127. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANUE

2021erako zerga-tasak

Anueko Udalak, 2021eko martxoaren 16ko osoko bilkuran, onetsi zuen 2021eko urtarrilaren 1etik aitzina aplikatuko diren tasa, karga, prezio publiko eta gainerako ordainarazpenen espedientea.

Espedientea jendaurrean egon zen 30 egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina (2021eko 75. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, apirilaren 6koa), bidezko interesa dutenek azter zezaten, eta aurkez zitzaten egoki jotako erreklamazio, kexa edo oharrak, jarritako epearen barnean. Hori dena, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea) eta harekin bat heldu den gainerako legeriarekin.

Ez denez erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu, argitara ematen dira 2021eko urtarrilaren 1etik aitzina aplikatuko diren tasak, prezio publikoak eta gainerako ordainarazpenak.

ZERGA-TASAK

–Lurraren kontribuzioa: % 0,1070.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga:

  • % 3,5, obra gauzatzeko aurrekontuaren gainean, obra berrietarako edo etxebizitzak zaharberritzeko, baldin titularraren ohiko bizileku iraunkorra ez badira.
  • % 2, obra gauzatzeko aurrekontuaren gainean, lehen etxebizitza zaharberritzeko obretarako eta obra berrietarako, baldin titularraren ohiko bizileku iraunkorra bada, edo lehen etxebizitza; baita nekazaritza, abeltzaintza enpresetarako edo ETEetarako ere (enpresa txiki eta ertainak).
  • % 4, industria jarduerak ezartzeko obretarako.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: 1eko indizea aplikatuko du Udalak, maiatzaren 28ko 7/1996 Foru Legeak onetsi eta exijitutako gutxieneko kuoten gainean.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: 0,06ko koefizientea, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritako sortzealdi guztietarako (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea). Karga-tasa aplikagarria, % 8.

Anuen, 2021eko maiatzaren 19an.–Alkatea, Miguel Ángel Larrayoz Vidan.

Iragarkiaren kodea: L2108216