11. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTAXOA

2021eko aurrekontua. Hasierako onespena

Artaxoako Udalak, 2020ko abenduaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen Udal honen 2021eko ekitaldiko aurrekontu orokorra eta hura betearazteko oinarriak, bai eta Zahar Etxearen eta Musika Eskolaren aurrekontuak ere.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan ezarriarekin bat, aipatu espedientea udal Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun balioduneko epean, iragarkia aurretik argitaratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.

Inork erreklamaziorik aurkezten badu, osoko bilkuran erabakiko da horretaz eta aurrekontuaren behin betiko onespenaz.

Erreklamaziorik aurkezten ez bada, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da, arestian aipatu jendaurreko epea bukatutakoan.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Artaxoan, 2021eko abenduaren 30ean.–Alkatea, Juan Ramón Elorz Domezain.

Iragarkiaren kodea: L2100122