126. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Tokiko Gobernu Batzarreko kideak kargutik kentzea

2021eko maiatzaren 11n, Lizarrako Udalak honako ebazpen hau eman zuen:

“Lizarrako Udaleko Alkatetzaren 155/2021 Ebazpena, Jorge Crespo Ganuza eta Magdalena Hernández Salazar udalkideak Gobernu Batzarreko kide kargutik kentzen dituena”.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 8.1 artikuluak ezartzen du Nafarroako udalen antolamendua eta horien gobernu- eta administrazio-organoen eraketa lotuko zaizkiela Estatuko gainerakoek dituztenei aplikatzen zaizkien xedapenei, eta udalen gobernu eta administrazio-organoen eskudantziak erabiliko direla legeria orokorrean ezarritakoari jarraikiz, ezertan galarazi gabe toki araubideari buruzko foru legeriaren ondorio diren berezitasunak.

2020ko apirilaren 2ko 144/2020 Ebazpenaren bitartez, besteak beste, Lizarrako Udaleko Gobernu Batzarreko kide eta bigarren alkateorde izendatu zen Jorge Crespo Ganuza, Lizarrako Udaleko zinegotzi atxiki gabea.

Jarraian, maiatzaren 4ko 184/2020 Ebazpenaren bitartez, Gobernu Batzarrako kide izendatu zen Magdalena Hernández Salazar, hau ere udal honetako zinegotzi atxiki gabea.

2020ko azaroaren 26an, Lizarrako Udaleko Navarra Suma udal taldeak eskatu zuen izendatuak kargutik kentzeko eta izendapen horiek ofizioz berrikusteko, Auzitegi Gorenaren urriaren 26ko 1401/2020 Epaiaren babesean, ulertzen baitu Auzitegi Gorenak emandako epaiak bi izendapenak baliogabetzen dituela.

Kargutik kentzeko eskaera ezetsita, eta izapideturik ofizioz berrikusteko prozedura, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 106. artikuluaren arabera, Nafarroako Kontseiluak 13/2021 Irizpena eman du maiatzaren 3an (9/2021 espedientea) eta bertan ondorioztatzen du:

“Jorge Crespo Ganuza eta Magdalena Hernández Salazar, Lizarrako Udaleko zinegotzi atxiki gabeak, Lizarrako Udaleko Gobernu Batzarreko kide eta alkateorde egiten dituen izendapenak ofizioz berrikustea baietsi behar da. Eta kontuan hartuta 2021eko martxoaren 4ko Erabakiak, ezesten dituenak Alkatetzaren apirilaren 2ko 144/2020 eta maiatzaren 4ko 184/2020 ebazpenak ofizioz berrikusteko eskaera eta ondoriozko erabateko deuseztasun-deklarazioa, ez duela ebazpen proposamenaren izaera juridikorik, berriz ere Lizarrako Udaleko Osoko Bilkurari aurkeztu beharko zaio, bidezkoa dena erabaki dezan, kontuan hartuta berrikusteko proposamena baiesten duen gure irizpena”.

Horiek horrela, deusetan ukatu gabe udal honetako Osoko Bilkurari ofizioz berrikusteko erabaki-proposamena igortzea, Nafarroako Kontseiluak emandako irizpenaren arabera; xedea izanik udal antolaketaren egoera juridikoa erregularizatzea eta arriskuan ez jartzea espedienteak ukitutako udal honetako gobernu organoen baliozkotasuna; bada, alkatetza honi Toki Entitateen Antolamenduaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 46. artikuluan eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenetan aitortzen zaizkion ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Jorge Crespo Ganuza eta Magdalena Hernández Salazar udalkideak Lizarrako Udaleko Gobernu Batzarreko kideen kargutik kentzea; Jorge Crespo Ganuzaren kasuan, gainera, Lizarrako Udaleko bigarren alkateorde izateari utziko dio eta kargu hori hirugarren alkateordea den Edurne Ruiz Armendariz zinegotziak beteko du hemendik aurrera.

Bigarrena.–Lizarrako Udaleko Gobernu Batzarraren osaera aldatzea. Ebazpen hau indarrean jartzen denetik hasita alkateak eta Edurne Ruiz Armendáriz eta Pablo Ezcurra Fernández udalkideek baino ez dute osatuko, eta osorik mantenduko dute udal gobernu organo honen alde indarrean dagoen eskuordetzeen araubidea.

Hirugarrena.–Nafarroako Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 46.1 artikuluan xedatutakoa betez, agintzea argitara dadila ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, deusetan ukatu gabe ondorioak izatea sinatu eta biharamunetik aurrera.

Laugarrena.–Ebazpen honen berri ematea interesdunei; Udal Idazkaritzara igortzea, hura betearazteko beharrezko izapideak bultza ditzan; haren berri ematea Osoko Bilkurari, egiten duen hurrengo lehenengo bilkuran, eta dagokion espedientean jaso dadila agintzea.

Lizarran, 2021eko maiatzaren 12an.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.

Iragarkiaren kodea: L2107920