126. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Uharteko Udalak, 2021eko maiatzaren 18ko Alkatetzaren ebazpen baten bidez, honako dekretu hau onartu zuen:

Alkatetzaren dekretua eskumenak eskuordetzan emateko kanpoan den bitartean.

Alkatetzak 2021eko apirilaren 8an emandako 2021-0252 Ebazpenaren bitartez, erabaki zen alkatetzaren eskumenak eskuordetzan ematea Edorta Beltzunegi Lopez lehen alkateordeari, 2021eko apirilaren 9tik apirilaren 28ra bitarte, medikuaren bajagatik.

2021eko apirilaren 27ko 2021-0298 Ebazpenaren bidez, eskumenak eskuordetzeko epea luzatu da 2021eko apirilaren 29tik 2021eko maiatzaren 17ra.

Ikusirik bajaren arrazoiak bere horretan dirauela maiatzaren 18an, bidezkoa da eskumenak eskuordetzeko epea luzatzea 2021eko uztailaren 18ra bitartean.

Hortaz, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluan ezarritakoari jarraituz,

EBAZTEN DUT:

1. Alkatetzari dagozkion eskumen guztiak Edorta Beltzunegi López lehen alkateordeari eskuordetzea 2021eko maiatzaren 18tik 2021eko uztailaren 18ra bitartean, biak barne.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Uharten, 2021eko maiatzaren 18an.–Alkatea, Alfredo Arruiz Sotés.

Iragarkiaren kodea: L2108176