126. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 31

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

131/2021 EBAZPENA, apirilaren 21ekoa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, 2021eko uztailaren 1etik azaroaren 10era irakasleek prestakuntza ikastaroak egiteko laguntzen deialdia onesten duena. DDBN identifikazioa: 559244.

Nafarroako Hezkuntza Departamentuak, atzerriko hizkuntzak irakasten dituzten edo eskolak atzerriko hizkuntzetan ematen dituzten irakasleen prestakuntzaren inguruko gomendioak kontuan hartuta, eta indarreko legediari jarraikiz, bidezkotzat jotzen du irakasleen atzerriko prestakuntza sustatzea.

Atzerriko hizkuntzen irakasleak atzerrian prestatzea funtsezkoa da, bai hizkuntza maila gaurkotzeko, baita hizkuntzak irakasteko metodologian, hizkuntzak edukien bidez irakasteko metodologian, eta antzeko beste gai batzuetan prestatzeko ere.

Hala ere, errealitatea da Covid-19ak sortu duen osasun krisia dela eta, atzerriko prestakuntza presentzialeko jarduera guztiak eten egin direla. Alabaina, Hezkuntza Departamentuak nahi du sustatzen segitu on-line prestakuntza, ikastaroak antolatzen dituzten entitateek eskaintzen dutena, udako hilabeteetatik kanpo.

Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuko zuzendariak txostena aurkeztu du, eta horretan aditzera eman du beharrezkoa dela on-line ikastaroak 2021eko uztailaren 1etik azaroaren 10era arte egiteko laguntzen deialdi bat egitea, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publiko eta itunduetan atzerriko hizkuntzak edo hizkuntzaz bestelako irakasgaiak atzerriko hizkuntzetan irakasten dituzten irakasleentzako edo, atzerriko hizkuntza baten C1 maila edo baliokidea izanda, metodologiari buruzko prestakuntza jaso nahi duten irakasleentzako.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. On-line ikastaroak egiteko gehienez 14 banakako laguntza –350 euro artekoak– emateko deialdia onestea. Parte hartzeko oinarriak ebazpen honen 1. eranskinean ageri dira.

2. Horretarako, gehienez 5.000 euroko gastua onestea, 2021eko Aurrekontuko “Atzerriko hizkuntzetako irakasleen prestakuntzarako laguntzak” izeneko 420001-42420-4809-321202 partidaren kargura.

3. Ebazpen hau eta bere eranskinak www.educacion.navarra.es/eu/web/dpto/inicio (Hezkuntzako berriak) eta www.nafarroa.eus (Tramiteak) webguneetan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.

4. Ebazpen hau eta bere eranskinak igortzea Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza Departamentuan duen kontu-hartzaile delegatuari, Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzura, Atzerriko Hizkuntzen Atalera, Argibide eta Agiri Bulegora eta Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegora, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2021eko apirilaren 21ean.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.

1. ERANSKINA

2021ko uztailaren 1etik azaroaren 10era irakasleek prestakuntza ikastaroak egiteko laguntzen deialdiaren oinarri arautzaileak

Lehen oinarria.–Deialdiaren xedea.

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak gehienez ere 14 laguntzatarako deialdia egin du, Nafarroako Foru Komunitateko Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetako nahiz Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleei zuzendurik, 2021eko uztailaren 1etik azaroaren 10era arte on-line ikastaroak, prestakuntzakoak, egiteko, nazioko edo atzerriko ikastetxeek eta unibertsitateek eskainitakoak.

Irakasle eskatzaileek ikastaroa ematen duen erakundearekin zuzenean kudeatu beharko dituzte deialdi honen bidez diruz laguntzen diren ikastaroak.

Bigarren oinarria.–Parte hartzeko baldintzak.

–Jarduneko irakaslea izatea.

–Irakasleentzako atzerriko prestakuntzarako laguntzarik jaso ez izana azken hiru deialdietan.

–Irakaslea egoera hauetako batean izatea:

–Atzerriko hizkuntzak irakastea (ingelesa, frantsesa, alemana) edo eskolak atzerriko hizkuntzetan ematea (British, IIP, FIP, AHIP, Bigarren Hezkuntzako programa eleaniztuna eta atal elebidunak) Nafarroako Foru Komunitateko Haur, Lehen edo Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan.

–Sare publikoko Bigarren Hezkuntzako irakaslea izatea, hizkuntza arlokoak ez diren irakasgaietakoa, C1 maila egiaztatzen badu deialdiaren xede diren atzerriko hizkuntzetako batean, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuari jarraikiz.

–Nafarroako Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakaslea izatea.

