondakinak Mankomunitatearen esku uzteari uko egitea, arrazoirik gabe.

2. Hondakinak Mankomunitateak baimendutako eremuetatik edo ezarritako garbiguneetatik kanpora botatzea.

3. Edukiontzietako nahitaezko bilketan sartzen ez diren hondakinak botatzea, zerbitzu hori kontrataturik izan gabe edo Mankomunitatearen baimenik gabe.

4. Edukiontziei kalte egitea.

5. Hondakinak estolderia saretik behera botatzea.

6. Hondakin arriskutsuak uztea, baita biltzen direnekin batera nahastea ere.

7. Arriskutsuak edo toxikoak izaten ahal diren hondakinei buruz Mankomunitateak eskatutako argibideak ukatzea, edo, benetan halakoak direnean, haien jatorriari, ezaugarriei, aurretratamendu motari eta abarri buruzko datuak ez ematea.

8. Arestian aipatutakoez gain, Ordenantza honetan, 22/2011 Legean edo geroagoko garapenetan xedaturik dagoenaren aurkako egintza edo ez-egite oro.

29. artikulua. Zehapenak.

Hona hemen aplikatzen ahal diren zehapenak: 750 euro bitarte, arau-hauste arinetarako; 1.500 euro bitarte, arau-hauste astunetarako; eta 3.000 euro bitarte, arau-hauste oso astunetarako.

Zehazpenen mailaketa Hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko 22/2011 Legean aurreikusitakoaren arabera eginen da.

Zehapena dagokion zenbatekoaren gaineko % 50eko deskontuarekin ordaintzen ahalko da, zehapen prozedura ireki dela jakinarazi ondoko hogeita hamar egun natural iragan aurretik ordaintzen bada eta aurkaratze orori uko egiten zaiola dioen idazkia aurkezten bada.

Deskontua ordainduz gero, prozedura amaitu eginen da ebazpenik berariaz eman behar izan gabe; beraz, prozedura burututzat joko da zehapena ordaintzen den unean.

Kasu bakoitzean bidezkoa den zehapena alde batera utzi gabe, arau-hausleak konpondu egin beharko du eragindako kaltea, eta hondatutakoa lehengo egoerara itzuli.

Arau-hausleak ez badu eragindako kaltea ezarri zaion epean konpontzen, organo eskudunak isun hertsagarriak ezartzea erabakitzen ahal du, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearen Legean ezarritakoarekin bat.

Halaber, bete ezean, Mankomunitateak exekuzio subsidiarioz gauzatzen ahal du lehengoratze hori. Egin beharreko jarduketen kostuak arau-haustearen erantzulearen kargura izanen dira eta, hala behar denean, eragindako kalte eta galeren ondoriozko kalte-ordaina eskatzen ahalko zaio.

30. artikulua. Zehapen prozedura.

Zehapen prozedura araudi orokorrean (Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legea) eta hura garatzeko araudian ezarritakoaren araberakoa izanen da.

Bereziki aplikatuko dira arau horietan ezarritako preskripzio epeak.

IV. TITULUA

Erreklamazioak eta jurisdikzioa

31. artikulua. Erreklamazioak.

Hurrengo artikuluan ezartzen dena ukatu gabe, erabiltzaileek zerbitzuen baldintzak direla-eta aurkezten dituzten erreklamazio, zalantza eta galderak, kasu bakoitzean eskudun den administrazio publikoko erakundeak ebatziko ditu, administrazio bidea erabiliz.

32. artikulua. Errekurtsoak.

Entitatearen ebazpenen aurka Toki Administrazioaren arloan indarrean dagoen legerian, oro har, ezartzen diren errekurtso eta erreklamazioak ezartzen ahal dira.

33. artikulua. Jurisdikzioa.

Ordenantza hau interpretatu eta aplikatzerakoan sortzen ahal diren goiti-beheiti guztiak ebazteko, Nafarroako administrazioarekiko auzitegiak izanen dira eskudun.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Ordenantza honek indarra hartzen duenetik indarrik gabe geldituko dira, baliorik ez ondoriorik ez dutela, berari kontra egiten dioten xedapen, erregelamendu eta ordenantza guztiak, maila berekoak edo beheragokoak badira.

