104. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

1296E/2021 EBAZPENA, apirilaren 26koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, indarrik gabe uzten duena Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen ekainaren 26ko 1667/2018 Ebazpena, zeinaren bidez onetsi baitzen 45 urtetik gorako luzaroko langabeen kontratazioa sustatzeko dirulaguntzen deialdia. DDBN identifikazioa: 547554.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen ekainaren 26ko 1677/2018 Ebazpenaren bidez, 45 urtetik gorako luzaroko langabeen kontratazioa sustatzeko dirulaguntzen deialdia onetsi zen.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen otsailaren 5eko 43E/2021 Ebazpenaren bidez, 45 urtetik gorako luzaroko langabeak kontratazioa sustatzeko dirulaguntzen deialdiaren gastua baimendu zen.

Kontuan harturik dirulaguntza horiek kudeatzen jasotako esperientzia eta egungo egoera ekonomikoa, gomendagarria da deialdiaren oinarri arautzaileak berrikustea eta beste batzuk onestea, deialdiaren eragimena hobetzearren eta enpleguaren kalitatea hobetzen laguntzeko.

Horregatik guztiagatik, eta egoera berriari ongi egokitzen zaion deialdi berria egiteko, bidezkoa da aipatu 1667/2018 Ebazpena indarrik gabe uztea.

Horrenbestez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituen azaroaren 6ko 302/2019 Foru Dekretuaren 12. artikuluaren bidez emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Indarrik gabe uztea Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak ekainaren 16an emandako 1667/2018 Ebazpena. Ebazpen horren bidez onetsi zen 45 urtetik gorako luzaroko langabeen kontratazioa sustatzeko dirulaguntzen deialdia. DDBN: 547554, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den unetik. Ebazpena argitaratu aurretik izenpetutako kontratuen kasuan, dirulaguntza hilabeteko epean eskatzen ahalko da, kontratu harremana hasi eta biharamunetik hasita.

2. Baimena kentzea dirulaguntzen deialdi horri dagokion 150.000 euroko gasturako.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Eskubide Sozialetako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dute eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan.

Iruñean, 2021eko apirilaren 26an.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Mirian Martón Pérez.

Iragarkiaren kodea: F2106721