125. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Hiri-jarduketarako plan berezia, XV. unitate integratuko (Santa María la Real-Maristen ikastetxea) ZOR-1 jarduketa unitateko
292. oinarrizko unitatean. Behin betiko onespena

Iruñeko Udalak, 2021eko maiatzaren 6an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 06-MAY-21 (9/CU).

Jendaurreko epea iragan baita hasiera batez onetsi ondotik XV. unitate integratuko (Santa María la Real-Maristen ikastetxea) ZOR-1 jarduketa unitateko 292. oinarrizko unitatearen Hiri-jarduketarako plan berezia, 2019ko ekainaren 12ko Tokiko Gobernu Batzarrean (13/CV) onetsi zena, eta 2019ko 140. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu, uztailaren 19an. Ikusirik aurkeztutako alegazioak: Nafarroako Gobernuaren Etxebizitza Zerbitzuarena (2019ko uztailaren 25ekoa), Francisco Galán Soralucerena eta Rocío Marisol Paucar Espinozarena (2019ko abuztuaren 19koak biak), eta Juan Antonio Vivas Barrigarena (2019ko abuztuaren 20koa). Ikusirik aldeko txostenak: Iberdrolarena (2019ko ekainaren 19koa), Nafarroako Gobernuko Ondare Historikoaren Zerbitzuarena (2019ko ekainaren 24koa), Abiazio Zibileko Zuzendaritza Nagusinarena (2019ko azaroaren 28koa), Telekomunikazio Zerbitzuarena (2021eko otsailaren 8koa) eta Iruñerriko Mankomunitatearena (2021eko otsailaren 18koa). Eta bat etorriz Planeamenduko zuzendariaren eta Hirigintzako kudeatzailearen ondokoaren txostenekin (biak 2021eko apirilaren 26koak),

ERABAKITZEN DA:

1. Alegazioaren txostena onestea, sustatzaileak 2021eko apirilaren 22an aurkeztutakoa.

2. Behin betiko onestea Hiri-jarduketarako plan berezia, XV. unitate integratuko (Santa María la Real-Maristen ikastetxea) ZOR-1 jarduketa unitateko 292. oinarrizko unitateari buruzkoa, 2021eko apirilaren 22an izapidatzeko aurkeztu zena.

3. Igortzea erabaki hau eta onetsitako agiriaren ale bat Nafarroako Gobernuari, eta argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan.

4. Erabaki hau jakinaraztea Iberiar Probintziako Anaia Maristen Institituari eta alegazio-egileei, alegia, Francisco Galán Soraluceri, Rocío Marisol Paucar Espinozari, Juan Antonio Vivas Barrigari eta Nafarroako Gobernuko Etxebizitza Zerbitzuari, alegazioen txostenaren kopia erantsita.

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2021eko maiatzaren 11n.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2108050