1. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORTES

2021erako lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa

Cortesko Udaleko alkate udalburuak, 2020ko abenduaren 21ean emandako ebazpen baten bidez, Cortesko Udalaren zerbitzuko langileen 2021eko lan egutegia onetsi du.

Fernando Sierra Estoduto, Cortesko Udaleko alkate udalburua naizen honek.

Aintzat hartuz zer xedatzen duten Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak eta Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina onetsi zuen martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 34.6 artikuluak, ezartzen baitu enpresak urtero prestatu behar duela lan egutegia.

Bat etorriz Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen arloan presako zenbait neurri hartzeari buruzko ekainaren 21eko 13/2012 Foru Legea aldatu zuen abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legearen 4. artikuluan xedatutakoarekin, ezartzen baitu Nafarroako Administrazio Publikoetako funtzionarioen urteko benetako lanordu kopurua 1592 izanen dela.

Kontuan hartuz Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.h) artikuluak eta Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren 84.1 artikuluak ematen didaten eskumena, eta ikusirik 2021erako lan egutegiaren proposamena langileen ordezkariekin.

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Onestea Cortesko Udalaren zerbitzuko langileek 2021ean izanen dituzten aste barreneko jaiegunen egutegia, hementxe ematen den bezala:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Martxoaren 19a: San Jose.

–Apirilaren 1a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 2a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 5a: Pazko astelehena.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Irailaren 29a: San Migel.

–Urriaren 12a: Pilareko Ama Birjina.

–Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduaren 6a: Konstituzioa.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

Bigarrena.–Egutegia arautzeko, horiez gain, ondotik ematen diren egunak ere ez dira lanegun izanen udal bulegoetan lan egiten duten langileendako:

–Ekainaren 24a.

–Irailaren 27a, 28a eta 30a.

–Urriaren 1a.

Egutegia arautzeko, horiez gain, ondotik ematen diren egunak ere ez dira lanegun izanen zerbitzu osagarrietan lan egiten duten langileendako:

–Ekainaren 24a.

–Urriaren 11.

–Abenduaren 7a, 24a, eta 31.

Aparteko orduen ordain, plantilla organikoan lanaldiaren luzapeneko osagarria esleiturik ez daukaten langileendako, jaieguneko lanalditzat hartuko dira egiten direnak igandeetan, Nafarroako Gobernuak izendatutako jaiegunetan (lehen apartatuan aipatuak), eta irailaren 29an, San Migel.

San Joan eta San Migel festetan, Alkatetzak zehazturiko zenbait udal zerbitzutan egiten diren zerbitzuak lanaldiaren urteko lanordu kopurutik aparte geldi daitezke plantilla organikoan lanaldiaren luzapeneko osagarria esleiturik ez daukaten langileendako; halakoetan, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bateginaren 51. artikuluan ezarritakoaren arabera ordainduko dira.

Alkateak aurretiaz baimena emanik, plantilla organikoan lanaldiaren luzapeneko osagarria esleiturik ez daukaten langileek honako egun hauetan egiten dituzten aparteko orduak jaiegunean egintzat joko dira, San Joan eta San Migel festetan eginen baitira: ekainaren 24, 25, 26 eta 27an; irailaren 25, 26, 27, 28 eta 30ean; eta urriaren 1, 2 eta 3an.

Ordainsarien behin-behineko Erregelamenduari buruzko uztailaren 4ko 158/1984 Foru Dekretuaren 43. artikuluan araututako jaiegunen osagarri ekonomikoa aplikatzeko, ez besterako, honako hauek jaieguntzat joko dira Cortesko Udaleko langileendako, San Joan eta San Migel festetan eginen baitira: 2021eko ekainaren 25ean egiten diren 7 ordu eta 20 minutuak; 2021eko irailaren 27, 28 eta 30a; eta 2021eko urriaren 1a.

Hirugarrena.–Lanaldiaren urteko benetako lanordu kopurua 1.592 da, abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legeari eta abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretuari jarraikiz, eta haren banaketa honela eginen da:

a) Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 20 minutu izanen da. Nahitaez lan egin beharko da 07:40tik 15:00ak arte.

b) Zenbaki honen aurreko apartatuan adierazitako lanaldiaren ordu banaketa ez zaio aplikatuko kirol koordinatzaileari, ez eta, haien lan baldintzak direla eta, lan egutegi berariazkoa duten beste langileei ere.

c) Alkateak aurretiaz baimena emanik, aparteko orduak egiten dituzten langileek asteko gaztigu-orri batean jaso beharko dituzte, horien ordaina bil dezaten, dela diruz dela denboraz, baldin eta lanaldiaren luzapeneko osagarria esleiturik ez badaukate. Hala eta guztiz ere, lanaldiaren luzapeneko osagarri hori esleiturik daukatenek ere jaso beharko dituzte ordu horiek orrian, urtean egiten duten lanaldi-luzapenaren jarraipena egite aldera.

d) Langileek egin beharreko gehieneko ordu kopurua (1.592) betetzeko falta diren ordua eta 23 minutuak egun bateko edo batzuetako lanorduei gaineratuko zaizkie, zerbitzuaren beharren arabera, alkateak aurretiaz baimena emanik.

Laugarrena.–Egun baliogabeak izanen dira, 2021. urtean epeak kontatzeari dagokionez, larunbatak, igandeak eta ebazpen honen lehenbiziko xedapenean deklaratutako jaiegunak.

Bosgarrena.–Lan egutegi hau aldatzen ahalko da zerbitzuaren beharren arabera, langilearen baldintzen gainean gaur egun indarra duen araudiari jarraikiz.

Seigarrena.–Administrazio honen zerbitzuetako premiak direla eta, eta horiek behar bezala jardun ahal izateko, Herritarrendako Laguntza Zerbitzuan eta Zerbitzu Osagarrietan, bertako langileek ezin izanen dituzte oporrak batera hartu.

Zazpigarrena.–Eguneko lanaldi jarraitua 6 ordukoa baino luzeagoa duten langileek 30 minutuko atsedenaldia izanen dute gehienez. Atsedenaldi horrek ez dio eraginen zerbitzu egiteari, eta orokorrean, 10:00etatik 11:00etara hartzen ahalko da. Langileek ez dute zertan erabili asistentziaren kontrolerako sistema.

Cortesen, 2020ko abenduaren 22an.–Alkatea, Fernando Sierra Estoduto.

Iragarkiaren kodea: L2015891