Hirugarren oinarria.–Udako atzerriko ikastaro bat egiteko laguntza indibidualen deskribapena.

3.1. Ikastaroen ezaugarriak.

–Ikastaroaren edukia metodologikoa izanen da, eta hizkuntzekin eta haien didaktikarekin lotuta.

–Gutxienez hogei irakastorduko iraupena izan beharko du.

–Ikastaroak 2021eko uztailaren 1etik azaroaren 10era bitartean egin beharko dira.

–Laguntza hauek bateraezinak dira 2021ean Hezkuntza Departamentuak antolaturiko udako ikastaroetan parte hartzearekin.

3.2. Laguntzen zenbatekoa eta estaldura.

3.2.1. Laguntzen xedea da matrikularen oinarrizko kontzeptua finantzatzea.

Gehienez ere 350 euroko laguntza emanen da.

Ikastaroa egindakoan jasoko da laguntza, behin matrikulari lotutako gastuen frogagiriak aurkeztu eta egiaztatuta, eta ikastaroaren ordu guztiak zehazten dituen bertaratze ziurtagiria aurkeztuta, 2021eko azaroaren 20ra arte. Gastuak deialdi honetako zazpigarren oinarrian xedatzen denaren arabera frogatu beharko dira.

3.3.2. Hezkuntza Departamentuak beretzat gordeko du gastuetako edo haien frogagirietako batzuk aintzat ez hartzeko eskubidea, gehiegizkotzat edo desegokitzat jotzen baditu. Jasotzen den laguntzak ez dio inolako onura ekonomiko pertsonalik ekarriko adjudikaziodunari. Dirulaguntza hauengatik ez da zergarik ordaindu behar.

3.3.3. Laguntza bat eskuratzen duen pertsona baino ez da arduratuko hautatu den ikastarorako inskripzioa kudeatzeaz eta egin beharreko ordainketak egiteaz.

Laugarren oinarria.–Eskaeren aurkezpena, dokumentazioa eta epea.

Laguntza honetaz gain, Departamentuak udako ikastaroetarako egiten dituen beste deialdietako batean ere eskatzen bada, lehenesteko ordena adierazi beharko da nahitaez bi eskaeretan.

4.1. Eskaerak aurkeztea.

a) Eskaera, ahal izanez gero, webgune honetako inprimakiaren bidez beteko da:

https://forms.gle/PDHeC9rfcke8r5Yd7

Eranskin honen 4.2 puntuan aipatzen den dokumentazioa eskaneatuta aurkeztu beharko da.

b) Bestela, Hezkuntza Departamentuko erregistroan (aldez aurretik hitzordua eskatuta) aurkeztuko dira ebazpen honen 2. eranskineko eskaera eta dagokion dokumentazioa.

Hala ere, arestian esandakoa galarazi gabe, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean aurreikusitako edozein moduren bidez ere aurkezten ahalko dira.

Eskabidea eta dokumentazioa posta bulego batean aurkeztuz gero, gutun-azal ireki batean sartuko dira, postako langileek, ziurtatu aurretik, data eta zigilua jar diezazkioten.

Deialdiaren prozesu osoa (eskaera, dokumentazioaren aurkezpena, etab.) telematika bidez egin daiteke, www.nafarroa.eus webguneko zerbitzuen katalogoaren bidez. Tramitazio elektronikoa egin ahal izateko, ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa izan beharko da, webgune berean eskuratzen ahal dena.

Departamentuak, dirulaguntzak emateko xedeei dagokienez, programa egokia den edo ez baloratuko du. Ezezko balorazioa emanez gero, Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuak horren berri emanen dio eskatzaileari, arrazoiak adierazita, 5 egun naturaleko epean beste ikastaro baten programa aurkez dezan. Laguntza ematea beste ikastaro baten aurkezpenaren eta haren egokitasunaren baldintzapean egonen da beti.

Era berean, laguntza eskaera aurkeztu eta gero hautagaiak ikastaroa aldatzen badu, Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuari jakinarazi beharko dio behin betiko zerrendak argitaratu baino lehen, hautatu duen ikastaroaren programa erantsirik, hark onets dezan. Horrela egin ezean, ez dago bermatuta laguntza emanen dela.

Behar izanez gero, agiri osagarriak aurkezteko eskatzen ahalko da.

Deialdi honetako ikastaro eta laguntzak eskuratu ahal izateko eskabideak Hezkuntza Departamentuko Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuari zuzenduko zaizkio beti.

4.2. Nahitaezko dokumentazioa.

1) Eskabide guztietarako: zinpeko aitorpena, 9. eranskinaren arabera betea.

