126. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 31

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

106E/2021 EBAZPENA, apirilaren 21ekoa, Biodibertsitatearen Zerbitzuko zuzendariak emana, honako hau aldatzen duena: 62E/2021 Ebazpena, martxoaren 22koa, Biodibertsitatearen Zerbitzuko zuzendariak emana, Arangoitiko estazio meteorologikoa Irunberriko udal-mugarteko beste kokaleku batera aldatzeko proiektuari ingurumen ukipenetarako baimena ematen diona.

2021eko martxoaren 23an, Biodibertsitatearen Zerbitzuan sartu zen Nekazaritza Zerbitzuko Lurzoru eta Klimatologia Bulegoak egindako agiri bat. Hartan adierazten da obraren sustatzailea Nafarroako Gobernua dela, eta ez TRAGSATEC, nahiz eta hala jasota egon aipatutako martxoaren 22ko 62E/2021 Ebazpenean.

Aurkeztutako agiriak ikusita, bada, aditzera ematen da bidezkoa dela martxoaren 22ko 62E/2021 Ebazpena aldatzea. Batetik, obraren sustatzailea Nafarroako Gobernua dela adierazi behar da, eta, bestetik, ebazpen horretako 3. puntua kendu, ez baitago fidantza eratzeko beharrik.

Ikusirik espedientean dauden txostenak, eta erabiliz Ingurumeneko zuzendari nagusiaren azaroaren 8ko 107/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetutako eskumenak,

EBAZTEN DUT:

1. Honako hau aldatzea: 62E/2021 Ebazpena, martxoaren 22koa, Biodibertsitatearen Zerbitzuko zuzendariak emana, Arangoitiko estazio meteorologikoa Irunberriko udal-mugarteko beste kokaleku batera aldatzeko proiektuari ingurumen ukipenetarako baimena ematen diona. Batetik, obraren sustatzailea Nafarroako Gobernua dela adierazi behar da, eta, bestetik, ebazpen horretako 3. puntua kendu, ez baitago fidantza eratzeko beharrik.

2. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera kontatuko dira.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Lurraldearen Antolamenduaren Atalera, Irunberriko Udalera, Ingurumena Zaintzeko Taldeari (Agoizko Koordinazio Unitatea) eta interesdunari.

Iruñean, 2021eko apirilaren 21ean.–Biodibertsitatearen Zerbitzuko zuzendaria, Enrique Eraso Centelles.

Iragarkiaren kodea: F2106633