126. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORTES

2021eko aurrekontua betearazteko oinarriak. Behin betiko onespena

2021eko apirilaren 12ko osoko bilkuran, erregelamenduzko quorumarekin, hasiera batez onetsi zen 2021eko ekitaldira luzatutako 2020. ekitaldiko aurrekontua betearazteko oinarrien aldaketa, eta erabaki hori argitara eman zen 2021eko 94. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 26an.

Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragan denez, behin betiko onetsita gelditu da, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 10/1995 Foru Legearen 202.1. artikuluarekin.

Aurrekontua betearazteko oinarri aldatuak interesdunen eskura daude Cortesko Udalaren egoitza elektronikoko gardentasun atarian. Esteka honen bidez eskura daitezke:

https://cortes.sedelectronica.es/transparency/5ae9d36a-8cd6-4c51-a484-e83166c34f9d/

Cortesen, 2021eko maiatzaren 18an.–Alkatea, Fernando Sierra Estoduto.

Iragarkiaren kodea: L2108137