101. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARELLANO

2021eko karga-tasak

Arellanoko Udalak, 2021eko apirilaren 13an egin osoko bilkuran, legeak eskatutako gehiengoz erabaki zuen ezartzea honako karga-tasa, indize eta ehuneko hauek, 2021eko ekitaldirako:

–Hiri-lurreko ondasunak: % 0,200.

–Landa-lurreko ondasunak: % 0,200.

–Instalazio, eraikuntza eta obren gaineko zerga: % 3.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 175. artikuluan ezarritako gehieneko ehunekoak aplikatuko dira, bai eta % 10eko karga ere, beraren 176. artikuluari jarraikiz.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: tarifei 1 indizea aplikatuko zaie.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta erabaki horren aurka errekurtso hauetako bat paratzen ahalko da:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza edo erabaki hau eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Arellanon, 2021eko apirilaren 14an.–Alkatea, Iñaki Urriza Arrastia.

Iragarkiaren kodea: L2106238