1. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SANTAKARA

2021eko aurrekontua. Hasierako onespena

Santakarako Udalak, 2020ko abenduaren 21ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2021eko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak.

Bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluarekin (foru lege horren bidez jorratu zen Nafarroako Toki Administrazioa), onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, espedientea azter dezaten herritarrek nahiz interesdunek, eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik izan ezean, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da, arestian aipatu jendaurreko epea bukatutakoan.

Santakaran, 2020ko abenduaren 22an.–Alkatea, Jesús Luis Caparroso Ruiz.

Iragarkiaren kodea: L2015937