126. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 31

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

948/2021 EBAZPENA, maiatzaren 6koa, Jaime Brunet Fundazioko buruak emana. Haren bidez, Giza Eskubideak Sustatzeko 2021eko Jaime Brunet Nazioarteko Sariaren deialdia egiten da.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Brunet Fundazioak Giza Eskubideak sustatzeko Jaime Brunet Nazioarteko Saria sortu zuen 1998. urtean, giza eskubideen defentsa sustatu eta hedatzeko, eta giza duintasunari lotzen zaizkion eskubideen gainetik jartzen diren egoera eta tratu krudelak edo iraingarriak behingoz amai daitezen laguntzeko. Orduz geroztik, deialdi bat egiten da urtero.

Hauek dira 2021eko deialdia arautuko duten oinarriak.

OINARRIAK

Lehenbizikoa.

Jaime Brunet Nazioarteko Sariaren 2021eko deialdiak honako hauek sarituko ditu:

a) Giza eskubideekin loturiko lan bat.

b) Giza eskubideen aldeko lanean emandako ibilbide oso bat.

Bigarrena.

Saria irabazi duela frogatzen duen diploma bat, sariaren figura oroigarri bat eta 36.000 euro gordin emanen zaizkio saridunari.

Hirugarrena.

Ondoren aipatzen direnek jasotzen ahalko dute saria, beren kondizioa eta nazionalitatea edozein izanik ere:

a) Pertsona fisikoek.

b) Lantaldeek.

c) Erakunde edo organismoek.

Laugarrena.

Zilegi da hautagaitzak interesdunek berek edo bestelako pertsona edo erakunde batek eskaturik aurkeztea, web-orrialde honetan deskargatzen ahal den eredu ofizialean:

http://www.unavarra.es/conocerlauniversidad/jaime-brunet-fundazioa?languageId=100001

Horrekin batera, 1. oinarrian ezarritakoa kontuan hartzen duen txosten arrazoitua eman beharko da, 20 orrialdekoa gehienez ere. Nahi izanez gero, arrazoitutako hamar berme aurkezten ahalko dira, gehienez ere, dokumentu horrekin batera.

Brunet Fundazioaren Patronatuak hautagaitza berriak aurkezten eta bermatzen ahalko ditu. Halaber, aurreko bi deialdietan saritu gabeko hautagaitzak berreskuratuko ditu.

Bosgarrena.

Zilegi izanen da hautagaitzak gaztelaniaz, euskaraz, ingelesez edo frantsesez aurkeztea, eta helbide elektroniko honetara bidali beharko dira:

fundacion.brunet@unavarra.es

Seigarrena.

Hautagaitzak aurkezteko epea 2021eko irailaren 30ean amaituko da.

Zazpigarrena.

Fundazioaren Patronatuak izendaturiko epaimahai batek aztertuko ditu proposamenak, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan bilduko da.

Ahal dela, 2021eko Brunet Sariaren erabakia 2021eko abenduaren 10ean aldarrikatuko da, egun horretan ospatzen baita Nazio Batuen Biltzar Nagusiak onetsitako Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren urteurrena. Epaimahaiaren erabakia apelaezina izanen da.

Zortzigarrena.

Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzen da.

Argibide gehiago:

Brunet Fundazioa - Nafarroako Unibertsitate Publikoa.

Arrosadiko campusa.

31006 Iruñea, Nafarroa (Espainia).

Telefonoa: 948169103.

Faxa: 948169004.

Helbide elektronikoa: fundacion.brunet@unavarra.es.

Internet: http://www.unavarra.es/conocerlauniversidad/jaime-brunet-fundazioa?languageId=100001.

Iruñean, 2021eko maiatzaren 6an.–Jaime Brunet Fundazioko burua, Ramón Gonzalo García.

Iragarkiaren kodea: F2107618