91. ALDIZKARIA - 2020ko maiatzaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZAGAKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Egoitza elektronikoa sortzea

Bete dadin Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean ezarritakoa, eta herritarrek sistema telematiko bat izan dezaten gure entitatearekin komunikatzeko,

EBAZTEN DUT:

1. Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatearen egoitza elektronikoa sortzea, honako helbide elektroniko honetan: https://sedeelectronica.izaga.es. Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatea da Interneteko domeinu horren jabea eta egoitzaren titularra.

2. Egoitza elektronikoak indarra hartuko du ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

4. Ebazpen hau udal alor guztiei jakinaraztea, eta Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatearen web-atarian eta egoitza elektronikoan argitaratzea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egun beretik aurrera.

5. Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitateko Idazkaritza Nagusiari esleitzea egoitza elektronikoa zuzendu eta koordinatzeko eginkizunak.

Urrotz-Hirian, 2020ko apirilaren 2an.–Mankomunitateko burua, Elsa Plano Urdaci.

Iragarkiaren kodea: L2004623