2) Ikastetxe publikoak:

a) Atzerriko hizkuntza bat irakasten duten irakasleak: ikastaroaren xedeko hizkuntza irakasten emandako ikasturteak irakaslearen zerbitzu-orriaren bidez egiaztatuko dira. Atzerriko Hizkuntzen Atalak ofizioz eskatuko dizkio orriak Giza Baliabideen Zerbitzuari, eta, horregatik, eskatzaileak ez du datu hori eman behar.

b) Eskolak atzerriko hizkuntzan ematen dituzten irakasleak: aurreko ikasturteetan edo ikasturte honetan ingelesez, frantsesez edo alemanez (IIP, AIP edo atal elebidunak) zein ikastetxetan irakatsi den edo irakasten ari den, hango zuzendariaren ziurtagiria (8. eranskina), irakaslan hori zehazten duena. Eskatzaileak aurkeztu beharko du.

c) Bigarren Hezkuntzako irakasleak, C1 hizkuntza eskakizuna edo hizkuntza gaitasuna dutenak deialdi honen xede diren atzerriko hizkuntzetako edozeinetan:

–Alemaneko, frantseseko, ingeleseko edo italierako C1 mailaren ziurtagiria, 30/2018 Foru Aginduan ezarritakoen artetik. Foru agindu horren bidez, hizkuntzen jakite maila egiaztatzen duten titulazioak eta ziurtagiriak ezarri ziren, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuak ezartzen dituen mailei erreferentzia eginez, Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuko eskumeneko eremuan.

AHIP, PF edo PI profila edukiz gero, ez da dokumentaziorik aurkeztu beharko, ofizioz egiaztatuko baita.

3) Sare itunduko ikastetxeak.

–Ikastetxeko (edo ikastetxeetako) zuzendariaren ziurtagiria, zeinean zehaztuko baita aurreko ikasturteetan zer irakatsi den eta gaur egun zer irakasten ari den ingelesez, frantsesez edo alemanez (IIP, eta atal elebidunak) (8. eranskina). Eskatzaileak aurkeztu beharko du ziurtagiri hori.

4.3. Aurkezteko epea.

Eskaerak aurkezteko hamabost egun naturaleko epea izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Bosgarren oinarria.–Hautapen batzordea.

Hautapen batzordea kide hauek osatuko dute :

–Atzerriko Hizkuntzen Ataleko burua, batzordeburua izanen dena, edo hark eskuordetzen duena.

–Europako Proiektuen Bulegoko burua, edo hark eskuordetzen duena.

–Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko legelari bat.

Hautapen batzordeak 3. eranskinean ezarritako baremoaren arabera baloratu eta barematuko ditu parte hartzeko eskaera guztiak.

Seigarren oinarria.–Deialdiaren ebazpena.

Hautapen batzordeak hautapen prozesuaren behin-behineko emaitzak zerrenda batean argitaratuko ditu Nafarroako Gobernuaren atarian (www.nafarroa.eus) eta https://www.educacion.navarra.es/eu/web/dpto/inicio web-orrian (Hezkuntzako berrien atalean).

Zerrenda horretan honako hauek agertuko dira:

–Behin-behinekoz esleitu diren eskaeren zerrenda eta bakoitzak lortutako puntuazioa.

–Erreserban diren eskaeren zerrenda eta bakoitzak lortutako puntuazioa.

–Baztertutako eskaeren zerrenda, arrazoia zein izan den zehaztuta.

Zerrendetan zenbaki bana esleituko zaie eskatzaileei, berdinketarik bada zozketa publiko baten bidez ebazteko. Zozketa Nafarroako Gobernuaren webgunean (http://www.navarra.es/home_eu/) eta Hezkuntza Departamentuaren webgunean (https://www.educacion.navarra.es/eu/web/dpto/inicio) iragarriko da

Hautagaiek erreklamazioak aurkez ditzakete hautapen batzordearen aurrean, hiru egun balioduneko epean, behin-behineko zerrenda argitaratzen denetik. Epe hori iraganik, erreklamazioak aztertu eta ebatzi ondoren, esleitutako laguntzen behin betiko zerrenda argitaratuko du batzordeak.

Emandako laguntzari uko eginez gero, behin betiko zerrenda argitaratu eta hiru egun naturaleko epean, hautatuek deialdiaren 4. eranskina igorri beharko diote Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuari posta elektronikoz (idiomas@educacion.navarra.es), laguntzari uko egiten diotela adierazteko. Mezuaren gaiaren eremuan “Uko egitea - Atzerriko hizkuntza” eta eskatzailearen izena eta bi deitura idatzi beharko dira.

