123. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMA

Bake epaile ordezkoaren kargua hutsik

Ikusirik udal-mugarte honetako bake epaile ordezkoaren lanpostuak hutsik jarraitzen duela, eta Bake Epaileei buruzko 3/1995 Erregelamenduaren 5., 6. eta 7. artikuluetan eta Botere Judizialari buruzko Lege Organikoan xedatua bete dadin, hamabost egun balioduneko epea ireki da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, legeak eskatzen dituen baldintzak bildurik, interesa duen orok eskabidea aurkez dezan udal bulegoetan.

Ezin izanen dira izendatu Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 389. artikuluan eta hurrengoetan ezarritako ezintasun eta bateraezintasun kasuren batean daudenak, salbu eta jarduera profesionaletan edo merkataritzakoetan edo irakaskuntzan ari badira.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Larraintzarren (Ultzama), 2021eko maiatzaren 7an.–Alkatea, Martín M.ª Picabea Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L2107737