2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EGUESIBAR
Deialdia, dirulaguntzak emateko 2020-2021 kirol denboraldian goi mailako kategorietan federatutako taldeak dituzten kirol klubei. Laburpena
DDBN (identifikazioa): 558146.
Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/558146).
–Helburua eta xedea.
Dirulaguntzak emateko araubidea ezartzea goi mailako kategorietan federatuta dauden taldeei laguntzeko, 2020-2021 denboraldian lehiaketa-jarduerak egiten badituzte kirol errendimenduko xedez, eta 2020-2021 denboraldirako diruz lagundutako kirol eskola badute.
–Eskatzaileen betebeharrak.
- 2020-2021 denboraldian kirol eskolak garatzeko dirulaguntzen deialdian onartutako klubak izatea, goi mailako kategorietan federatutako taldeak izatea, eta kirol errendimenduko xedez lehiatzea Eguesibarko udalerrian.
- Eguesibarko Udalarekin lankidetza-hitzarmenik, zerbitzu kontrataziorik edo bestelako kontratu edo konpromisorik sinaturik ez edukitzea, dirulaguntza zer proiektutarako eskatu eta horretarako, eta Eguesibarko Udalaren beste edozein arloren dirulaguntzarik jaso ez izana, jarduera hori bera gauzatzeko.
- Egoitza soziala eta fiskala Eguesibarren izatea, eta jarduera bertan egitea, herritarrei zuzendurik.
- Kirol eskola bat antolatzen eta kudeatzen duen kirol klub bat izatea, Eguesibarren aritzea eta Udalak diruz lagunduta egotea.
- Talde-kiroletako gazteen eta/edo kadeteen kategorietan fitxa eduki ahal izatea kasuan kasuko eskolako ikasleen %80k gutxienez, betiere ibarreko herritar gisa inskribatuta eta ibarrean erroldatuta badaude, eta kategoria horretara borondatez pasatu nahi badute.
- Kirol errendimenduko xedea duten lehiaketa federatuko jarduerak egin izana 2019-2020 denboraldian.
- Eskabidea aurkezten den egunean legez eratuta egotea eta Nafarroako Gobernuko Kirol Elkarteen Erregistroan eta Eguesibarkoan alta emanda.
- Diruz lagundu nahi den jarduerak Eguesibarko Udalaren beste hitzarmen batzuen edo beste deialdi publiko batzuen bidez finantzatuak ez izatea.
- Talde bakoitzeko lizentzia federatuen kopurua aitortzea, baita ibarrean erroldatutakoen lizentziak zenbat diren ere.
- Eguesibarko Udalak erabakitako kirol sistema errespetatzea eta indarra duen araudia betetzea.
- Bere baliabideekin edo besterenekin (Udalaren dirulaguntzak ez direnekin) finantzatzea gauzatutako aurrekontuaren %40 gutxienez.
–Eskaerak aurkezteko epea.
Eskaerak aurkezteko epea 20 egun baliodunekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Sarrigurenen, 2021eko apirilaren 6an.–Alkatea, Amaia Larraya Marco.
Iragarkiaren kodea: L2106267