110. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SARTAGUDA

Ezkontza zibila egiteko eskumenak eskuordetzea

Sartagudako Erregistro Zibilean tramitatu da ezkontza zibilaren 1/2021 espedientea, eta hura 2021eko ekainaren 15ean udal bulegoetan egiteko asmoa dagoenez, Udal honetako alkate José Ignacio Eguizábal Martinezek ondotik ematen dena erabaki du, Alkatetzaren 2021eko apirilaren 16ko 2021-34 Ebazpenaren bidez; hori guztia, bat etorriz Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legearen 16. artikuluarekin eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 43. artikuluaren edukiarekin. Hona hemen:

1.–Udal honetako zinegotzi María Ángeles Martínez Aparicioren esku uztea ezkontza zibil hori egiteko ahalmenak; eskuordetzeak ebazpena sinatzen denetik aitzina izanen du eragina.

2.–Ezkontza zibil hori udal bulegoetan egiteko baimena ematea.

Sartagudan, 2021eko apirilaren 16an.–Alkatea, José Ignacio Eguizábal Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2106201