99. ALDIZKARIA - 2020ko maiatzaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BEORBURU

Herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantza. Hasierako onespena

Herritarren Batzarrak, 2020ko apirilaren 30ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, Herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen udal ordenantzaren hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da, eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Aurrekoa gorabehera, ulertu behar da hogeita hamar eguneko epe hori hasiko dela martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriak ezarritako administrazio epeen etetea bukatu eta biharamunetik hasita; errege dekretu horrek alarma egoera deklaratu zuen, COVID-19ak eragindako osasun krisia kudeatzeko.

Beorburun, 2020ko maiatzaren 5ean.–Alkatea, Iranzu Zabalza Vizcay.

Iragarkiaren kodea: L2004764