114. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CABREDO

2021eko aurrekontua. Hasierako onespena

Cabredoko Udalak, 2021eko apirilaren 13an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2021eko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Cabredon, 2021eko maiatzaren 5ean.–Alkatea, Arantzazu Fernández Cayetano.

Iragarkiaren kodea: L2107308