126. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORBAIBARKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN BATASUNA

Aldaketa, 2021eko aurrekontua betearazteko oinarrietan.
Behin betiko onespena

2021eko martxoaren 26ko osoko bilkuran hasiera batez onetsi zen aldaketa bat egitea 2021eko ekitaldirako aurrekontua betearazteko oinarrietan, eta erabaki hori argitara eman zen 2021eko 87. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 19koan.

Jendaurreko epea iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsi da, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluarekin (foru lege horrek hizpide du Nafarroako Toki Administrazioa) eta martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluarekin (foru lege horrek hizpide ditu Nafarroako Toki Ogasunak).

Aurrekontua betearazteko oinarrietan egindako aldaketaren kopia interesdunen eskura dago Batasunaren egoitza elektronikoko gardentasun atarian. Esteka honen bidez eskura daiteke:

https://serviciosadministrativosvaldorba.sedelectronica.es/transparency/484d6551-5fd6-4ebe-9560-2b12a4201fac/

Garinoainen, 2021eko maiatzaren 13an.–Lehendakaria, Alexandre Duró Cazorla.

Iragarkiaren kodea: L2107941