101. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

RIBAFORADA

Aldaketa 2021eko plantilla organikoan. Hasierako onespena

Ribaforadako Udalak, 2021eko apirilaren 23an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa 2021. urterako plantilla organikoan. Aldaketak kontu-hartzailetzako lanpostuari eragiten dio; izan ere, 2021eko apirilaren 19tik aurrera hutsik geldituko da, eta Ana José Aicua Adrián funtzionarioen lanpostuen zerrendatik kenduko da.

Espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, bizilagunek edo interesdunek azter dezaten eta egokitzat jotzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik egin ezean, plantilla organiko hori behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko epea bukatutakoan.

Ribaforadan, 2021eko apirilaren 23an.–Jarduneko alkatea, Noemí B. Hernández Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: L2106635