114. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASTEJÓN

2021eko aurrekontua. Hasierako onespena

Castejongo Udalak, 2021eko apirilaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2021eko aurrekontu orokorra eta hura betearazteko oinarriak; aurrekontuan sartzen dira entitarearen beraren aurrekontua eta Musika Eskola erakunde autonomoarena.

Onetsitako aurrekontua idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluarekin (foru lege horrek hizpide du Nafarroako Toki Administrazioa).

Castejonen, 2021eko apirilaren 29an.–Alkatea, David Álvarez Yanguas.

Iragarkiaren kodea: L2107109