114. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GENEVILLA

2021eko aurrekontua. Hasierako onespena

Genevillako Udalak, 2021eko apirilaren 8an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2021eko ekitaldiko aurrekontu orokorra eta hura betearazteko oinarriak.

Onetsitako aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuarekin.

Genevillan, 2021eko maiatzaren 4an.–Alkatea, Alberto Arriaga Ruiz de Infante.

Iragarkiaren kodea: L2107311