114. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MEANO

2021eko aurrekontua. Hasierako onespena

Meanoko Kontzejuak, 2021eko apirilaren 9an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2021eko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.

Onetsitako aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoarekin.

Meanon, 2021eko maiatzaren 5ean.–Kontzejuko burua, Saturnino Domaica López.

Iragarkiaren kodea: L2107309