126. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 31

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

ZIZUR NAGUSIA

2021eko zirkulazioaren gaineko zerga eta pasabide-tasa. Borondatez ordaintzeko epea

Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduari jarraituz, aditzera ematen da 2021eko ekainaren 30ean bukatuko dela 2021eko zirkulazioaren gaineko zergagatik eta pasabideen tasagatik igorritako kuotak borondatez ordaintzeko epea.

Helbideratu gabeko ordainagiriak haien gibeleko aldean aipatzen diren banketxeenr edozein bulegotan ordain daitezke, ordainagiria aurkeztuta.

Helbideratutako ordainagiriak 2021eko ekainaren 30ean kargatuko dira kontuetan.

Epe hori iragandakoan, Diru-bilketaren Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak aplikatu, eta premiamendu bidez kobratzeko tramiteak hasiko dira.

Zizur Nagusian, 2021eko maiatzaren 20an.–Alkate udalburua, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2108059