114. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKA-ZARAITZUKO HONDAKIN SOLIDOEN MANKOMUNITATEA

2021eko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Jendaurreko epea alegaziorik gabe iragan ondotik, behin betiko onesten da 2021eko plantilla organikoa, eranskinean zehaztua, bat etorriz xedatuta dagoenarekin Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19. eta 20. artikuluetan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta gainerako xedapenetan. Hasierako onespenaren erabakia 2020ko 287. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, abenduaren 14an.

Argitara ematen da, aplikatzeko diren legezko aginduak bete daitezen.

Burgin, 2021eko apirilaren 30ean.–Mankomunitateko burua, Itziar Semberoiz Garralda.

PLANTILLA ORGANIKOA

Langileen zerrenda

Funtzionarioak.

Lanpostuaren izena: Ezka-Zaraitzuko Hiri Hondakin Solidoen Mankomunitateko idazkaria. Buru den udala: Burgiko Udala. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %41,88. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: lanpostu hutsa. Lanaldia: %23,64.

Aldi baterako lan-kontratudunak.

Lanpostua: administrari-ofiziala. Maila: C. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %8. Euskaraz jakitea nahitaezkoa (B2 maila). Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanaldia: %28.

Izenen zerrenda

Administrazio araubideko kontratudunak.

María Díaz Castillo. Ezka-Zaraitzuko Hiri Hondakin Solidoen Mankomunitateko bitarteko idazkaria. Buru den udala: Burgiko Udala. Administrazio-kontratua. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %41,88. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: jardunean.

Iragarkiaren kodea: L2107107