126. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERTIZARANA

2021ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Bertizaranako Udalak, 2021eko martxoaren 18an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2021. urteko plantilla organikoa.

Jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu. Hortaz, behin betiko onetsirik gelditu da 2021eko plantilla organikoa.

Aplikatzekoa den araudia: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikulua.

2021eko PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuen zerrenda

Funtzionarioak.

Lanpostuaren izena: 1 zenbakiduna: idazkaria. Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: %41. Hitzarmeneko osagarria: %3,72. Euskara jakitea: baldintza berariazkoa, C1 maila, EGA edo baliokidea. Egoera: hutsik.

Lan-kontratudunak.

Lanpostuaren izena: 2 zenbakiduna: zerbitzu anitzetako enplegatua. Maila: D. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanaldi partziala: %23,83. Lanpostuko osagarria: %3,21.

Lanpostuaren izena: 3 zenbakiduna: zerbitzu anitzetako enplegatua. Maila: D. Sarbidea: oposizioa. Hitzarmeneko osagarria: %14,99. Lanpostuko osagarria: %21,30. Ezaugarriak: aldi baterako lan kontratuduna. Egoera: hutsik.

Langileen izenen zerrenda

Araubide administratiboko langileak.

Idazkaria. Itziar Iribarren Recarte. Antzinatasuna: 2016ko azaroaren 21a.

Lan-kontratudunak.

Zerbitzu anitzetako enplegatua. Beatriz Damboriena Ursuegui. Antzinatasuna: 1999ko otsailaren 1a.

Zerbitzu anitzetako enplegatua. Antxon Erreguerena Garciarena. Antzinatasuna: 2013ko urtarrilaren 1a.

Bertizaranan, 2021eko apirilaren 30ean.–Alkatea, Andrés Echenique Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L2107964