93. ALDIZKARIA - 2020ko maiatzaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

32/2020 FORU DEKRETUA, apirilaren 29koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluko kide berriak izendatu eta aurreko kideak kargutik kentzen dituena. Kide horiek Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gobernu Kontseiluak proposatu ditu, eta unibertsitateko komunitatea ordezkatuko dute.

ZIOEN AZALPENA

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluari buruzko uztailaren 2ko 15/2008 Foru Legearen 9. artikuluak ezartzen du zein den kontseiluaren osaera. Artikulu horrek dioenez, hiru kide Unibertsitateko Gobernu Kontseiluak hautatuko ditu unibertsitateko komunitatearen ordezkari izateko: irakasle bat, ikasle bat eta administrazioko eta zerbitzuetako langileen ordezkari bat.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gobernu Kontseiluak, 2020ko otsailaren 11ko bilkuran, irakasleen, administrazioko eta zerbitzuetako langileen eta ikasleen izenean Gizarte Kontseiluko kide izanen diren Gobernu Kontseiluko kideak izendatzea erabaki du.

Foru lege horren 10. artikuluak ezartzen du kideak Nafarroako Gobernuaren foru dekretu baten bidez izendatu eta kenduko direla kargutik, unibertsitateen arloko eskumena duen kontseilariak proposatuta.

Horrenbestez, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2020ko apirilaren 29an egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. Ignacio García Lautre jauna, Carlos Sola Pabolleta jauna eta Néstor López de Muniáin Ochoaerrarte jauna, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluko kideak, kargutik kentzea, eta emandako zerbitzuak eskertzea.

2. Honako kide hauek izendatzea Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluko kide: Soledad Barber Burusco andrea, irakasleen ordezkaria, Carlos Sola Pabolleta jauna, administrazio eta zerbitzuetako langileen ordezkaria, eta Jon Mikel Cancel Martínez jauna, ikasleen ordezkaria.

3. Foru dekretu hau Nafarroako Unibertsitate Publikoari eta interesdunei jakinaraztea, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2020ko apirilaren 29an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilaria, Juan Cruz Cigudosa García.

Iragarkiaren kodea: F2004698