AZKEN XEDAPENA

Ordenantza honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

I. ERANSKINA

Gareseko Garbigunea erabiltzeko erregelamendua

“Garbigunea” etxeko hondakinak eta parekoak gaika biltzeko zentroa da, eta herritar orok erabiltzen ahal du berrerabili, birziklatu edo balorizatzeko modukoak diren materialak uzteko.

Nafarroako Hondakinen Partzuergoa arduratzen da Garbigunea ustiatzeaz, eta haren kargura eta haren erantzukizunpean eta zuzendaritzapean egikaritzen dira Garbigunea ustiatzeko lanak, betiere Ustiatzeko Erregelamendu honetan bildutako arau guztiak betez.

1. puntua: Harrera-kontrola.

Garbiguneko langileak aginpide nahikoa du erregelamendu honetan sartzen ez den edozein hondakin onartzeko edo ez onartzeko. Orobat, langileak honako hauek egin behar ditu:

–Garbigunea ireki eta ixtea, dagokion ordutegian.

–Erabiltzaileari hondakinak uzteko aholku ematea.

–Onartzen ez diren materialak uztea debekatzea.

–Erabiltzaileen eta materialen sarrera-erregistroa eramatea.

–Obra txikietarako udal obra-lizentziaren edo dagokion erantzukizunpeko adierazpenaren kopia eskatzea.

–Honako datu hauek jasotzea: ibilgailuaren matrikula, utzitako hondakin kopurua, erabiltzailearen NANa –beharrezkoa denean– eta utzitako hondakin mota.

–Hondakinen sarrerako edo irteerako erregistroa eramatea baimendutako kudeatzaileei edo beste batzuei (edukiontzi hutsak, beteak, albaranak eta abar).

–Baimenduta ez dagoen ezein pertsonak edo enpresak hondakinak atera ditzan saihestea.

–Instalazio osoa txukun eta egoera onean edukitzea.

–Hondakin arriskutsuak aldi baterako gordetzeko erabiltzen diren andel eta edukiontziak behar bezala identifikatuta daudela eta horietako etiketak egoera onean daudela zaintzea.

–Erabiltzaileen eta hondakinen garraiatzaile/kudeatzaileen segurtasuna zaintzea.

2. puntua: Erabiltzailearen erantzukizuna.

–Hondakin bakoitza dagokion edukiontzian uztea, bakoitzaren izaera kontuan hartuz eta txukunki.

–Instalazioaren arduradunaren argibideei kasu egitea.

–Hondakinak deskargatzeko prozesuan isurketarik gertatuz gero, eremuak garbi uztea.

–Behar bezala gidatzea, abiadura egokian, eta sarbidea une oro libre uztea; baimendutako gehieneko pisua 2.500 kilogramotik beherakoa duten ibilgailuak erabiliko ditu.

–Indarreko lege-araudiei eta udal-ordenantzei atxikitzea bere betebeharren bat betetzen ez badu.

3. puntua: Mugak.

–Etxeetan sortutako hondakinak eta parekoak baino ez dira onartuko.

–Baimendutako gehieneko pisua 3500 kilogramotik beherakoa duten ibilgailuak sartzen ahal dira.

–Mugak: EEHen (Eraikuntzako eta Eraispeneko Hondakinak) kasuan, obra-lizentziaren titular bakoitzak 400 kg edo 10 zaku eramaten ahal ditu astean bere eragin-eremuko Garbigunera; lizentziaren titularra ez den beste pertsona batek uzten ahal du hondakin hori (obra-lizentziaren titularra zein den erregistratu beharko da beti).

–Garbigune bakoitzaren eragin-eremuko udalerrietako EEHak soilik onartuko dira. Kasuan kasuko udalak emandako obra-lizentziaren kopia ere entregatu behar da.

–Unitateen kasuan, honako hauen parekoa: 3 ate, 3 leiho, 3 marko eta abar.

–Moto, auto, furgoneta eta quaden pneumatikoak: gehienez ere 12 unitate erabiltzaile/urte bakoitzeko. Garbigune bakoitzaren eragin-eremuko udalerrietakoak soilik onartuko dira.

