1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
JENDAURREKO INFORMAZIOA. Corellan goi tentsioko instalazio elektrikoa jartzeko administrazio baimena, proiektuaren onespena eta zehazki haren onura publikoa deklaratzekoa. SAT10944-2 espedientea.
Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 54., 55. eta 56. artikuluetan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. eta 144. artikuluetan ezarritako ondorioetarako, jendaurrean jartzen da I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUren eskaera, goi tentsioko honako instalazio elektriko honi administrazio baimena eman, proiektua onetsi eta zehazki haren onura publikoa deklaratzeko:
a) Instalazioaren kokalekua: Corellako udal-mugartea.
b) Xedea: inguru horretako hornidura elektrikoaren kalitatea hobetzea.
c) Ezaugarri nagusiak: “La Serna-Corella” 66kV-eko ZB aireko linearen saihesbidea, 114 zenbakiko eta 117 zenbakiko euskarrien artean.
d) Aurrekontua: 63.150,47 euro.
Onura publikoaren deklarazioak berekin du ondasunak okupatu beharra edo ukitutako eskubideak eskuratu beharra, eta presako okupaziora behartuko du, ondorioak izan ditzan Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluak. Enpresa eskatzailea onuradun bihurtuko da desjabetze espedientean, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 2.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
Espedientea jendaurrean jarriko da Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuan (Tomás Caballero parkea 1, 5. solairua, Iruña), edozein interesdunek kontsultatzeko, aldez aurretik hitzordua eskatuta helbide honetan: energia@navarra.es.
Alegazioak, iradokizunak edo oharrak 30 egun balioduneko epean aurkeztu behar dira, idatziz, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Alegazioak Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez aurkeztu beharko dira, edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako moduetako edozeinetan. Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuko Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko Azpiegitura Energetikoen Atalera zuzendu behar dira, espediente zenbakia zein den esanda.
Iruñean, 2021eko apirilaren 21ean.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.
“LA SERNA-CORELLA” 66KV-EKO AIREKO LINEAREN SAIHESBIDEA, 114 ETA 117 EUSKARRIEN ARTEAN, CORELLAKO UDAL-MUGARTEAN Ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda |
FINKA P/A | TITULARRAK | UKIPENAK | KATASTROKO DATUAK |
Euskarriak | Pol. | Lurz. | Lur mota |
kop. | Zenbakia | m² |
UM: Corella |
1 | Ramón Garcia Domínguez jauna Jesús Javier Garcia Domínguez jauna María Garcia Salvador andrea | 1 | 114 | 2,56 | 4 | 396 | Lehorreko alorra-Larreak |
2 | Corellako Udalaren herri-lurrak | 1 | 115 | 2,56 | 4 | 530 | Basoa larreak |
3 | Francisco Javier Saez Muñoz jauna Palmira Saez Muñoz andrea Yolanda Saez Muñoz andrea Miguel Angel Saez Muñoz jauna Jose Saez Muñoz jauna Fernando Saez Muñoz jauna | 1 | 116 | 2,56 | 3 | 707 | Ureztalurretako alorra-larreak |
4 | Jose Manuel Cueva Sanz jauna María Teresa Cueva Sanz andrea Juan Ignacio Cueva Sanz jauna Antonio Jesús Cueva Sanz jauna | 1 | 117 | 2,56 | 3 | 711 | Ureztalurretako alorra |
Laburdurak: Pol: Poligono, Lurz.: Lurzatia. |
Iragarkiaren kodea: F2106621