11. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Aldaketa, Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskalean (2021. urtea). Hasierako onespena

Burlatako Udalak, 2020ko abenduaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen koefizienteak aldatzea eta zerga-tasak mantentzea 2021erako Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskalean.

Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak edo oharrak; hori dena, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin.

Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik aurkeztu gabe, aipatutako espedientea behin betikoz onetsirik geldituko da, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Burlatan, 2021eko urtarrilaren 7an.–Alkatea, Ana M.ª Góngora Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L2100329