90. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

27/2020 EBAZPENA, apirilaren 17koa, Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak emana, Abeto New Energy SL izendatzen duena nodoko solaskide bakar 220 kV-eko Tafalla azpiestazioko posizio berri batean (sortutako energia berriztagarria ebakuatzeko 2. posizioa).

2020ko martxoaren 13an, Alberto Mata Bouza jaunak, Abeto New Energy SL enpresaren izenean eta hura ordezkatuz, eskabide bat aurkeztu zuen Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusiari zuzendua. Hartan galdetu zuen Abeto New Energy SL izenda zezatela nodoko solaskide bakar, 220 kV-eko Tafalla azpiestazioko posizio berri batean (sortutako energia berriztagarria ebakuatzeko 2. posizioa).

2019ko urriaren 20an, Red Eléctrica de España SAUk eguneratze txostena egin zuen, 220 kV-eko Tafalla azpiestazioan garraio sarerako sarrera koordinatuari buruz erantzuteko, eta amaitu zuen nodo horren ahalmena. Txosten horretan jo zuen sortze instalazio hauek zutela sartzeko baimena, lehendik bazen ebakuazio posizioaren bitartez (nodoko solaskide bakarra: Acciona Energía SA):

–Abeto New Energy II planta fotovoltaikoa, 93 MW-ekoa. Sustatzailea: Abeto New Energy SL.

–La Lobera parke eolikoa, 25 MW-ekoa. Sustatzailea: MTorres Desarrollos Energéticos SL.

Espedientean jasotakoaren arabera, 2019ko abenduaren 19an, Acciona Energía SAk, aktiboak kudeatzeko bere unitatearen bitartez, jakinarazi zuen ez zegoela ados sortze instalazio horiek lehendik bazen posiziora lotzearekin.

Horregatik guztiagatik, 220 kV-eko Tafalla azpiestazioan posizio berria gaitzeko eskatu du Abeto New Energy SLk, eta bera izendatzeko haren nodoko solaskide bakar, Trantsizio Energetikorako eta Kontsumitzaileen Babeserako Presako Neurriei buruzko urriaren 5eko 15/2018 Errege Lege Dekretuaren laugarren xedapen gehigarria aplikatuz. Hau dio xedapen gehigarri horrek:

“1. Garraio-sareko instalazio planifikatu eta inbertsio-planetan sartutakotzat joko dira, gehienez ere, kale baten baliokide diren posizioak, azpiestazioaren konfigurazioaren arabera; horiei gehitu behar zaizkie lehendik badiren posizioak eta abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 4. artikuluan ezarritakoaren babesean onartutako garraio-sarearen planifikazioaren dokumentuan jasotakoak, bai eta garraio-sarearen erabiltzaileek erabiltzeari uzten dioten posizioak ere, 23.2 artikuluan azaltzen diren arrazoiengatik sarbide- eta konexio-baimenak iraungitzen badira.

2. Garraio-sareko instalazioen titularrek eta garraio-sarearen kudeatzaileek sarbide- eta konexio-baimenak ematen ahalko dituzte sortutako energia ateratzeko edo banaketa nahiz kontsumoa konektatzeko aurreko apartatuan adierazitako posizioetan, baldintza hauek batera betetzen direnean:

a) Teknikoki eta fisikoki posible izatea.

b) Sorgailuen kasuan, lehendik badiren posizioen bitartez edo garraio-sarearen plangintzan berariaz sartutako posizioen bitartez konektatzea ezinezkoa izatea, arrazoi tekniko nahiz administratiboengatik edo sortutako energia ateratzeko azpiegituren titularrekin akordiorik ez dagoelako sare horien bidez energia atera ahal izateko.

c) Lotutako inbertsio-kostuak posizio horretarako konexioa nahi duten subjektuek ordainduko dituzte, sarearen titularrak beste sare batera konektatzen direnean izan ezik”.

Espedientean bada hitzarmen bat Abeto New Energy SL izendatzeko nodoko solaskide bakar, MTorres Desarrollos Energéticos SLk eta Abeto New Energy SLk 2020ko otsailaren 18an sinatutakoa.

Aurrekoa ikusirik, eta Energia elektrikoa energia-iturri berriztagarrien, kogenerazioaren eta hondakinen bidez sortzeko jarduera arautzen duen ekainaren 6ko 413/2014 Errege Dekretuaren XV. eranskinean ezarritakoarekin bat, bidezkoa da Abeto New Energy SL izendatzea nodoko solaskide bakar posizio berri batean, 220 kV-eko Tafalla azpiestazioan (energia berriztagarria ebakuatzeko 2. posizioa), urriaren 5eko 15/2018 Errege Lege Dekretuaren laugarren xedapen gehigarrian aurreikusitakoarekin bat.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Abeto New Energy SL izendatzea nodoko solaskide bakar posizio berri batean (energia berriztagarria ebakuatzeko 2. posizioa), 220 kV-eko Tafalla azpiestazioan, urriaren 5eko 15/2018 Errege Lege Dekretuaren laugarren xedapen gehigarrian aurreikusitakoarekin bat.

2. Ebazpen hau Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzura igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Ebazpen hau jakinaraztea Abeto New Energy SLri, MTorres Desarrollos Energéticos SLri, Acciona Energía SAri eta Red Eléctrica de España SAUri, eta ohartaraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean. Hartan espediente zenbakia adierazi beharko da.

Iruñean, 2020ko apirilaren 17an.–Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusia, Yolanda Blanco Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: F2004557