114. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

2021eko plantilla organikoaren lehenengo aldaketa.
Hasierako onespena

Zizur Nagusiko Udalak, 2021eko apirilaren 29an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2021eko plantilla organikoaren lehenengo aldaketa.

Onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau argitaratu ondotik. Epe horretan, interesdunek espedientea azter dezakete eta alegazioak aurkez ditzakete.

Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, plantilla organikoa behin betiko onetsi dela ulertuko da, jendaurreko epea iragandakoan.

Aplikatzekoa den araudia: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikulua.

Zizur Nagusian, 2021eko apirilaren 30ean.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2107078