11. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UKAR

2021eko aurrekontua. Behin betiko onespena

2020ko azaroaren 17ko osoko bilkuran onetsi zen hasiera batez 2021eko ekitaldirako aurrekontuaren espedientea, eta erabaki hori 2020ko 283. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, abenduaren 4an. Jendaurrean egoteko epea iragan da inork kontrako alegaziorik aurkeztu gabe; hortaz, behin betiko onetsi da, bat etorriz 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluarekin eta 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluarekin, eta kapituluz kapitulu laburbildurik ematen da argitara, 6/1990 Foru Legearen 277. artikuluan xedatutakoari jarraikiz:

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak

58.040,00 euro

2. kapitulua.–Zeharkako zergak

2.000,00 euro

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak

3.767,00 euro

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak

81.204,00 euro

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak

6.668,00 euro

Diru-sarrerak, guztira

151.679,00 euro

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria-gastuak

17.755,00 euro

2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak

77.913,00 euro

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak

42.011,00 euro

6. kapitulua.–Inbertsio errealak

13.000,00 euro

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak

1.000,00 euro

Gastuak, guztira

151.679,00 euro

Ukarren, 2021eko urtarrilaren 4an.–Alkatea, Carlos Lecumberri Erro.

Iragarkiaren kodea: L2100024