4. puntua: Harrera-ordutegia (beharraren arabera aldatzen ahal da).

ASTEKO EGUNA

ORDUTEGIA

ASTEARTEA

10:00 - 13:30

OSTEGUNA

16:00 - 19:30

LARUNBATA

11:30 - 15:00

Garbigunea itxita egonen da egutegi ofizialeko jaiegunetan eta tokiko ospakizunen egunetan (eremu bakoitzean zehaztu beharko dira).

5. puntua: Garbigunearen erabiltzaileak.

A. Garbigunea Mankomunitatearen eragin-eremuan kokatutako honako erabiltzaile hauei zuzenduta dago:

–Etxebizitza partikularrei.

–Etxebizitzetako obra txikietako eraikitzaileei (ikus 3. puntua: EEHetarako mugak).

–Saltoki txikiak (ikus 3. puntua: Mugak).

–Bulegoak (ikus 3. puntua: Mugak).

–Ostalaritza.

–Udalak.

B. Garbigunean hondakinak uztetik salbuetsita daude honako hauek:

–Hondakinak bildu eta kudeatzen dituzten enpresak.

–Eraispen-enpresak.

–Merkataritza-sektorearen barruan, saltoki handiak eta biltegiak, baita bestelako ekoizle handiak ere.

–Konponketa-lantegiak.

–Enpresa, saltoki eta zerbitzuek ezin izanen dituzte beren ekoizpen-prozesu nagusiarekin zuzenean lotutako hondakinak utzi.

6. puntua: Onartzen diren hondakinak.

–Askotariko plastikoak: Saretak, aulkiak, mahaiak, jostailuak, bilgarriak...

–Film-plastikoa.

–Metalak: erradiadoreak, bizikletak, harraskak, antenak, aulkiak, bidoiak...

–Egurra: Armairuak, aulkiak, kaxak, ateak, oheak...

–Tamaina handiko hondakinak: Altzariak, lastairak, somierrak...

–Papera eta kartoia: Kartoizko kaxak, bilgarriak, aldizkariak, egunkariak...

–Inausketako eta landareen hondarrak.

–Arropa eta ehunkiak.

–Harrizko EEHak (obra-hondakinak): Adreiluak, hormigoia, baldosak, zeramika, konketak, komunak...

–Bestelako EEHak: Egurrak (parketa, tarima, markoak...), kristalak, plastikoak...

–Aparatu elektriko eta elektronikoen hondakinak:

• Linea zuria: Hozkailuak, garbigailuak, ontzi-garbigailuak, labeak, mikrouhin-labeak...

• Linea marroia: Telebistak, bideoak, DVD irakurgailuak, musika-ekipoak, ordenagailuak...

–Pinturak, aerosolak, disolbatzaileak, itsasgarriak, erretxinak.

–Fluoreszenteak eta bonbillak.

–Tonerrak eta horien antzekoak.

–Erradiografiak.

–Pilak.

–Metagailuak eta bateriak.

–Etxeko olioak.

–Motor-olioak.

–Pneumatikoak.

7. puntua: Onartzen EZ diren hondakinak.

–Hondakin nahasiak.

–Jatorri ezezaguneko hondakinak.

–Gai organikoaren gaikako bilketatik heldu diren hondakinak.

–Osasun arloko hondakinak.

–Hondakin erradioaktiboak.

–Meatzaritzan edo erauzketa jardueretan sortutako hondakinak.

–Erabileraz kanpoko ibilgailuak.

–Material lehergarriak (pirotekniakoak, air bag-ak eta abar).

–Amiantoa duten hondakinak.

8. puntua: Garbiguneko tarifak.

Garbigunea doakoa da etxebizitza partikularretako erabiltzaileentzat.

Datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa.

Tratamenduaren arduraduna: Izarbeibarko Mankomunitatea. Xedea: Mankomunitate honetako garbiguneetan hondakinen kudeaketa ahalbidetzea. Eskubideak: datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, deuseztatzeko eta informazio gehigarrian adierazitako bestelako eskubideak. Informazio gehigarria: Datuen tratamenduari eta datuak babesteko ordezkariari buruzko informazio gehigarria eta zehaztua ikusgai dago webgune honetako pribatutasun-politikan: www.mancomunidadvaldizarbe.com.

