2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
NAZAR
2021eko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Nazarko Udalak, 2020ko abenduaren 18an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2021. urteko plantilla organikoa.
Onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 236.ari buruz xedatutakoarekin.
Nazarren, 2021eko maiatzaren 6an.–Alkate udalburua, Javier Acha Morrás.
Iragarkiaren kodea: L2107482