94. ALDIZKARIA - 2020ko maiatzaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

43/2020 FORU AGINDUA, martxoaren 3koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, kruziferoen ekoizpen integraturako Nafarroako erregelamendu teknikoa onesten duena.

Nafarroak, bere foru araubideari esker, eskumen esklusiboa du nekazaritza eta abeltzaintza gaietan, ekonomiaren antolamendu orokorrarekin bat, hala ezarrita baitago Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 50.1.a) artikuluan.

Nafarroan produkzio integratua eta hortik sortutako produktuen bereizketa arautzen dituen maiatzaren 26ko 143/1997 Foru Dekretuak, besteak beste arautzen ditu, haren xedeaz eta aplikazio-esparruaz gain, ekoizpen integratuaren definizioa, bereizketa egiteko sistemak, laborantza-arauen irismena, kontrol eta ziurtapenerako erakundeen aitorpena, eta Nafarroako Ekoizpen Integraturako koordinazio-batzorde baten sorrera.

2018an, Nafarroako ekoizpen integratuari dagokion indarreko araudia berrikusi zuen INTIAko (Nekazaritzako Elikagaien Teknologien eta Azpiegituren institutua) teknikariek eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Nekazaritza Zerbitzuko langileek osatutako lantalde batek. Arauen berrikuspen horren emaitza izan da bertan aldaketa batzuk proposatzea, ekoizleen sektorearen eskaerari erantzuteko.

Foru agindu hau eman aitzinetik, Nafarroako Ekoizpen Integratuaren Erregistroan inskribatutako ekoizleek nahitaez egin behar zuten urtero beraien lurzatietako lurzoruen analisia; sektorearen proposamena aintzat hartuta, ordea, bidezkoa da hori aldatzea eta, analisi hori nahitaezkoa izan beharrean, gomendagarria izatea.

Produktu fitosanitarioen erabileraren arautegia etengabe ari da aldatzen, bai eta ere berrikusten horiek baimentzeko eskakizunak, eta hala, ingurumenean eta osasunean duten eragina minimizatzeko, baimendutako produktuen zerrenda murriztu egin da. Beraz, bidezkoa da ekoizpen integratuan baimendutako produktu fitosanitarioak eranstea Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioaren Produktu Fitosanitarioen Erregistroak jasotzen dituen produktuen zerrendari.

Nekazaritza Zerbitzuaren proposamenez, egin beharreko aldaketak aintza hartuta, eta alor honetan segurtasun juridiko handiagoa lortzeko xedez, egokia da aldatzea aitzineko Kruziferoen ekoizpen integratuko erregelamendua, 1998ko ekainaren 15eko Ebazpenez onartutakoa, eta Kruziferoen ekoizpen integraturako Nafarroako erregelamendu tekniko berri bat onartzea, bertan jasoz arestian aipatutako aldaketak.

Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluarekin bat,

AGINTZEN DUT:

Artikulu bakarra.–Kruziferoen ekoizpen integraturako Nafarroako erregelamendu teknikoaren onespena.

Kruziferoen ekoizpen integraturako Nafarroako erregelamendu teknikoa onesten da, foru agindu honen I. eranskinean ageri den eran, eta II.etik V.era bitarteko eranskinak ere onesten dira.

Xedapen indargabetzaile bakarra.–Arauak indargabetzea.

Indargabetzen da Kruziferoen ekoizpen integraturako erregelamendua, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak 1998ko ekainaren 15ean emandako Ebazpenaren bidez onetsitakoa.

Azken xedapen bakarra.–Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2020ko martxoaren 3an.–Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, Itziar Gómez López.

Kruziferoen Ekoizpen Integraturako Nafarroako Erregelamendu Teknikoa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F2003719