II. ERANSKINA

Larragako garbigunea erabiltzeko erregelamendua

“Garbigunea” etxeko hondakinak eta parekoak gaika biltzeko zentroa da, eta herritar orok erabiltzen ahal du berrerabili, birziklatu edo balorizatzeko modukoak diren materialak uzteko.

Nafarroako Hondakinen Partzuergoa arduratzen da Garbigunea ustiatzeaz, eta haren kargura eta haren erantzukizunpean eta zuzendaritzapean egikaritzen dira Garbigunea ustiatzeko lanak, betiere Ustiatzeko Erregelamendu honetan bildutako arau guztiak betez.

1. puntua: Harrera-kontrola.

Garbiguneko langileak aginpide nahikoa du erregelamendu honetan sartzen ez den edozein hondakin onartzeko edo ez onartzeko. Orobat, langileak honako hauek egin behar ditu:

–Garbigunea ireki eta ixtea, dagokion ordutegian.

–Erabiltzaileari hondakinak uzteko aholku ematea.

–Onartzen ez diren materialak uztea debekatzea.

–Erabiltzaileen eta materialen sarrera-erregistroa eramatea.

–Obra txikietarako udal obra-lizentziaren edo dagokion erantzukizunpeko adierazpenaren kopia eskatzea.

–Honako datu hauek jasotzea: ibilgailuaren matrikula, utzitako hondakin kopurua, erabiltzailearen NANa –beharrezkoa denean– eta utzitako hondakin mota.

–Hondakinen sarrerako edo irteerako erregistroa eramatea baimendutako kudeatzaileei edo beste batzuei (edukiontzi hutsak, beteak, albaranak eta abar).

–Baimenduta ez dagoen ezein pertsonak edo enpresak hondakinak atera ditzan saihestea.

–Instalazio osoa txukun eta egoera onean edukitzea.

–Hondakin arriskutsuak aldi baterako gordetzeko erabiltzen diren andel eta edukiontziak behar bezala identifikatuta daudela eta horietako etiketak egoera onean daudela zaintzea.

–Erabiltzaileen eta hondakinen garraiatzaile/kudeatzaileen segurtasuna zaintzea.

2. puntua: Erabiltzailearen erantzukizuna.

–Hondakin bakoitza dagokion edukiontzian uztea, bakoitzaren izaera kontuan hartuz eta txukunki.

–Instalazioaren arduradunaren argibideei kasu egitea.

–Hondakinak deskargatzeko prozesuan isurketarik gertatuz gero, eremuak garbi uztea.

–Behar bezala gidatzea, abiadura egokian, eta sarbidea une oro libre uztea; baimendutako gehieneko pisua 2.500 kilogramotik beherakoa duten ibilgailuak erabiliko ditu.

–Indarreko lege-araudiei eta udal-ordenantzei atxikitzea bere betebeharren bat betetzen ez badu.

3. puntua: Mugak.

–Etxeetan sortutako hondakinak eta parekoak baino ez dira onartuko.

–Baimendutako gehieneko pisua 3500 kilogramotik beherakoa duten ibilgailuak sartzen ahal dira.

–Mugak: EEHen (Eraikuntzako eta Eraispeneko Hondakinak) kasuan, obra-lizentziaren titular bakoitzak 400 kg edo 10 zaku eramaten ahal ditu astean bere eragin-eremuko Garbigunera; lizentziaren titularra ez den beste pertsona batek uzten ahal du hondakin hori (obra-lizentziaren titularra zein den erregistratu beharko da beti).

–Garbigune bakoitzaren eragin-eremuko udalerrietako EEHak soilik onartuko dira. Kasuan kasuko udalak emandako obra-lizentziaren kopia ere entregatu behar da.

–Unitateen kasuan, honako hauen parekoa: 3 ate, 3 leiho, 3 marko eta abar.

–Moto, auto, furgoneta eta quaden pneumatikoak: gehienez ere 12 unitate erabiltzaile/urte bakoitzeko. Garbigune bakoitzaren eragin-eremuko udalerrietakoak soilik onartuko dira.

