2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EBRO KIROL MANKOMUNITATEA
2021eko aurrekontua. Hasierako onespena
Mankomunitatearen Batzarrak, 2021eko apirilaren 28an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen entitatearen 2021eko aurrekontua.
Onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluarekin (foru lege horrek hizpide du Nafarroako Toki Administrazioa).
Castejonen, 2021eko apirilaren 29an.–Mankomunitateko burua, Tarane Lebrero Andreu.
Iragarkiaren kodea: L2107176