1. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Deialdi publikoa, banakako ebaluazioaren bidezkoa, larrialdi sozialean dauden pertsonei eta/edo familiei 2021ean prestazio ekonomikoak emateko dirulaguntzena. Laburpena

Alkatetzaren abenduaren 17ko 1047/2020 Ebazpena, onesten duena Zizur Nagusiko Udalaren dirulaguntza deialdi publiko bat, banakako ebaluazioaren bidezkoa, gizarte larrialdian dauden pertsonei eta/edo familiei prestazio ekonomikoak emateko. 2021. urtea.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/540630). DDBN identifikazioa: 540630.

Lehena.–Onuradunak: laguntza hauek bizikidetzako familia unitateek eta norbanakoek eskuratzen ahalko dituzte, gizarte-bazterketako egoeran daudenean edo horren arriskua dutenean, deialdiaren 6. oinarrian ezarritako hurrengo baldintzak betetzen badituzte.

Bigarrena.–Xedea: prestazioen xedea hau da:

Ekonomikoki laguntzeko tresnak sortzea, Gizarte Zerbitzuko gizarte lan profesionalaren osagarri, Zizur Nagusian bizi diren pertsona eta/edo familientzat, baldin eta, ekonomiaren arloan premia egiaztatuak izanik, oso zail badute oinarrizko beharrak betetzea ondoko hauetan: bizitokia, hornidurak, nutrizioa eta osasuna, eta gizarteratzea. Orobat, zail badute baliabideak erabiltzea haurren arrisku- edo babesgabetasun-egoerak prebenitzeko eta beste egoera batzuetan ere arreta emateko, hori egin ezean, deserrotzea, marjinazio soziala edo gizarte bazterketa eragin edo areagotu baitaitezke.

Gutxiengoetako edo kultur talde desberdinduetako pertsonak edo familiak gizarteratzen laguntzea.

Bazterketa egoeran eta/edo gatazkan dauden familietako adingabeen eskolaratzea eta gizarteratzea erraztea.

Autonomiaren aldetik zailtasunak dituzten pertsonak beren etxeetan gelditzea bermatzea.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak: larrialdi sozialean dauden pertsonei eta/edo familiei prestazio ekonomikoak emateko Zizur Nagusiko Udalaren oinarri arautzaileak. 2021. urtea.

Laugarrena.–Zenbatekoa: 70.000 euro.

Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea: deialdi hau, laburpen gisa, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko da eskabideak aurkezteko epea eta deialdiaren indarraldia bukatu arte luzatuko da. Deialdiaren indarraldiak 2021eko urte guztia hartuko du, aurkezten diren eskabideei erantzuteko diru aski baldin bada aurrekontuan, deusetan ukatu gabe 5. oinarrian ezarritakoa.

Zizur Nagusian, 2020ko abenduaren 17an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2015846