114. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERDIALDE-MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA

Kreditu-transferentziaren espedientea. Behin betiko onespena

Batzar Nagusiak 2021eko martxoaren 11n egindako ohiko bilkuran, hasiera batean onetsi zen bederatzi mila euroko kreditu-transferentziaren espediente bat. Horren bidez finantzatuko da igoera bat 2021eko ekitaldirako, %0,9 urtean, Mairagako Mankomunitatearen zerbitzuko langileen ordainsarietan, bat etorriz 2021eko Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 29ko 20/2020 Foru Legearen 6. artikuluarekin.

Espedientea jendaurrean egon da 15 egun baliodunean, iragarkia argitaratu ondoren 2021eko 71. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 30ean, eta epe horretan inork ez du erreklamaziorik, kexarik nahiz oharrik aurkeztu; hortaz, behin betiko onetsitzat jotzen da, martxoaren 10eko Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean xedatutakoari jarraikiz.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202.3 artikuluan xedatuari jarraikiz, argitara ematen da aurrekontu-aldaketa, behin betiko onetsia, kapituluka laburtua, orok jakin dezan.

GASTUEN GOITITZEA:

1. kapitulua.–Langileria gastuak: 9.000,00 euro.

GASTUEN BEHEITITZEA:

5. kapitulua.–Kontingentzia funtsa: 9.000,00 euro.

Tafallan, 2021eko apirilaren 27an.–Mankomunitateko burua, Jorge Bacaicoa Beruete.

Iragarkiaren kodea: L2106981