Bestela, laguntza onartu dutela ulertuko da.

Ezarritako epea bukatutakoan ere uko egiteak irits daitezkeela aurreikusirik, ukoa epe hori bukatu ondoren aurkezteak hurrengo deialdietatik baztertzea ekarriko du, kasu justifikatuetan izan ezik.

Hezkuntzako zuzendari nagusiak gehienez hiru hilabeteko epean ebatziko du deialdi hau, ikastaroak egiteko epea bukatzen denetik, batzordearen proposamenarekin bat.

Hezkuntza Departamentuak eskubidea izanen du ikastaroa egin aurretik laguntzaren esleipena bertan behera uzteko, baldin eta egiaztatzen bada eskatzailearen destinoa Nafarroako Foru Komunitatetik kanpora aldatu dela, edo aurreikusten bada betebehar gisa ezartzen diren baldintzetakoren batek ez duela indarrik izanen hurrengo ikasturtean (2021-2022).

Zazpigarren oinarria.–Azken agiriak eta laguntzak ordaintzeko eskabidea.

2021eko azaroaren 20an beranduenez, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira, Hezkuntza Departamentuko Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuari zuzenduak:

–Ikastaroaren azken txostena. Hartan agertuko dira ikastaroaren ezaugarri eta helburuak, egindako jarduerak eta norberaren balorazioa; oro har, webgune honetako datu-orriaren bidez eginen da (Chrome erabilita, ahal bada):

https://forms.gle/sfFQe3DqJKBsjrBF8

Bestela, deialdi honen 5. eranskina bete eta aurkeztu beharko da.

–Ikastarora joan dela ziurtatzen duen agiriaren fotokopia. Hartan, erakunde antolatzailea, parte-hartzailearen izen-deiturak, egindako jardueraren izena, ikastaroaren datak eta guztira egindako irakastorduak azalduko dira. Datu horiek guztiak nahitaezkoak dira laguntza ordaintzeko.

Kalkulu horretan, ez dira aintzat hartuko eskolaz kanpoko jarduerak, jarduera osagarriak eta programazio soziala.

–Gastuen laburpen-orria (6. eranskina).

–Matrikularen jatorrizko faktura, baita ordaindu dela frogatzen duen agiria ere.

–Irakasle onuradunek, gainera, “Transferentzia bidez ordaintzeko eskaera” (7. eranskina) aurkeztu beharko dute, ez badute inoiz aurkeztu, dagokion banketxeak betea eta zigilatua. Agiri hori helbide honetan ere jasota dago:

http://www.navarra.es/home_es/Servicios/Recursos/Impresos+de+Tesoreria.htm

Agiri horiek eskaneatuta igortzen ahalko dira posta elektroniko honetara: idiomas@educacion.navarra.es. Mezuaren gaiaren eremuan “Azken txostena” eta interesdunaren deiturak idatzi beharko dira. Hala eta guztiz ere, Hezkuntza Departamentuak laguntzaren onuradunari edozein unetan eskatzen ahalko dio jatorrizko ziurtagiriak eta fakturak aurkezteko, egokitzat jotzen badu.

Zortzigarren oinarria.–Laguntzak ordaintzea.

Deialdi honen hirugarren oinarriarekin bat, esleitutako laguntza guztia ordaintzeko, deialdiaren zazpigarren oinarrian aipatzen diren azken agiriak aurkeztu behar dira aurretik.

Laguntzak emateko kontuan izan diren baldintzak aldatzen badira, eta, betiere, batera erdietsi badira estatuko edo nazioarteko beste administrazio publiko batzuek ematen dituzten dirulaguntzak edo laguntzak, dirulaguntza emateko ebazpenak aldatzen ahalko dira.

Laguntza hauen onuradunak Hezkuntza Departamentuari eskatzen dien informazio guztia ematera derrigortuta daude, eta behar diren finantza kontrolerako jarduketen menpe geldituko dira. Oinarriotan ezarrita ez dagoen orotan, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritakoa aplikatuko da.

Bederatzigarren oinarria.–Ziurtapena.

Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuak ikastarora joan izanaren ziurtagirian zehazten den ordu kopuru bereko prestakuntza aldia aitortuko die irakasleei, eta jarduerari izaera ofiziala emateko ziurtagiria eginen du.

Hamargarren oinarria.–Errekurtsoak.

Deialdi honen eta honetatik sortzen diren egintzen aurka interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dute, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, haiek jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

Bete beharreko eredu guztiak deskargatu (DOC).

Iragarkiaren kodea: F2106648