4. puntua: Harrera-ordutegia (beharraren arabera aldatzen ahal da).

ASTEKO EGUNA

ORDUTEGIA

ASTEARTEA

16:00 - 19:30

OSTEGUNA

10:00 - 13:30

LARUNBATA

08:30 - 11:00

Garbigunea itxita egonen da egutegi ofizialeko jaiegunetan eta tokiko ospakizunen egunetan (eremu bakoitzean zehaztu beharko dira).

5. puntua: Garbigunearen erabiltzaileak.

C. Garbigunea Mankomunitatearen eragin-eremuan kokatutako honako erabiltzaile hauei zuzenduta dago:

–Etxebizitza partikularrei.

–Etxebizitzetako obra txikietako eraikitzaileei (ikus 3. puntua: EEHetarako mugak).

–Saltoki txikiak (ikus 3. puntua: Mugak).

–Bulegoak (ikus 3. puntua: Mugak).

–Ostalaritza.

–Udalak.

D. Garbigunean hondakinak uztetik salbuetsita daude honako hauek:

–Hondakinak bildu eta kudeatzen dituzten enpresak.

–Eraispen-enpresak.

–Merkataritza-sektorearen barruan, saltoki handiak eta biltegiak, baita bestelako ekoizle handiak ere.

–Konponketa-lantegiak.

–Enpresa, saltoki eta zerbitzuek ezin izanen dituzte beren ekoizpen-prozesu nagusiarekin zuzenean lotutako hondakinak utzi.

6. puntua: Onartzen diren hondakinak.

–Askotariko plastikoak: Saretak, aulkiak, mahaiak, jostailuak, bilgarriak...

–Metalak: erradiadoreak, bizikletak, harraskak, antenak, aulkiak, bidoiak...

–Egurra: Armairuak, aulkiak, kaxak, ateak, oheak...

–Tamaina handiko hondakinak: Altzariak, lastairak, somierrak...

–Inausketako eta landareen hondarrak.

–Arropa eta ehunkiak.

–Harrizko EEHak (obra-hondakinak): Adreiluak, hormigoia, baldosak, zeramika, konketak, komunak...

–Bestelako EEHak: Egurrak (parketa, tarima, markoak...), kristalak, plastikoak...

–Aparatu elektriko eta elektronikoen hondakinak:

• Linea zuria: Hozkailuak, garbigailuak, ontzi-garbigailuak, labeak, mikrouhin-labeak...

• Linea marroia: Telebistak, bideoak, DVD irakurgailuak, musika-ekipoak, ordenagailuak...

–Pinturak, aerosolak, disolbatzaileak, itsasgarriak, erretxinak.

–Fluoreszenteak eta bonbillak.

–Tonerrak eta horien antzekoak.

–Erradiografiak.

–Pilak.

–Metagailuak eta bateriak.

–Etxeko olioak.

–Motor-olioak.

–Pneumatikoak.

7. puntua: Onartzen EZ diren hondakinak.

–Hondakin nahasiak.

–Jatorri ezezaguneko hondakinak.

–Gai organikoaren gaikako bilketatik heldu diren hondakinak.

–Osasun arloko hondakinak.

–Hondakin erradioaktiboak.

–Meatzaritzan edo erauzketa jardueretan sortutako hondakinak.

–Erabileraz kanpoko ibilgailuak.

–Material lehergarriak (pirotekniakoak, air bag-ak eta abar).

–Amiantoa duten hondakinak.

8. puntua: Garbiguneko tarifak.

Garbigunea doakoa da etxebizitza partikularretako erabiltzaileentzat.

Datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa.

Tratamenduaren arduraduna: Izarbeibarko Mankomunitatea. Xedea: Mankomunitate honetako garbiguneetan hondakinen kudeaketa ahalbidetzea. Eskubideak: datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, deuseztatzeko eta informazio gehigarrian adierazitako bestelako eskubideak. Informazio gehigarria: Datuen tratamenduari eta datuak babesteko ordezkariari buruzko informazio gehigarria eta zehaztua ikusgai dago webgune honetako pribatutasun-politikan: www.mancomunidadvaldizarbe.com.

Iragarkiaren kodea: L2107231