99. ALDIZKARIA - 2020ko maiatzaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 105. lurzatian.
Hasierako onespena

Noain Elortzibarko Udaleko alkate udalburuak, 2020ko apirilaren 29ko ebazpenaren bidez,

ERABAKI ZUEN:

1. Hasiera batez onestea xehetasun-azterketa, Noain Elortzibarko 1. poligonoko 105. lurzatian, Odin Activos SLk sustatua.

2. Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, udaletxeko iragarki-taulan eta Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

3. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

4. Hasierako onespena jakinaraztea Odin Activos SL sustatzaileari eta lurzati mugakideen jabeei.

5. Txostena eskatzea Iruñerriko Zerbitzuen-Uren Mankomunitateari.

6. Txostena eskatzea Nafarroako Gobernuko Lurralde eta Paisaiako Departamentuari, ebatz dezan beharrezkoa ote den abiaraztea ingurumen ebaluazio estrategiko sinplifikatuaren izapidea.

Noain Elortzibarren, 2020ko apirilaren 30ean.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L2004744