2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CASCANTE, CINTRUÉNIGO ETA FITEROKO UR MANKOMUNITATEA
2021eko plantilla organikoa. Behin betiko onespena
2021ko 47. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 1ean, 2021eko plantilla organikoaren hasierako onespenaren erabakia. Jendaurreko epea erreklamaziorik gabe amaiturik, behin betiko onetsitzat jo, eta argitara ematen da 2021erako plantilla organikoa, behar diren ondorioak izan ditzan, bat etorriz abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19. eta 20. artikuluetan xedatuarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina).
Cintruenigon, 2021eko apirilaren 16an.–Mankomunitateko burua, José Yanguas Jiménez.
PLANTILLA ORGANIKOA
Lan-kontratudunak
LANPOSTUA | KOP. | LANALDIA | SARBIDEA | HITZARMENA | EGOERA |
Lehen mailako ofiziala | 1 | % 100 | - | Agrupación Aguas Navarra | Jardunean |
Lehen mailako ofiziala | 1 | % 100 | - | Agrupación Aguas Navarra | Hutsik |
Lan-kontratudunen izenen zerrenda
DATU PERTSONALAK | ANTZINATASUNA |
Francisco Fernández González | 1997ko uztailaren 1a |
Idazkaritzaren eta kontu-hartzailetzaren eginkizunak uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 234.2.d) artikuluan xedatutakoaren arabera beteko dira, eta diru esleipen hauek izanen dituzte:
Idazkaria | 1 | A | A mailako hasierako soldataren % 25 | 6/1990 Foru Legearen 234.2.d) artikulua |
Kontu-hartzailea | 1 | A | A mailako hasierako soldataren % 25 | 6/1990 Foru Legearen 234.2.d) artikulua |
Iragarkiaren kodea: L2106253