2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIZUR NAGUSIA
Kultura eta Euskara Arloko Kontseiluaren burutza eskuordetzea
Alkatetzaren 390/2021 Ebazpena, maiatzaren 7koa
Ikusirik Euskara Arloko Kontseiluaren Erregelamendua, 2021eko 43. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zena, otsailaren 25ean.
Kontuan hartuta erregelamenduaren 5. eta 6. artikuluetan xedatzen dela Kontseiluaren burua alkatea edo hark burutza eskuordetutako zinegotzia izanen dela.
Kontuan hartuta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen 2568/1986 Errege Dekretuaren 43. eta 44. artikuluak.
EBAZTEN DUT:
1. Karlos Teres Sueskun jaunari eskuordetzea Kultura eta Euskara Arloko Kontseiluaren burutza.
2. Eskuordetzeak ondorioak sortuko ditu ebazpen honen dataren biharamunetik, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko bada ere.
3. Udalbatzari ebazpen honen berri ematea, egiten duen hurrengo osoko bilkuran.
4. Ebazpen hau interesdunari igortzea, jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.
Zizur Nagusian, 2021eko maiatzaren 11n.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.
Iragarkiaren kodea: L2107746